Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

2209/1979 ERREGE DEKRETUA, irailaren 7koa (nekazaritzaren, osasunaren eta lanaren arloan Estatuko Administrazioak zituen eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Nagusiari eskualdatzeari buruzkoa).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1979
  • Gaia: Lan arloa; Nekazaritza eta Arrantza; Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
Xedea:

Landareen osasuna.- Landareak eta landare-produktuak babesteari dagokionez, Euskal Kontseilu Nagusiak bere gain hartu zituen «Servicio de Defensa contra Plagas e Inspección Fitopatológica» izenekoaren («Dirección General de la Producción Agraria» zelakoari atxikitako organismo autonomoa zen) eskumenak, hain zuen, honako hauek: 

 a) Soroak eta uztak zaintzea, landareentzat kaltegarriak diren eragileak antzemateko eta kaltetutako eremuak mugatzeko. EAEk kaltearen eraginari, kaltetutako tokiari eta izurritearen indarrari buruzko informazioa emango dio Estatuko Administrazioari. 

b) Landareak babesteko kanpainak planifikatu, antolatu, egin eta zuzentzea, beti ere Estatuaren xedapenetan araututa ez badaude. 

c) Estatuaren interesekotzat jotako eta araututako kanpaina fitosanitarioak antolatu, zuzendu eta gauzatzea. Nolanahi ere, Estatuko Administrazioaren esku geratuko da kanpainak zaindu eta kontrolatzeko ardura, baita lanak Estatu mailan koordinatzekoa ere. 

d) Eragile kaltegarrien eta klimatikoen aurkako baliabideak gomendatzea, haien eraginkortasuna aintzat hartuta. 

e) Landareen ekoizpenaren gainean ematen diren landare-osasuneko xedapenak betetzen ote diren zaintzea. 

f ) Neurri hauek proposatzea, eta, hala behar denean, hartzea: 

1. Landare-osasunaren arloan, landare-produktuen biltegi eta garraiobideetarako nahitaezko neurriak hartzea. 

2. Landaketen, laboreen eta ustiapenen osasunari dagozkien muga gomendagarriak edo nahitaezkoak ezartzea, eta baita hazien eta mintegiko landareen osasunari dagozkienak ere. 

g) Nekazarien elkarteak sustatzea, eragile kaltegarrien aurka batera jardun daitezen. 

h) Estatuko Administrazioari landare-osasunerako produktuen erabilgarritasunaren berri ematea, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan eragin berezia duten alderdien berri, Estatuak produktuok erregistroan sar ditzan. 

i) Produktu fitosanitarioak maneiatu behar dituztenen osasuna zaintzeko arauak proposatu eta betearaztea, osasun arloan eskumena duten agintariekin bat etorrita. Orobat, produktu fitosanitarioekin tratatutako jaki naturalak eta eraldatuak hartzen dituzten kontsumitzaileen osasuna babesteko arauak proposatu eta betearaztea.  

j) Landareen babeserako politikari buruzko Estatuaren erabakietan parte hartzea, legeek ezarritako moduan. 

k) Landare-osasunerako produktuen eta materialaren ekoizleen eta banatzaileen erregistroa kudeatzea, eta aldian behin Estatuko Administrazioaren Zerbitzuei informazioa ematea. 

l) Basa-fauna kalteetatik babesteko, landare-osasunerako produktuen erabilera baimendu edo mugatzea, 1975eko abenduaren 9ko Ministro-aginduak ezartzen duen kasuetan. Eta, orobat, landareen osasunerako produktuak Erregistro Zentralean berariaz jasota dauden kasuez bestelakoetan erabil daitezen proposatzea (beti ere, kasu berezietan eta beharrezkoak diren bermeak hartuta erabil daitezen , alegia). 

m) Nekazaritzako Oharpen-estazioei 1973ko uztailaren 26ko Aginduak 3. artikuluan  -d- idatz-zatian izan ezik- eta 4. eta 5. artikuluetan esleitutako eginkizun guztiak betetzea.