Ingurumen ikuskapenerako prozedurak
Programatutako IPPC jarduerak ikuskatzeko prozedura
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak, industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duenak, honako hau xedatzen du 23. artikuluan: Ingurumen arloko ikuskaritzaren eskumena duen agintaritzak prozedura bat izan behar du ikuskaritza-programa baten babespean dauden IPPC ikuskapenak egiteko.
Programatu ez diren IPPC jarduerak ikuskatzeko prozedura
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak, industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duenak, honako hau xedatzen du 23. artikuluan: Ingurumen arloko ikuskaritzaren eskumena duen agintaritzak prozedura bat izan behar du programa baten babespean ez dauden IPPC ikuskapenak egiteko.
PG-DAA-SI-INP-001 (PDF, 224 KB)
Arriskuak ebaluatzeko prozedura
Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak, industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duenak, honako hau xedatzen du 23. artikuluan: tokian egindako bi ikuskapenen arteko tartea oinarrituko da dagozkien instalazioen arriskuen ebaluazioan eta ez du urtebete gaindituko arrisku handienak dituzten instalazioetan eta hiru urte arrisku txikiagoak dituzten instalazioetan.
IPPC instalazioetako ikuskapen maiztasuna erabakitzeko Euskadin aplikatuko den arriskuak ebaluatzeko metodologia IRAM (Integrated Risk Assessment Method) metodoan oinarritzen da, zeina Europako IMPEL sarean garatu baita. Metodo horretan, instalazio baten arriskua honela definitzen da: jarduerak ingurumenean edo pertsonen osasunean izan dezakeen inpaktu potentziala, kontuan harturik operatzaileak zenbateraino betetzen duen araudia eta nolako ingurumen-kudeaketa egiten duen.
Arriskuak ebaluatzeko prozedura onartu da Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko ekainaren 2ko Ebazpenaren bidez, zeinak onartzen baitzuen Ikuskapenerako eta Kontrolerako Programa 2014 aldirako.
Izapidetze telematikorako gida
2016ko urriaren 1ean indarrean sartuko da Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legea. Arau horren 14. artikuluan ezartzen da erakunde juridikoek modu telematikoan jarri behar dutela derrigorrean harremanetan Administrazioarekin. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Ikuskaritzako Zerbitzua lanean ari da, alderdi interesdunei ingurumen-ikuskaritzen prozeduran zehar sortzen den dokumentazioa telematikoki helarazteko.
Gauzak horrela, ingurumen-ikuskaritzen prozeduraren teletramitazioaren prozesura ohitu ahal izateko, honako gida hau prestatu dugu.