Osasun Saila

Tigre eltxoa (Aedes albopictus)

Zer da eltxo tigrea?

Eltxo tigrea (Aedes albopictus) Asiako hego-ekialdeko eltxo-espezie inbaditzaile bat da, globalizazioaren ondorioz mundu osora hedatua, Europa barne. Osasun Publikoko arazotzat hartzen da, gaixotasunak transmititzeko gai delako.


Nola identifikatu ahal dut eltxo tigrea?

Eltxo beltz eta txikia da, 6-9 mm luze. Kolore zuriko lerro bat du buruaren eta toraxaren atzealdean. Hankak beltzak ditu, orban zuriekin, zebra-itxura ematen diotenak. Batez ere egunez izaten da aktibo, eltxo natiboak ez bezala.


Qué es el mosquito tigre

Noiz iritsi zen Euskadira eta non dago?

Eltxoaren lehen detekzio-lana 70eko hamarkadan egin zen Europan, eta Euskadin 2014an, eltxo inbaditzaileen zaintza-programaren bitartez. Azken urteotan, eltxoa hainbat udalerritan hedatu eta ezarri da, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan. Eltxo hau hiriguneetan eta hiri-inguruetan aurkitzen da nagusiki.


Non hazten da eltxo tigrea?

Eltxo guztiek bezala, ura behar du larba-faseak garatzeko. Nahiago du ur geldiko gorputz txikietan ugaldu, esaterako, ontzietan, pneumatikoetan, kainu-zuloetan, loreontzietan eta bidoietan; hau da, ura pilatu daitekeen edozein lekutan. Hobeto egokitzen da ontzi artifizialetara, eta saihestu egiten du urmael naturalizatuetan haztea.

Lorontzien platerak
Estoldak, kainu-zuloak
Ontziak
Bidoiak
Neumatikoak
Teilatuko erretena


Zer egin dezaket zabaldu ez dadin?

Eltxo tigreen presentzia eragozteko modurik eraginkorrena hauxe da, hazkuntza-foku posibleak kentzea. Horregatik, saihestu egin behar dira ur-metaketak etxean, honako gomendio hauek kontuan hartuta:

  • Hustu, astean behin, ura metatzen duten kanpoko ontziak: lorontzien platerak, pitxerrak, kuboak, jostailuak, plastikozko igerilekuak, etab.
  • Berritu, 2 edo 3 egunean behin, maskoten edontzietako ura.
  • Bota ura hustubideetan, gutxienez astean behin, geldialdia saihesteko.
  • Urbanizazioetan, familia bakarreko etxeetan etab. saihestu ur-pilaketak drainatze-uretan (kainu-zuloak eta estoldak) eta teilatu-hodietan.
  • Gure etxeetan eltxoa sartzea oztopatzeko, erabili eltxo-sareak leihoetan, ateetan eta beste irekidura batzuetan.
  • Eltxo tigreek jaio diren tokitik metro batzuetara baino ez dute hegan egiten. Etxean ziztatzen bazaituzte, litekeena da haztegi bat hurbil izatea.

Nola saihestu eltxoaren ziztada?

Eltxo tigreak egunez daude aktibo eta, beraz, normalean egunez ziztatzen dute, eltxo autoktonoek ez bezala; azken hauek gauez ziztatzen dute. Gainera, behin baino gehiagotan jarraian ziztatzen dute. Hori saihesteko, hau egin daiteke:

  • Mahuka luzeko arropa, praka luzeak eta oinetako itxiak janztea.
  • Baimendutako uxatzaileak erabiltzea, adibidez DEET, IR3535 edo picaridina (fabrikatzailearen gomendioei jarraitu behar zaie, eta saihestu egin behar da ukitzea muki-mintzak, betazalak, ezpainak, zauriak, larruazal sentikorra edo errea)
  • Umeen eta emakume haurdunen kasuan, neurri fisikoak lehenetsi behar dira.

Zer egin ziztatzen bagaitu?

Batzuetan biziagoak izan daitezke erreakzioak, eta beharrezkoa izan daiteke osasun-arloko profesional bati kontsultatzea.

Platos de macetas

Garbitu ondo ziztadaren eremua urarekin eta xaboiarekin.

Imbornales, alcantarillas

Ez da hazka egin behar infektatu ez dadin.

Envases, recipientes

Hotza aplikatu hantura geldiarazteko eta azkura arintzeko.


Zer gaixotasun transmititu ahal ditu?

Dengea, Zika eta Chikungunya dira transmititu ditzaketen gaixotasun nagusiak. Euskadin oraindik ez da ezagutzen kasu autoktonorik (herrialde endemiko batera bidaiatu gabe kutsatutakorik) baina beste herrialde batzuetatik inportatutako kasuak agertzen dira.

Kutsatzeko probabilitateak baxuak dira, baina eltxoa ezarrita dagoen eremu batean inportatutako kasu bat gertatzen bada, kutsatzeko arriskua handitu egiten da.

Erreakzioa oso bizia bada eta ondoeza edo arnasa hartzeko zailtasuna sortzen badu, medikuarengana joan behar da.


Zer egin Denge, Zika edo Chikungunyaren presentzia detektatu den bidaia batetik itzuli ondoren?

Arriskugune batera bidaiatu duen pertsona batek bere burua babesteko neurriak zorroztu beharko ditu eltxoen ziztadak saihesteko bueltatu eta hurrengo 15 egunetan; uxagarriak erabiltzea, mahuka luzeko arropa eta praka luzeak janztea, kolore argi eta neutroko arropak erabiltzea…

Gainera, sintomak izaten hasten bazara (batez ere sukarra, minaren zantzuak, ondoeza...) berehala kontsultatu behar duzu zure osasun-zentroarekin harremanetan jarrita.


Nola lagundu ahal dut?

Mosquito Alertaplikazioaren bidez lagundu ahal izango diguzu eltxo tigrearen banaketa ezagutzen. Herritarren zientziarako plataforma honek aukera ematen du eltxo tigrerik badagoen jakiteko, bere presentziaren berri ez zegoen lekuetan, bere banaketa eguneratzeko edo detektatutako hazkuntzaren jarraipena hobetzeko. Horrela, osasun-agintariei erabakiak hartzen eta kontrol-estrategia eraginkorragoak ezartzen lagunduko diezu.

 

Mosquito Alert
Eltxo tigre bat ikusten baduzu, geolokalizatu ezazu, atera argazki on bat eta bidali Mosquito Alert aplikaziora.

Webgunearen sarbidea


Deskargatzeko materiala

Azken aldaketako data: