Osasun Saila

Eskubidea

*Erlaitz bakoitzaren edukian,147/2015 Dekretuko (urdinez) edota Eskubide eta betebeharren oinarriei (gorriz) dagozkien aipamenak ager daitezke.

Osasun sistemaren antolaketarekin eta kudeaketarekin lotutakoak

Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistemaren antolaketarekin eta kudeaketarekin lotutako eskubideak.(6. artikulua eta I. kapitulua [21.-30. or.])

  • Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistema etika demokratikoko balioei erreparatuz gobernatua izateko eskubidea. (6.a artikulua)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistema etika demokratikoko balioei erreparatuz gobernatua izateko eskubidea. (6.a artikulua)
  • Biztanleriaren osasunaren beharretara egokituta dagoen osasun-sistema eraginkorra izateko eskubidea. (6.b artikulua)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistemaren funtzionamenduari buruzko kexak, erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko eskubidea.(6.c eta 4.m artikuluak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistemaren jarduketetan aktiboki, zuzenean eta herritarrak biltzen edo ordezkatzen dituzten elkarteen bidez parte hartzeko eskubidea. (6.d artikulua)
  • Pertsonen hizkuntza-eskubideak bermatuak izateko eskubidea. (6.e eta 4.n artikuluak)

Berariazko osasun politikekin lotutakoak

Osasun-politika espezifikoei lotutako eskubideak. (7. artikulua eta II. kapitulua [31.-63. or.])

  • Osasunaren baldintzatzaileak osasun-mailan eta biztanleriaren osasun-zuzentasunean eragiten duten faktore gisa jorratzen dituzten osasun publikoko politikak garatzeko eskubidea. (7.a artikulua)
  • Sektore arteko politika publikoen hedapenerako eskubidea; batez ere, arlo soziosanitarioan.(7.b artikulua)
  • Osasuna sustatzeko eta gaixotasunari aurrea hartzeko eskubidea: ingurune osasungarriak egokitzea, ohitura osasungarrietan heztea, txertoak jartzea, diagnostiko goiztiarra egitea eta arrisku-faktoreak kontrolatzea. (7.c artikulua)
  • Osasun-laguntza pertsonen bizitzaren fase guztietara egokitzeko eskubidea; fase hauetara, zehazki: (7.d artikuluak)
  • Pertsona ahulek berariazko babesa izateko eskubidea. Honako hauek jotzen dira pertsona ahultzat: nahasmendu mentala dutenak, genero-indarkeriaren, tratu txarren, sexu-gehiegikerien eta babesgabeziaren biktimak, desgaituak, egoera irregularrean dauden immigranteak, gizartetik baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak, eta transexualak. (7.e artikulua)
  • Gaixotasun arraroak dituzten pertsonentzat babes espezifikoko protokoloak edo programak ezartzeko eskubidea. (7.f artikuluak)

Norberaren osasun-politikekin lotutakoak

Norbere osasuna kudeatzean parte-hartze arduratsua izateari buruzko eskubideak. (5. artikulua eta III. kapitulua [64.-76. or.])

  • Norberaren asistentzia-prozesuaz arduratzen den osasun-profesionala zein den denbora guztian jakiteko eskubidea.(5.a artikulua)
  • Informaziorako eta norberaren historia klinikoan dauden osasun-datuen kopia eskuratzeko eskubidea (5.b artikulua), eta bidezkoak diren txosten klinikoak eta ziurtagiriak jasotzekoa. (5.c artikulua)
  • Informazio zuzen eta ulerterrazaren bitartez kolektibitatearen osasun-arazoen berri jakiteko eskubidea, arazo horiek osasun kolektiborako arriskua dakartenean. (5.d artikulua eta 13.a)
  • Euskadiko osasun-sisteman eskuragarri dauden osasun-baliabideei eta baliabide soziosanitarioei, jarduketei eta prestazioei buruzko informazioa ulertzeko moduan jasotzeko eskubidea. (5.e artikulua)
  • Hezkuntza-programekin eta pertsonak ahalduntzeko programekin banaka eta taldeka autozainketaren eta autokudeaketaren bidez parte-hartze aktiboa sustatzeko eta errazteko eskubidea. (5.f artikulua)
  • Legez ezarritako baldintzak betez gero, osasun-txartel indibiduala eskuratzeko eskubidea. (12. artikulua) Txartel hori izateak ahalmen hauek baliatzeko bide ematen du:
    • Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistemaren esparruan bigarren iritzi medikoa lortzea, indarrean dagoen arautegiari jarraituz.(12.a artikulua)
    • Familia-medikua eta pediatra, eta lehen mailako arretako zentroa aukeratzea, eta, behar izanez gero, ospitalea ere aukeratzea, betiere indarrean dagoen araudiarekin bat.(12.b artikulua)
    • Osasun-laguntza zentzuzko denbora-tartean jasotzea, eta, arauz ezarritako kasuetan, erantzuteko gehieneko epea bermatuta edukitzea.(12.c artikulua)

Asistentzia-harremanetan

Asistentzia-harremanetako eskubideak. (4. artikulua eta IV. kapitulua [77.-88. or.])

  • Kasu bakoitzerako behar diren osasun-prestazioak eskuragarri izateko eta jasotzeko eskubidea (4.j artikulua), pertsona bakoitzaren inguruabarrak aintzat hartuta (4. artikuluko f eta g letrak), eta horiek historia klinikoan jasotzeko eskubidea.(4.k artikulua)
  • Begirunez eta segurtasun- eta konfiantza-giro batean tratatua izateko eskubidea. (4.a artikulua)
  • Asistentzia-prozesuari buruz unean uneko egoerari eta pazientearen gaitasunari egokitutako benetako informazioa jasotzeko eskubidea (4.b artikulua) eta edozein esku-hartze sanitario indibidual egin aurretik adostasuna askatasun eta borondatez emateko eskubidea.(4.c artikulua)
  • Norberaren osasunari buruzko erabakiak zuzenean, aurretiazko borondateen bidez edo, ezgaitasunen kasuan, ordezkarien bidez hartzeko eskubidea. (4.i artikulua)
  • Tratamenduari uko egiteko eskubidea, horrek osasunari kalte egiten badio ere edo hiltzea eragin badezake ere, legeak zehaztutako kasuetan izan ezik. (4.d artikulua)
  • Osasun-arretak berekin dakartzan arriskuak hautemateko eta haiei aurrea hartzeko mekanismo egokien bidez segurtasun klinikoa izateko eskubidea. (4.e artikulua)
  • Norberaren intimitatea eta konfidentzialtasuna errespetatua izateko eta datu pertsonalak babestuak izateko eskubidea. (4.l artikulua)
  • Ikerketa biomedikoan eta irakaskuntza-praktiketan askatasunez eta borondatez parte hartzeko eskubidea. (4.h artikulua)

Osasun publikoko gaietan

Osasun publikoaren esparruko eskubideak. (13. artikulua)

  • Gizartearen osasun-arazoei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, osasun publikoarentzat edo norberaren osasunarentzat arriskutsuak badira; eta informazio hori egiazkoa, ulergarria eta osasuna babesteko egokia izateko eskubidea. (13.a artikulua eta 5.d)
  • Osasun publikoko jarduketetan eraginkortasunez parte hartzeko eskubidea, Osasun Administrazioak xede horretarako ezarritako prozedurei jarraikiz. (13.b artikulua)
  • Osasun publikoko esku-hartzeetan segurtasuna izateko eskubidea, erkidegoko esparrukoetan nahiz ingurumen-arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzekoetan. (13.c artikulua)

Azken aldaketako data: