Osasun txartel indibiduala
Zerbitzu honetan kudeatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren osasun-txartel indibiduala (OTI). OTIa da Osakidetzan, finantzaketa publikoaren kargura, osasun-asistentzia jasotzeko eskubidea aitortzen duen egiaztagiria.
Garrantzitsua da OTIa eguneratuta edukitzea aseguramendu-egoera fidelki isla dezan. Horretarako, osasun-etxean jakinarazi beharko zaie baldin eta ohiko bizilekua edota aseguramendu-egoera aldatuko balitz. OTIaren balio-denborari dagokionez, oraingoak balio izaten segitzen du iraungita egonik ere, hau da, EZ da beharrezkoa berritzea iraungita egoteagatik soilik.
OTIaren eskaera: EAEn bizi zaren herritarra bazara eta OTIa lortu nahi baduzu, osasun-zentroan eskatu beharko duzu; horretarako, han emango dizuten eskabide-orria bete eta adierazten dizuten dokumentazioa eraman beharko diezu.
OTI Digitalari buruzko informazioa
Datorren astelehenetik, ekainaren 19tik aurrera, Osasun Sailak eta Osakidetzak ezarritako formatu digitaleko Osasun Txartel Indibiduala (OTI) erabilgarri izango da Euskadiko farmazia guztietan. Txartel horren bidez, ohiko txarteleko egiaztagiriak eskura daitezke telefono mugikorrean.
Informazio gehiago formatu digitaleko Osasun Txartel Indibidualaren inguruan
- NANaren fotokopia
- Euskadiko udalerri batean erroldatuta zauden ziurtagiria:
- Adingabeen kasuan, errolda-ziurtagiria aurkeztu behar da beti.
- Adinez nagusia bazara eta ERANSKIN (PDF, 43 KB) honetan agertzen den Euskadiko udalerriren batean erroldatuta bazaude, honako hau jakin behar duzu:
- a) errolda-ziurtagiria aurkezten ez baduzu eta eskaera sinatzen baduzu, eskaera izapidetzea gutxienez bi hilabetez atzeratuko da, ez baitago elkarreragingarritasunik udalerri horietako erroldekin.
- b) errolda-ziurtagiria aurkezten ez baduzu edo eskabidea sinatzen ez baduzu, eskaera ezin izango da izapidetu, salbu eta errolda-ziurtagiria aurkezten baduzu.
- Adinez nagusia bazara eta ERANSKIN (PDF, 43 KB) honetan ageri EZ den Euskadiko udalerriren batean erroldatuta bazaude, ez duzu errolda-ziurtagiria aurkeztu beharrik, nahikoa da eskabidea sinatzea. Eskaera sinatzen ez baduzu, nahitaezkoa da errolda-ziurtagiria aurkeztea.
- Adingabeen kasuan, Familia Liburua, non agertuko diren adingabea eta GSINek hura esleitu dion titularra, edo, jaioberria den kasuan, jaiotza-inskripzioaren egiaztagiria, baldin eta erregistroa ospitalean izapidetu bada.
- Etxetik hurbilen daukazun osasun-etxera joan beharko duzu, OTIa lortzeko eskabide-orria bete eta eskatzen dizuten dokumentazioa eraman beharko diezu, egin nahi duzun aldaketaren arabera.
-
Galduz gero: zure osasun-zentrora joan behar duzu, eskabide-inprimakia bete, eta goian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu, "OTIa lortu nahi dut" atalean, salbu eta beti aurkeztu behar duzula Euskadiko udalerri bateko errolda-ziurtagiria.
- Lapurretaren kasuan: zure osasun-zentrora joan, eskabide-orria bete eta lapurretaren salaketaren kopia eraman behar duzu.
euskeraz | gazteleraz |portugesez | ingelesez | frantsesez | arabieraz | txineraz | errumanieraz | errusieraz
- Araban: dtsaraba@euskadi.eus
- Bizkaian: tis.bizkaia@euskadi.eus
- Gipuzkoan: tis-general-gipuzkoa@euskadi.eus
- 16/2012 Errege Lege Dekretua, apirilaren 20koa, Estatuko Osasun Sistemaren iraunkortasuna bermatzeko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko premiazko neurriei buruzkoa.
- 183/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa,osasun-txartel indibiduala arautzen duena.
Europako Osasun Txartelak (EOT) ziurtatzen du txartelaren titularrak Europar Batasuneko estatu kideetan, Europako Esparru Ekonomikoko gainerako herrialdeetan eta Suitzan osasun-prestazioak jasotzeko duen eskubidea.
Txartelak ziurtatzen du osasun-zentro publikoetan bisitatzen den herrialdeko herritarren tratu bera izateko eskubidea. Hala ere, Europako Osasun Txartelak ez du osasun-arreta estaltzen, baldin eta bidaiaren helburua bidaia egin aurretik zegoen gaixotasun edo lesio bat tratatzea bada; kasu horretan, behar-beharrezkoa izango da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (IGI) dagokion formularioa egitea, Osasun Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren. Era berean, ez da baliozko dokumentua izango beste estatu kide batera bizitzera joaten bada.
Herritar bakoitzak bizi den herrialdeko bidezko erakundean eskatu behar du txartela, beste herrialde kide batera bidaiatu aurretik.
Europako Osasun Txartelak ez du automatikoki ziurtatzen arreta medikoa doakoa denik, Europar Batasuneko herrialde batzuetan kontsultak ordaindu behar baitira. Gastu horiek, beraz, titularrak ordaindu beharko ditu. Europako Osasun Txartelak gastu horiek itzultzea bermatzen du. Batzuetan, norberak hartu beharko ditu bere gain osasun-asistentziaren ondoriozko gastuen zenbateko finko bat edo ehuneko bat, desplazatzen den Estatuko aseguratuen baldintza berberetan. Zenbateko horiek ezin izango dira itzuli.
Hemen aurki dezakezu informazio gehiago non eta nola eska dezakezun jakiteko:
Azken aldaketako data: