Bainatzeko urak
Osasun Sailak EAEko aisialdirako uren (hondartzak eta igerilekuak) osasuna zaintzen du. Horretarako, laginketetan eta ikuskaritzetan oinarritutako urteko programazioak ezartzen ditu. Bainatzeko denboraldiaren barruan, itsasoko bainatzeko eremuak (hondartzak) kontrolatu eta zaintzen ditu, baita kontinentalak ere (urtegiak). Hala, gune eta egoera arriskutsu posibleak identifikatu ditzake. Igerilekuetan, titularrek instalazioak nola kontrolatzen dituzten gainbegiratzen du, populazioaren osasunerako arriskuak sortzea saihesteko.