Sexualitateari eta ugalketari buruzko heziketa eta laguntza.
Sexualitateari eta ugalketari buruzko heziketa eta laguntza. (9. artikulua eta II. kapituluan [40.-42. or.])
- Haurdunaldiaren, erditzearen eta erditze-ondoaren prozesu osoan osasun-laguntza osoa eta teknikoki egokia jasotzeko eskubidea (9.a artikulua)
- Erditzean amaren parte-hartze aktiboa errazteko eskubidea, eta haren erabakia errespetatzeko eskubidea, ikuspuntu klinikotik behar-beharrezkoak ez diren praktikei dagokienez. (9.b artikulua)
- Erditzearen inguruan, ahal den guztietan, emakumeak bere konfiantzako pertsona bat alboan edukitzeko eta umea ondoan edukitzeko eskubidea. (9.c artikulua)
- Umeari bularra ematearen onurei eta praktikari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea (9.d artikulua)eta edozein leku publikotan umeari bularra emateko eskubidea.(9.e artikulua)
- Laguntza bidezko ugalketa-teknikak baliatzeko eskubidea, gomendatuta badaude(9.f artikulua)
- Sexu-arreta eta -hezkuntza egokiak jasotzeko eskubidea. (9.g artikulua)
- Haurdunaldia borondatez eteteari buruzko aholkularitza egokia jasotzeko eskubidea, eta, haurdunaldia etenez gero, arintasun, segurtasun eta konfidentzialtasunik handienerako eskubidea. (9.h artikulua)
Azken aldaketako data:
2016/04/07