Berrikuntza Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

14. artikulua.– Berrikuntza Zuzendaritza.

Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Berrikuntza Zuzendaritzari:

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren helburu orokorretara bideratutako ekimen estrategikoak proposatu eta koordinatzea, eta horien jarraipena eta ebaluazioa egitea, Jaurlaritzako beste sail batzuek garatzen dituztenean.
  2. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren sentsibilizazio-, dibulgazio- eta komunikazio-jarduerak eta gizarte-sustapenekoak planifikatzea eta garatzea.
  3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema nazioartekotzeko eta zabaltzeko jarduerak proposatu eta koordinatzea, Jaurlaritzako sailekin eta arlo horretan aktiboak diren beste erakunde batzuekin batera lan eginez.
  4. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Plana garatzen lagundu dezaketen alderdiei buruzko azterlanak eta diagnosi-, prospekzio- eta analisi-txostenak egin daitezen proposatzea eta lan horiek koordinatzea.
  5. Jaurlaritzako sailekin batera programak, jarduerak eta ekimenak –egiturazkoak zein esperimentalak– proposatzea eta adostea, Jaurlaritzaren berrikuntzaren arloko planetan zehazten diren ardatz estrategiko nagusien helburuak lortzen laguntzeko; orobat, berrikuntza-funtseko partiden xedea kudeatzea, plan horietako aurreikuspenen arabera.
  6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen integrazioa eta desatxikipena kudeatzea, eta sarearen barruan lankidetza bultzatzea, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren eskumeneko eragileei dagokienez.
  7. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren ebaluazioa koordinatzea, planaren eguneraketak eta aldaketak kudeatzea eta plan berriak proposatzea.
  8. Europar Batasuneko zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloko politikak prestatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren koordinazio-neurriak gauzatzea, eta Europar Batasuneko erakundeekin arlo horri dagokionez izan beharreko harremanak bideratzea, hargatik eragotzi gabe beste sail batzuei dagozkien eskumenak.
  9. Sentsibilizazio-, dibulgazio- eta prestakuntza-planak landu eta garatzea berrikuntzaren arloan.
  10. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden eragileekiko harremanetarako organo izatea, bai eta erakundearteko topaketa-foroekiko harremanetarako organo ere.
  11. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren eremura zuzendutako Europako funtsak eta programa osagarriak kudeatzea.
  12. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko idazkariari laguntzeko egitekoak betetzea.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Maialen Agirre Pinedo
(2025/01/11 - ) Berrikuntza zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK