Arreta osoa bizitzaren amaieran.
Arreta osoa bizitzaren amaieran. (11. artikulua, eta arrazoibidea II. kapituluan [45.-47. or.])
- Arreta osoa jasotzeko eskubidea, arreta psikologikoa eta behar diren zainketa aringarriak barne, eta aurretiaz adierazitako borondateak errespetatuak izateko eskubidea.(11.a artikulua)
- Aukera terapeutikoei buruz egiazko informazioa jasotzeko eta horiek onartu edo baztertu ahal izateko eskubidea. (11.b artikulua)
- Gertuko pertsonak ondoan izateko, norberaren intimitatea zaintzeko eta sinesmenak errespetatzeko eskubidea. (11.c artikulua)
- Etxeko arreta osoa eta koordinatua jasotzeko eskubidea. (11.d artikulua)
Aipatu dugun 147/2015 Dekretu horrek etapa honetan bereziki garrantzizkoak diren eskubideak jasotzen ditu. Horren ondoren, uztailaren 8ko 11/2016 Legeak, bizitzaren amaierako prozesuan jendearen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruzkoa (atal espezifikorako sarbidea) gehiago zehazten du Dekretuaren edukia, bizitzaren azkenean ere garrantzizkoak diren beste eskubide batzuen zenbait alde konkretu aipatzen ditu, eta bere aplikazio-eremua zabaldu egiten du, Euskadiko osasun-sistemara eta gizarte-zerbitzuen sistemara ere iritsi dadin.
Azken aldaketako data: