Baso-suteetarako Larrialdi Plana
Euskadiko Herri Babeseko Planak, Larrialdiei Aurregiteko Bidea-LABI izenekoak, III. Idazpuruaren IV. atalburuaren 2. ataletan ezarritakoaren arabera, Plan Berezia egin behar da, besteak beste, Baso-Suteetako Arriskuari aurre egiteko. Plan Berezi hau Baso-Suteetako Arriskuaren aurrean Larrialdietako Babes Zibila antolatzen duen Oinarrizko Jarraibidea kontuan hartuta egin da.
Administrazio Publikoek Baso-Suteetako larrialdiei aurre egiteko prestatzen dituzten jarduera planek bat etorri behar dute, administrazio hauetan mendiak eta natura zaintzeko arloetan eramaten den politikarekin eta Foru Aldundietako jarduerarekin ere.
Sua faktore natural ekologikoa da eta basoko espezieak suari egokitzen saiatu dira, bizirik jarraitu ahal izateko. Euskal Autonomia Erkidegoko zati handi bateko baldintza klimatikoengatik, ez da erraza sute naturalak gertatzea, eta ondorioz, zuhaitz espezieak ez daude suari egokituta. Hala ere, EAEn landare mota batzuek sutea zabaltzen laguntzen dute, baldin eta giro lehorra eta material erregai ugari badaude. Gizakiak berak, nahita edo arduragabekeriaren ondorioz, naturaren aldizkakotasuna apurtzen du eta suteak sarriago sortzen ditu eta bortitzagoak izaten dira.
Testu hau Euskadiko Autonomia Erkidegoko Baso Suteetarako Larrialdi Plan Bereziaren hirugarren berrikusketa da.
Gobernu Kontseiluak plana onartu du 2024/12/17an egindako bilkuran EHAA 1. ZK 2025/01/02
Azken aldaketako data: