Europako etiketa ekologikoa
Europako etiketa ekologikoa borondatezko tresna da, ingurumena babesten duten produktuak eta zerbitzuak sustatzeko dena;ingurumeneko kalitatearen ikur bereizgarria, alegia.
Erkidegoaren etiketa ekologikoa emateko sistemak honako helburua du: maila bereko produktuekin alderatuta, ingurumenean eragin txarrak murriztu ahal dituzten produktua sustatzea, baliabideen erabilera eraginkorra eta ingurumenaren maila altuko babesa lortzen dela.
Helburu hori lortze aldera honakoa eskaintzen zaie kontsumitzaileei: produktuei buruzko orientabide eta informazio zehatza, iruzurrik gabekoa eta funts zientifikoduna.
Europako etiketa Europar Batasun osoan hartzen da aintzat, baita Norvegia, Liechtenstein eta Islandian ere; produktua erakunde independente batek aztertu izana eskatzen du; eta produktuak ingurumenean dituen eragin guztiak zehazten ditu, lehengaiak ateratzen direnetik azkeneko erabilerara arte (bizi zikloa delakoa).
Etiketa ekologikoa emateko baldintzak zerbitzu eta produktuen kategoriaren araberakoak dira. Informazio gehiago.