Ikastetxe baten baimena azkentzea
Ikastetxe baten baimena arrazoi hauengatik azkentzen da:
- Ikastetxeak jardunari utzi diolako:
- Ikastetxearen titularrak aurkeztutako eskaeraren bidez.
- Administrazioak ofizioz emandako ebazpenaren bidez.
- Baimena errebokatu delako.
Bi modu daude jardunari uzteagatik baimena azkentzeko:
- Ikastetxearen titularrak aurkeztutako eskaeraren bidez.
- Hezkuntza Sailak ofizioz emandako ebazpenaren bidez, baldin eta ikastetxeak, izatez, jardunari utzi badio, baina ikastetxearen titularrak ez badu eskaerarik aurkeztu.
Eskaera urteko edozein unetan aurkeztu ahal da.
Kontuan hartu beharrekoak:
- Baimenaren azkentzeak ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta hurrengo ikasturtea hasten denetik aurrera.
- Hezkuntza-itunen araubideko ikastetxeen kasuan, baimena ez da azkenduko harik eta itunaren azkentze-data heldu arte, ez bada Hezkuntza Sailak eta interesdunak akordioa egiten dutela.
- Hezkuntza Sailak agindu dezake ikastetxe itunduak funtzionatzen jarrai dezala, harik eta jardun-uztea eskatu zen ikasturtearen hurrengoa amaitu arte.
Eskaera elektronikoa
- Eskaerak (Ikusi:Tramitazioa / Eskaera: Baimena amaitzea jarduerak bertan behera uzteagatik / Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea / Tramitazio elektronikoa / Dokumentazioa)
* Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak: baimena
(Eskaerak eta dokumentazioa. Ikusi: Tramitazioa)
Aurrez aurreko eskaera (pertsona fisikoentzat baino ez)
- Eskaerak (Ikusi: Tramitazioa / Eskaera: Baimena amaitzea jarduerak bertan behera uzteagatik / Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea / Aurrez aurre tramitazioa / Dokumentazioa)
- Dokumentuak aurkezteko lekuak:
- Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan
- Zuzenean zerbitzuko bulegoetan
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako lekuetan
- Justifikazio-memoria jarduera uzteko arrazoiak eta eragindako ikasleen eskolatze-aurreikuspena azalduz.
- 3 hilabete, eskaera aurkezten den egunetik.
- Kasu hauetan azkenduko da baimena, Administrazioak berariaz errebokatuta:
- Ikastetxeak ezarrita dauden gutxieneko betekizunen bat betetzeari uzten dionean.
- Ikastetxeak baimenean jasota dauden irakaskuntzak emateari uzten dionean, ikasketa-programen edo -planen arabera.
- Antolamendu akademikorako edo curriculum ofizialetarako arauak behin eta berriz hausten direnean.
- Baimena errebokatzeko prozedura hasi aurretik, zentroaren titularrari ez-betetzearen berri emango zaio, eta esango zaio zer epe duen hura zuzentzeko. Epe barruan zuzendu ezean, baimena errebokatzeko espedientea abiaraziko da.
- Ebazpena emango da, behin ikastetxearen titularrari entzunaldi-izapidea eman zaionean eta hark egindako jarduketak eta aurkeztutako alegazioak –halakorik badago– aztertu direnean.