Hezkuntza Saila

Nola ireki ikastetxe bat

Hezkuntza Sailaren baimena behar da ikastetxe pribatuak ireki eta martxan jartzeko, irakaskuntza arautuak emateko.

  • Izaera pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridikok, Espainiako edo Europar Batasuneko beste edozein estatu kidetako nazionalitatea badu.
  • Atzerriko nazionalitatea duen edozein pertsona fisiko edo juridikok (publikoa edo pribatua), indarrean dagoen legeriak, nazioarteko akordioek edo elkarrekikotasun-printzipioak ezarritakoaren arabera.
  • Estatuko, autonomia-erkidegoko zein tokiko Hezkuntza Administrazioan lan egiten dutenak.
  • Dolozko delituak egiteagatik aurrekariak dituztenak.
  • Epai irmo bidez berariaz eskubide horren galarazpena duten pertsona fisiko edo juridikoak.
  • Honako hauek barne hartzen dituzten pertsona juridikoak:
    • Aurreko puntuetan jasotako egoeraren bat betetzen duten pertsona fisikoak, zuzendari kargua baldin badute.
    • Aurreko puntuetan jasotako egoeraren bat betetzen duten pertsona fisikoak, kapital sozialaren ehuneko hogeia edo gehiagoren jabe direnean.

Eskaera urteko edozein unetan aurkeztu ahal da.

Kontuan hartu beharrekoak:

  • Baimen eskaera denboraz aurkeztu beharko da, Administrazioak espedientea ebatzi ahal izateko ikastetxe berria martxan jarri nahi den ikasturtea hasi baino lehen. (Ikasturte hasieraren erreferentzia data: irailaren 1a)
  • Obrak egin behar badira, horiek bukatuta egon behara dira gutxienez ikasturtea hasi baino 2 hilabete lehenago, baimena eskatzen den ikasturterako (erreferentzia data ikasturte hasierako: irailaren1a)
  • Ikastetxea itunpekoa izatea nahi bada, itun berriak sinatzeko deialdia azaroan egiten da.

* Garrantzitsua da matrikula-datak kontuan hartzea, irakaskuntzen arabera.

Eskaera elektronikoa

  • Eskaerak (leiho berri batean irekitzen da) (Ikusi:Tramitazioa / Eskaera: Ikastetxea irekitzeko baimena / Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea / Tramitazio elektronikoa / Dokumentazioa)

* Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak: baimena

(Eskaerak eta dokumentazioa. Ikusi: Tramitazioa)

Aurrez aurreko eskaera (pertsona fisikoentzat baino ez)

Ikastetxearen titularra

  • Pertsona fisikoa bada:
    • NANaren fotokopia edo Administrazioa baimendu Nortasun Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez nortasuna egiazta dezan
  • Pertsona juridikoa bada:
    • Entitatearen eraketaren egiaztagiria.
    • Entitatearen IFZ.
    • Legezko ordezkariaren egiaztagiria.

Planoak

  • Ikastetxea eraikitzeko obrak egitea beharrezkoa bada, obra-proiektua aurkeztu beharko da, teknikari aditu batek egindakoa eta dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia.
  • Eraikitako higiezinen kasuan, instalazioen plano eguneratuak aurkeztu beharko dira, eta, behar izanez gero, egokitzapen lanak egiteko obra-proiektua aurkeztuko da, teknikari adituak egindakoa.

* Instalazioen planoetan ikastetxearen gune guztiak azaldu beharko dira. Gune bakoitzaren azalera, erabilera eta destinoa adieraziko da.

Titulu juridikoa

  • Instalazioak erabiltzeko aukera egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko da: salerosketaren eskritura, alokairu-kontratua, erabileraren lagapena, eta abar.

Ikastetxea baimentzeko prozedurak bi fase ditu:

  • Lehenengo fasea: aurkeztutako proiektua aztertzea
    • Egiaztatuko da planoetan proposatutako instalazioek gutxieneko baldintzak betetzen dituztela, eskatzen diren irakaskuntzak emateko.
    • Baldintzak ez badira betetzen, jakinarazi eta horiek zuzentzeko eskatuko da.
    • Baldintzen betetzeari buruzko ebazpena (aldekoa edo kontrakoa) jakinaraziko zaio eskaera egin duenari.
    • Ebazpena kontrakoa bada, errekurtsoa aurkezteko epea zabalduko da.

* Fase hau ebazteko epea: hilabete, eskabidea aurkezten den egunetik edo eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia aurkezten den egunetik.

  • Bigarren fasea: baimena
    • Ebazpena aldekoa bada, eskaera egin duen pertsonak obra-lanen amaiera jakinarazi beharko dio administrazioari eta irakasleei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko du (titulazio akademikoa eta hizkuntza-gaitasuna).
    • Instalazioen baldintzak eta irakasleen titulazioak egiaztatuko dira.
    • Baldintza guztiak betetzen badira, emandako baimena Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da.
    • Baldintzak ez badira betetzen, baimena ukatuko da.

* Fase hau ebazteko epea: obra-lanak bukatu direla jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

  • Baimendutako ikastetxea martxan jar daiteke ebazpenaren dataren ondorengo ikasturtetik aurrera.
  • Soilik Haur Hezkuntzako lehen zikloa emango duten ikastetxeak (0-2 urte bitarteko umeei zuzendutakoa) martxan jarri ahal dira baimena ematen duen ebazpena Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazteko epea igarotzen bada eskatzaileari jakinarazpenik egin gabe, ikastetxe berria irekitzeko eskaera baietsitzat joko da administrazio-isiltasunez.