Segurtasun Saila

Auto-Babeserako Euskal Arauari buruzko Jardunaldi Teknikoa: Enpresaren betebeharrak. Inplikazio praktikoak eta epeak

Adegik, Mutualiak, Sueskola Fundazioak, eta Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailak, Auto-Babeserako Euskal Arauari buruzko Jardunaldi Teknikoa antolatu dute. Jardunaldia 2012ko urriaren 11n izango da.

2012/10/11 - 2012/10/11
Inprimatu
20009 Donostia-Gipuzkoa
DATU OROKORRAK
Mota:
Jardunaldi Teknikoa
Deskribapena:
Prebenzio Gerenteei, Zuzendariei eta Arduradunei zuzenduta.
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
ADEGI - Mikeletegi pasalekua 52, Miramon Teknologia Elkartegia
Herria:
20009 Donostia
Probintzia:
Gipuzkoa
Hasiera data:
2012/10/11
Amaiera data:
2012/10/11
Hasiera ordua:
09.30
Amaiera ordua:
12.30
Antolatua:
Adegi, Mutualia, Sueskola Fundazioa eta Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila laguntzarekin.
DESKRIBAPENA

Auto-Babeserako Euskal Arauak (277/2010 Dekretua, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko) enpresen gutxieneko betebeharrak ezartzen ditu, eta auto-babeserako beste sektore-arau batzuen osagarria da.

Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa da eta auto-babesa definitu eta garatu egiten du, eta betebeharrak zabaldu Estatuko auto-babeserako oinarrizko arauaren barruan ( 393/2007 Errege Dekretua) ez dauden jarduera eta zentroetara, esaterako: jolas-jarduerak egiteko eraikin itxiak, 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak; zainketa medikuak ematen dituzten osasun-establezimenduak, zainketa horiek ospitaleratze-erregimenean edo tratamendu intentsibo edo kirurgikoak badira; merkataritza- edo administrazio- eraikinak, 28 metrotik gorako ebakuazio-altuera dutenak edo barruan 300 pertsona baino gehiago dutenak, eta abar…

Datorren urriaren 11ko jardunaldiaren helburua da enpresetara arauaren ezagutza hurbiltzea eta araua ezartzen laguntzea.

Jardunaldiaren programa honakoa da:

  • Jardunaldia irekitzea eta aurkeztea. Manuel Guerrero, Adegiko Laneko Prebentzio eta Osasun Arloko Arduraduna.
  • EAEko auto-babeserako beharrak direla eta, 277/2010 Dekretua aurkeztea. Pedro Anitua, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaria.
  • Auto-babeserako planak martxan jartzearen inguruko esperientziak. Haritz Ilaramendi, Mutualia Prebentzio Sozietateko Teknikaria.
  • 277/2010 Dekretuaren oinarrizko alderdi praktikoak: prestakuntzaren eta simulakroen garrantzia. Ana Irastorza, Sueskola Fundazioako Senior Prestatzailea.
  • Larrialdietako planen ezarpenari buruzko esperientzia errealak. Adolfo Aranguren, KSB Itur Spain-ko Laneko Segurtasun eta Osasun Aroloko kidea eta Enpresa-medikua.

Informazio gehiagorako: Adegi eta Mutualia

ESTEKA INTERESGARRIAK
Azken eguneratzea: 18/10/2012