Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza
- Titularra: Adolfo Morais Ezquerro
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza
ORGANIGRAMA
Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza | Adolfo Morais Ezquerro | |
Zientzia Politikako Zuzendaritza | Amaia Esquisabel Alegria | |
Berrikuntza Zuzendaritza | Maialen Agirre Pinedo |
ARLOAK / EGINKIZUNAK
12. artikulua.– Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza.
Saileko sailburuordetzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetzari:
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren eremuan sailarteko eta erakundearteko koordinazioa gidatzea, elkarlana dinamizatuz eta aliantzak ezarriz.
- Jaurlaritzako sailak koordinatzea, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Plana gara dezaten; planaren ezarpenaren ebaluazio- eta jarraipen-lanak zuzentzea, eta haietatik eratorritako sustapen- eta hobekuntza-neurriak zehaztea.
- Bere eskumenekoak diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen integrazioa eta elkarlana zuzentzea.
- Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren helburu orokorrak lortzeko ekimen estrategikoak bultzatzea, baldin eta Jaurlaritzako sailek garatzen badituzte, edo sailek elkar harturik garatzen badituzte, hargatik eragotzi gabe sailek esleituta dituzten eskumenak.
- Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren garapenarekin zerikusia duten jardueren gaineko sentsibilizazio-, dibulgazio- eta komunikazio-lanak eta gizarte-sustapenekoak gidatzea.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren nazioartekotzea eta mugaz gaindiko eskualdearteko lankidetza sustatzea, Jaurlaritzako sailekin eta arlo horretan aktiboak diren beste erakunde batzuekin koordinatuta.
- Azpiegitura zientifiko eta teknologiko berezien ezarpena bultzatzea eta arlo horretako baliabide erabilgarrien optimizazioa sustatzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema hobetu dadin.
- Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Plana garatzen lagundu dezaketen alderdiei buruzko azterlanak eta diagnosi-, prospekzio- eta analisi-txostenak egin daitezen sustatzea.
- Berrikuntza-funtsa kudeatzea eta egitura-programa berriak edo ekimen esperimentalak bultzatzea, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren helburuen alde egiteko.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko idazkari gisa jardutea.
- Zientziaren eta teknologiaren garapena bultzatzea interes orokorraren mesedetan, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailarekin eta Osasun Sailarekin batera jarduteko bideak ezarrita, hargatik eragotzi gabe sail horiei edo beste batzuei dagozkien eskumenak.
- Jaurlaritzako sailek ikerketaren arloan egiten dituzten jarduerak antolatu, planifikatu, sustatu eta koordinatzea.
- Jaurlaritzako sailek berrikuntzaren arloan egiten dituzten jarduerak antolatu, planifikatu, sustatu eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe beste sail batzuei dagozkien eskumenak.
- Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Plana egiteko lanak gidatzea, planaren garapena bultzatzea, eta harremanetarako organo izatea nola Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden eragileekin hala ikerketa-arloko erakundearteko topaketa-foroekin, betiere eginkizun hori beste organoren bati esleituta ez badago.
- Lankidetza bultzatzea eta sustatzea unibertsitate, ikerketa-zentro, enpresa, zentro teknologiko eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuen artean; horrela, ikerketa-arloko baliabideen erabilerari etekinik handiena ateratzeko, ezagutza zientifikoa gizartera transferitzeko eta ikerketarako baliabide pribatuak erakartzeko, hargatik eragotzi gabe Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailari arlo horretan esleitutako eskumena.
- Oinarri zientifikoko ekintzailetzaren aldeko politika gidatzea eta sustatzea.
- Ikertzaile-sarea sortu eta ikertzaileak erakarri, atxiki eta aberriratzeko politika zuzentzea, eta, bereziki, Ikerbasque – Zientziarako Euskal Fundazioaren jarduerak sustatu eta koordinatzea.
- Ikerketa- eta berrikuntza-politikako gidalerro nagusiak lantzea, lehentasunezko arloak ezartzea, helburu zientifiko, teknologiko eta berrikuntzakoak zehaztea, eta ikerketaren, berrikuntzaren eta azpiegitura zientifikoen arloko urte anitzeko planak egitea, hargatik eragotzi gabe beste sail batzuei arlo horretan esleitutako eskumenak.
- Beharrezkoak diren tresnak diseinatzea, ikerketa- eta berrikuntza-planak zuzen gara eta ebalua daitezen, ikerketa-programa eta -proiektuen arloan, giza baliabideak hautatzeko eta prestatzeko arloan eta azpiegiturak sortzeko arloan, hargatik eragotzi beste sail batzuei arlo horietan esleitutako eskumenak.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemari Europako ikerketa-sisteman sartzen lagunduko dioten neurriak eta ekintzak bultzatzea, hargatik eragotzi gabe teknologia eta berrikuntzaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuei dagozkien eskumenak.
- Euskal Autonomia Erkidegoan, ikerketako eta berrikuntzako azpiegiturak hainbat eragileren artean sortzeko eta erabiltzeko neurriak eta ekintzak bultzatzea, eta indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitutako beste edozein egiteko betetzea.
- Digitalizazio-politika eta adimen artifiziala ezartzekoa zehaztu eta gidatzea, zientziaren eta berrikuntzaren arloan.
- Europako funtsak eta programa osagarriak direla-eta beste administrazio batzuekin izan beharreko harremanetarako organoa izatea, zientziaren eta berrikuntzaren eremuan.
- Zientziaren eta berrikuntzaren arloko harremanak koordinatzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta beste autonomia-erkidegoen artean, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren eta Europar Batasunaren artean.
Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetzaren mende daude Zientzia Politikako Zuzendaritza eta Berrikuntza Zuzendaritza.
KARGUAK
Adolfo Morais Ezquerro
(2025/01/11 - ) Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
- Zientzia, Unibertsitate eta BerrikuntzaXIII Legealdia
Mendeko erakundeak
Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza
- Titularra: Adolfo Morais Ezquerro
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza
Organigrama
Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak