Osasun Saila

Polimedikazioa

Polimedikazioa ibotika

Tratamenduei buruzko herritarrentzako informazioaren fitxak

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

"TRATAMENDU AKTIBOAREN ORRIA" ... ASMATU PUZZLEA OSATZEN!

Tratamendu aktiboari buruzko zure orria “txuleta” moduko bat da, eta zer tratamendu jarri dizuten gogorarazteko eta azaltzeko balio du: zer medikamentu agindu dizkizuten Osakidetzan; noiz, nola eta zer dosi hartu behar duzun, eta beste edozer ohar edo gomendio garrantzitsu.

  • Osakidetzan agindu dizkizuten botikak: osasun zentroan, ospitalean eta abar.
  • Noiz hartu medikamentuak.
  • Zenbat hartu.
  • Jarraibideak tratamenduaren azpian agertzen dira.
  • Letra lodiz agertzen dena izen komertziala da.
  • Tratamendua berritzeko eguna: medikuak egun horretan berrituko dizu tratamendua.
  • Tratamendua bukatzeko eguna: egun horretan, bertan behera utzi behar dituzu aldi laburrerako agindu dizkizuten tratamenduak.
  • Data: zein egunetan inprimatu den orria. Orria eguneratuta dagoen jakiten lagunduko dizu. Azkena gorde; besteak bota.
  • Botika asko hartzen baldin badituzu, begiratu ondo orri guztiak dauzkazula.
  • Sakatu hemen (leiho berri batean irekitzen da)gai honi buruzko bideo bat ikusi nahi baduzu.

Polimedikazioa: Izan kontu

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Badira gaixotasun kroniko bat edo gehiago izan eta medikamentu bat baino gehiago hartu behar izaten duten pertsonak (polimedikazioa). Beharrezkoa da, sintomak eta gaixotasuna kontrolatzeko edo konplikazioak saihesteko. Baina zenbait arrisku ere baditu jardun horrek, eta kontuan hartzekoak izaten dira. Zer egin daiteke arriskuok saihesteko?

Ezagutu hartzen ari zaren medikamentuak zein diren, zertarako balio duten eta nola hartu behar diren. TRATAMENDU AKTIBOKO ORRIAK lagunduko dizu horretan; bertan jasotzen baitira hartzen ari zaren medikamentuak eta bakoitzetik hartu beharreko dosiak. Eska ezazu zure osasun-zentroan.

Medikuarenera edo dentistarenera joaten zaren bakoitzean, eman hartzen dituzun medikamentu edo egiten ari zaren tratamenduen berri (baita hartzen dituzun bitamina, sendabelar eta abarren berri).

Arreta jarri jasan ditzakezun ondorio kaltegarriei, batez ere, medikamentu edo produktu natural berri bat hartzen hasten bazara.

Argitu beti medikamentuei buruz izan ditzakezun zalantzak osasun-profesionalekin, bereziki tratamendu bat aldatu edo utzi behar duzula pentsatzen hasita bazaude.

Zure iritziak balio du. Jakinaraz iezaiozu beti zeure medikuari.

Ez dago bizitza osorako medikamenturik. Zure medikuak urteetan hartzen aritu zaren medikamentu bat uzteko esaten badizu, orain jada behar ez duzulako ustea daukalako da; are gehiago, kaltegarria ere izan daitekeelakoan egon liteke. Zure bizitzan zehar, botika bat ona izan daiteke noizbait, baina kaltegarria ere, inoiz.

Pilula-kaxak: txukuntzen

Itzuli>

Resistencia a los antibióticos: también está en tu mano evitarla

Egunean hainbat sendagai hartzen baldin badituzu edo hori egiten duen norbait zure ardurapean baldin badaukazu, pilula-kaxa bat erosteak pilulak antolatzen eta tratamenduak ondo egiten lagun diezazuke.

Betetzeko, oso garrantzitsua da Tratamendu Aktiboaren Orria EGUNERATUTA izatea. Orri horretan, zure sendagai guztien izenak agertzen dira, baita nola eta noiz hartu ere.

Sendagai batzuk ezin dituzu pilula-kaxan jarri, adibidez: inhalagailuak, jarabeak, zorroak, partxeak eta kolirioak. Kasu horretan, marka itzazu Tratamendu Aktiboaren Orrian eta jar ezazu pilula-kaxaren ondoan, noiz erabili behar dituzun gogoratzeko.

Sistema hori erabiltzerik ez baduzu, beste aukera batzuk daude, adibidez: Dosifikazio Sistema Pertsonalizatua (DSP). Kontsulta ezazu botikan.

Eta teknologiarekin ondo moldatzen bazara, sendagai guztien zerrenda egiteko, noiz hartu gogoraraziko dizuten alarmak jartzeko eta abarrerako aplikazioak daude.

Azken aldaketako data: