Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko ekainaren 6koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarena, 2018ko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia egiten duena, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuari jarraikiz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 113
  • Hurrenkera-zk.: 3055
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/06/06
  • Argitaratze-data: 2018/06/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, 2015eko azaroaren 6an argitaratu zuten Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako dekretua eman zen zenbait arau aplikatzearen ondorioz, hain zuzen: 2014-2020 aldiko ingurumenaren babesaren eta energiaren arloko estatu-laguntzei buruzko jarraibideak (2014-06-28ko AO C 200) eta 651/2014 (EB) Erregelamendua, 2014ko ekainaren 17koa, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen arabera. Dekretu horren helburua, funtsean, inbertsioak sustatzea da enpresa onuradunek ingurumen babes-maila jakin bat lortzeko eta horrekin indarrean dauden Europar Batasuneko araudiak gainditu ditzaten, inbertsio horiekin zuzenean lotutako azterketek ere bai.

Urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, urtero, dagokion deialdiaren agindua argitaratuko da, artikuluan bertan ezarritako edukiarekin argitaratu ere. Ildo horretan, agindu honek, aipatutako dekretuan jasotako manuari jarraikiz, zera finkatzen du: diru-laguntzaren xede izango diren lerro zehatzak, lerro bakoitzerako aurrekontu-baliabide zehatzak, eskabideak aurkezteko epea, eskabidea aurkezterakoan entregatu beharreko dokumentazioa, proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko eman daitekeen diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa, eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera deialdietan beharrezkoa den edukia zein gainerako araudi aplikagarria.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, 2013an onartutako EAEko Emakumeen eta Gizonen VI. Berdintasun Planaren esparruko bere Berdintasun Politikako Dokumentu Programatikoarekin bat etorriz, aintzat hartuko ditu genero-ikuspegia bereganatzen duten jardunak, eta izaera estrategikoa aitortuko die, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionalari jarraikiz, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio diru-laguntzen erregimen hau kudeatzeko eskumena. Zuzendariak hartuko du Balorazio Epaimahaiko presidente ardura eta Zuzendaritza horretara atxikitako bi funtzionario izendatuko ditu aipatutako epaimahaia osatzeko.

Aipatutako urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera, agindu honen bidez Ihobe SA, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren mendekoa, erakunde laguntzaile izendatuko da diru-laguntzak kudeatzeko eta aipatutako dekretuaren 15.2 artikuluan zehaztutako funtzioak egiteko, hauetan jasotakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, bermeen araubide orokorra eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren diru-laguntzak itzultzea arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak ezartzen dituena, araubidea eta eginbeharrak finkatzen dituena.

Laguntza hori Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren 2018-2020ko diru-laguntzen plan estrategikoa onartzen duen 2018ko martxoaren 14ko sailburuaren aginduan jasota dago, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatzen den bezala, eta arau horretan jasotako edukiaren arabera.

Diru-laguntzetarako programa hori Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatu ahal izango da, 2014-2020ko EAEko EGEF Programa Eragilearen barruan, laguntzaren onuraduna enpresa txikia edo ertaina bada. EGEFen ekarpena Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako guztizko kopuruaren ehuneko berrogeita hamarra izango da.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak ematen didan eskumena baliatuz, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzei eta laguntzei aplikatzeko gainerako xedapenetan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

Agindu honen xedea da, hain zuzen, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko 2018ko diru-laguntzen deialdia egitea, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015), lerro hauetan:

  1. Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

  2. Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

  3. Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

  4. Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:

    Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.

    Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.

    Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.

    Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.

    Inbertsioa teknikaren egungo egoeratik harago joango da.

  5. Lur kutsatuak saneatzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «kutsatzen duenak ordaindu egiten du» printzipioaren arabera.

  6. Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.

    Diru-laguntzek ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte, lerro hauetan.

Deialdi honetan, diruz lagunduko dira aurreko artikuluan zerrendatutako jarduerak, eskakizun hauek betez gero:

  1. Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

    Burdina-galdategietako hondarrak eta finak, batez ere, moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak, berrehun mila (200.000) eurora iristen ez badira (aipatutako birziklatzea ahalbidetuko duten sailkatze egoki, aurretiazko gordetze eta/edo garraiorako inbertsioak barne), galdatze-prozesuan edo bestelako ekoizpen-prozesu alternatiboetan berriz sartzea kontuan hartuta.

    Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa generadoreek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte.

    Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak.

    Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

  2. Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

  3. Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

    Zabortegiaz gain beste helmugarik ez duten eta moldekatze kimikoko hondarrak eta/edo altzairu berezi eta herdoilgaitzen zepak eta/edo burdinazkoa ez den galdategietako zepak dituzten hormigoien eta prefabrikatuen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa aztertzeko lanak. Azterketek zahartze-probak egingo dituzte 2 urteren buruan, eta jasotako frogak www.ihobe.eus helbidean eskura dagoen protokoloan bilduko dituzte.

    Berotegi-efektuko gasen edo euri azidoko gasen airerako isuriak ahalik eta gehien murriztera bideratutako azterketak, gasok tenperatura baxuko kondentsazio bidez tratatuta, eta tratamendu biologikoa erabilita.

    Kutsatzaile berriei eta/edo iraunkorrei buruzko azterlanak (PFO, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatoak, etab.).

    Eraikuntzako eta eraispeneko hondakin berriei eta arriskutsuei buruzko azterlanak.

    Eusko Jaurlaritzaren Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planean lehentasunezkotzat jo diren beste ingurumen-azterlan batzuk.

    Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerako ingurumen-azterketak eta ingurumen-bideragarritasuneko azterketak.

  4. Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira.

    Hondakin fluxuetan plastiko bromatuak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak.

    Inbertsioak bizitza baliagarriaren amaieran dauden pieza berrerabilgarriak kudeatzeko sistema informatikoetan (erabileraz kanpoko ibilgailuak tratatzeko zentroak) eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzeko zentro baimenduetan.

    Ibilgailuen osagaien birziklatzea gehitzeko diseinatutako softwarearen erosketa diruz lagunduko da, tratamendu-zentro baimenduei aukera emateko pieza guztien tratazabilitatea bermatzeko, saldutako piezen bolumena handitzeko erreferentziak partekatzeko, ibilgailuen kudeaketa administratiboa errazteko, etab. Halaber, diruz lagunduko da tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzeko zentroek piezak kudeatzeko eta berrerabilera-ekipoen prozesua eta trazabilitatea kudeatzeko softwarea erostea. Softwarea martxan jartzeko, ezarpenerako prestakuntza eta laguntza eskainiko da, eta softwarea erosi ondorengo 5 hilabeteetan egingo da gehienez.

    Erabiltzen ez diren ibilgailuen (industriako ibilgailu astunak barne) askotariko hondakinen kutsadura bizkor eta modu efizientean kentzeko gailuak eta makinak erosteko inbertsioak, esaterako, airbagak indargabetzekoak, likido-xurgapenekoak (motelgailuetako olioak barne), gas fluordunen berreskurapen aurreratukoak eta katalizatzaile elektrohidraulikoak moztekoak. Kanpo geratuko dira erregaiak berreskuratzeko ekipoak.

    Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea galarazteko eta hondakin horiek bereizteko, ondoren frakzioak balorizatu ahal izateko, gailuak, makinak eta sistemak erosteko inbertsioak.

    Eraikuntzako elementuen desmuntaia errazten duten metodologien eta teknologien eta berrerabili beharreko materialen kalitatea bermatzen duten prozeduren bidez berrerabilera sustatzeko inbertsioak.

    Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

  5. Lur kutsatuak saneatzeko laguntzak, kutsaduraren erantzulea nor den zehazterik ez badago, edo «kutsatzen duenak ordaintzen du» printzipioari jarraiki legez birgaikuntza finantzatzearen erantzuletzat hartzerik ez badago.

  6. ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak. Deialdi honetan azpilerro hauek bakarrik lagunduko dira diruz:

    Enpresa-elkarteek sustatuko EMAS erregistroa sustatzeko ekintzetarako laguntzak, horietan ETE kideek parte-hartze zuzena edo zeharkakoa badute.

    EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, bai aldez aurreko aholkularitza baita ziurtapen-erakundearen kostuak ere.

    EMAS erregistroa berritzeko eta EMAS Erregelamendu berrira egokitzeko laguntzak. Ez da berrikuntzarako laguntzarik emango bulegokoak baino ez diren jardueretarako (bankuak, aseguruak, higiezinen agentziak, aholkularitzak, etab.), ezta erregistroa berritzearekin lotuta ez dauden urteko auditorietarako ere.

    Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. mota edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak edota karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Ez da laguntzarik emango soilik bulegoko jardueren (bankuak, aseguruak, higiezinak, aholkularitzak, etab.) karbono-aztarna edo ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko.

    Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak jaso dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «kutsatzen duenak ordaindu egiten du» printzipioaren arabera, baldin eta egin beharreko azterketen zenbatekoa guztira gehienez hogei mila (20.000) euroko bada.

Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazteko asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun, hala nola pertsona horiek osatutako elkarteak, interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte eta ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar diren aldi guztietan eskatzaileen baimenik zertan izan gabe, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Eskatzaileak baimenari uko egin ahal izango dio espresuki, horretarako egiaztagiria Diru-laguntzen Erregelamendu Orokorraren 22. artikuluan zehaztutako moduan aurkeztuta.

Ondorengo prozedurak erabiliko dira agindu honek arautzen dituen diru-laguntzak esleitzeko:

  1. Prozedura arrunta: norgehiagoka eta hainbanaketaren bidezko kuantifikazioa. Jarduera-lerro hauetan aplikatuko da prozedura hori, motagatik eta proiektuaren inbertsioaren zenbatekoagatik prozedura erraztu bidez esleitzea erabakitzen bada salbu:

    1. Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

    2. Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

    3. Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak, prozedura erraztu bidez esleitzeko ezaugarriak betetzen ez direnean.

    4. Hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako baldintza metagarriak betetzen badira.

    5. Lur kutsatuak saneatzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «kutsatzen duenak ordaindu egiten du» printzipioaren arabera.

  2. Prozedura erraztua: norgehiagokarik gabekoa.

    Deialdiko diru-laguntzak prozedura erraztu bidez esleituko dira kasu hauetan:

    1. Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak, ezaugarri hauek badituzte:

      1. Burdina-galdategietako hondarrak eta finak, batez ere, moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak, berrehun mila (200.000) eurora iristen ez badira (aipatutako birziklatzea ahalbidetuko duten sailkatze egoki, aurretiazko gordetze eta/edo garraiorako inbertsioak barne), galdatze-prozesuan edo bestelako ekoizpen-prozesu alternatiboetan berriz sartzea kontuan hartuta.

      2. Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa generadoreek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte.

      3. Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak.

    2. Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira. Zehazki, deialdi honetan azpilerro hauek bakarrik lagunduko dira diruz:

      1. Hondakin fluxuetan plastiko bromatuak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak.

      2. Inbertsioak bizitza baliagarriaren amaieran dauden pieza berrerabilgarriak kudeatzeko sistema informatikoetan (erabileraz kanpoko ibilgailuak tratatzeko zentroak) eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzeko zentro baimenduetan.

      Ibilgailuen osagaien birziklatzea gehitzeko diseinatutako softwarearen erosketa diruz lagunduko da, tratamendu-zentro baimenduei aukera emateko pieza guztien tratazabilitatea bermatzeko, saldutako piezen bolumena handitzeko erreferentziak partekatzeko, ibilgailuen kudeaketa administratiboa errazteko, etab. Halaber, diruz lagunduko da tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzeko zentroek piezak kudeatzeko eta berrerabilera-ekipoen prozesua eta trazabilitatea kudeatzeko softwarea erostea. Softwarea martxan jartzeko, ezarpenerako prestakuntza eta laguntza eskainiko da, eta softwarea erosi ondorengo 5 hilabeteetan egingo da gehienez.

      3. Erabiltzen ez diren ibilgailuen askotariko hondakinen kutsadura bizkor eta modu efizientean kentzeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak; esaterako, ATEX erregaiak berreskuratzeko ekipoak, airbagak indargabetzekoak, likido-xurgapenekoak (motelgailuetako olioak barne), gas fluordunen berreskurapen aurreratukoak eta katalizatzaile elektrohidraulikoak moztekoak. Kanpo geratuko dira erregaiak berreskuratzeko ekipoak.

      4. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea galarazteko eta hondakin horiek bereizteko, ondoren frakzioak balorizatu ahal izateko, gailuak, makinak eta sistemak erosteko inbertsioak.

      5. Eraikuntzako elementuen desmuntaia errazten duten metodologien eta teknologien eta berrerabili beharreko materialen kalitatea bermatzen duten prozeduren bidez berrerabilera sustatzeko inbertsioak.

    3. Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak, 20.000 eurotik beherakoak, ezaugarri hauek badituzte:

      1. Zabortegiaz gain beste helmugarik ez duten eta moldekatze kimikoko hondarrak eta/edo altzairu berezi eta herdoilgaitzen zepak eta/edo burdinazkoa ez den galdategietako zepak dituzten hormigoien eta prefabrikatuen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa aztertzeko lanak. Azterketek zahartze-probak egingo dituzte 2 urteren buruan, eta jasotako frogak www.ihobe.eus helbidean eskura dagoen protokoloan bilduko dituzte.

      2. Berotegi-efektuko gasen edo euri azidoko gasen airerako isuriak ahalik eta gehien murriztera bideratutako azterketak, gasok tenperatura baxuko kondentsazio bidez tratatuta, eta tratamendu biologikoa erabilita.

      3. Kutsatzaile berriei edota iraunkorrei buruzko azterlanak (PFO, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatoak, etab.).

      4. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakin berriei eta arriskutsuei buruzko azterlanak.

      5. Eusko Jaurlaritzaren Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planean lehentasunezkotzat jo diren beste ingurumen-azterlan batzuk.

      6. Ingurumen-bideragarritasuneko beste azterketa batzuk, horien zenbatekoa guztira hamar mila (10.000) eurotik gorakoa ez bada.

    4. ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak, ezaugarri hauek badituzte:

      1. Enpresa-elkarteek sustatuko EMAS erregistroa sustatzeko ekintzetarako laguntzak, horietan bere kideek parte-hartze zuzena edo zeharkakoa badute.

      2. EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, bai aldez aurreko aholkularitza baita ziurtapen-erakundearen kostuak ere.

      3. EMAS erregistroa berritzeko eta EMAS Erregelamendu berrira egokitzeko laguntzak. Ez da berrikuntzarako laguntzarik emango bulegokoak baino ez diren jardueretarako (bankuak, aseguruak, higiezinen agentziak, aholkularitzak, etab.), ezta erregistroa berritzearekin lotuta ez dauden urteko auditorietarako ere.

      4. Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I mota edo III mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak edota karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Ez da laguntzarik emango soilik bulegoko jardueren (bankuak, aseguruak, higiezinak, aholkularitzak, etab.) karbono-aztarna edo ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko.

      5. Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «kutsatzen duenak ordaindu egiten du» printzipioaren arabera, baldin eta egin beharreko azterketen zenbatekoa guztira gehienez hogei mila (20.000) euroko bada.

  1. Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzen deialdi honetarako aurrekontuko diru-zuzkidura, guztira, milioi bat eta laurehun mila (1.500.000) eurokoa izango da, honela banatuta:

    Zazpiehun eta laurogeita bost mila (785.000) euro, prozedura arrunt bidez esleitutako proiektuetarako.

    Zazpiehun eta laurogeita hamar mila (715.000) euro, prozedura sinplifikatu bidez esleitutako proiektuetarako.

  2. Prozedura erraztuan, lerroetarako eta azpilerroetarako zuzkidura honela banatuko da:

    1. Enpresa onuradunek aplikagarri zaizkien arauak gainditzea ahalbidetuko dien ingurumen-babes maila bat lortzeko edo arau aplikagarririk ezean ingurumen-babesa hobetzeko inbertsioak finantzatzeko laguntzak.

      Moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak: laurehun mila (100.000) euro.

      BAT handiko hondakinak egokitzeko inbertsioak: ehun mila (100.000) euro.

      Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak: berrogeita hamar (50.000) euro.

    2. Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira.

      1. Hondakin fluxuetan plastiko bromatuak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

      2. Inbertsioak bizitza baliagarriaren amaieran dauden pieza berrerabilgarriak kudeatzeko sistema informatikoetan (erabileraz kanpoko ibilgailuak tratatzeko zentroak) eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzeko zentro baimenduetan: hirurogei mila (60.000) euro.

      3. Erabiltzen ez diren ibilgailuen, industriako ibilgailu astunak barne, hondakinen kutsadura kentzea hobetzeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak (airbagak indargabetzeko sistemak, motelgailuen kutsadura kentzekoak, etab.): berrogeita hamar mila (50.000) euro.

      4. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak bereizteko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, bereizitako hondakinak balorizatu ahal izateko: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

      5. Eraikuntzako elementuen desmuntaia errazten duten metodologien eta teknologien eta berrerabili beharreko materialen kalitatea bermatzen duten prozeduren bidez berrerabilera sustatzeko inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

    3. Europar Batasuneko araudia gainditzera bideratutako etorkizuneko inbertsioen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoaren azterketak egiteko laguntzak: laurogeita hamar mila (90.000) euro.

    4. Ingurumen arloko kanpo aholkularitza-zerbitzuetarako ETEei ematen zaizkien laguntzen esparruan, ehun eta hamabost mila (115.000) euro, honela banatuta:

      1. Enpresa-elkarteentzako laguntzak, EMAS erregistroa sustatzeko: hamar mila (10.000) euro.

      2. EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, hamabost mila (15.000) euro.

      3. EMAS erregistroa berritzeko eta EMAS Erregelamendu berrira egokitzeko laguntzak: hogei mila (20.000) euro.

      4. Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. mota edo III. mota) edo karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko laguntzak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

      5. Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak: hogei mila (20.000) euro.

  3. Eskabide gutxi aurkezteagatik edota eskakizunak ez betetzeagatik, adierazitako lerroren edo azpilerroren baterako esleitutako diru-kopurua agortzen ez bada, soberan dagoen diru-kopuruarekin beste esleipen-lerroren edo -azpilerroren batera zuzendutako kopurua handitu daiteke, Ingurumeneko sailburuordeak horretarako ebazpen bat emanda, Balorazio Epaimahaiak proposatu ondoren, eta aurkeztutako eskabide-kopuruaren arabera.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatuko dira laguntza horiek, eta EGEFen ekarpena diru-laguntzaren ehuneko berrogeita hamar izango da, onuraduna enpresa txikia edo ertaina bada. Horregatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Erregelamenduan ezarritakoaren mende daude laguntzak, eta honako hauek dira EGEFen laguntzarekin egindako finantzaketatik eratorritako betebeharrak. Onuradunak Estatuko legeria eta Europar Batasuneko araudia bete beharra dauka, kontrolari, erantzukizunari, zehapen-araubideari eta ez-betetzeei dagokienez, baita ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak ere.

Diruz lagundutako jarduketen gaineko informazio- eta komunikazio-neurri guztietan Europar Batasunak EGEFen bitartez ere diruz laguntzen duela aipatu behar dute, betiere agindu honen I. eranskinaren arabera.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da eta Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da.

  1. Eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2018/agrprot2018/y22-izapide/eu

    Helbide horietan eskuratu ahal izango dira: eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, bai eta eskabideak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa ere.

  2. Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkezten bada, ordezkaritza justifikatu beharko da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  3. Eskabideari jarraian adierazten den dokumentazioa erantsi beharko zaio:

    Erantzukizunpeko adierazpena, erakundean ahalak dituen pertsona batek sinatua, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 11.4 artikuluan eta Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa.

    Proiektuaren datuen formularioa.

    Aurrekontuaren eta diruz lagundu daitezkeen kostuen formularioa. Europar Batasuneko arauetatik harago joateko, araurik ez dagoenean babes-maila areagotzeko edo etorkizuneko arauetarako egokitzapena aurreratzeko eta lur kutsatuak saneatzeko inbertsio-eskaeretan, diruz lagun daitezkeen kostuak zehaztu beharko dira urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 6. artikuluan eta II. eranskinean zehaztutakoarekin bat. Hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsio-eskaeretan, eskatzailearen erabakia mantentzeko azterketa ekonomikoa aurkeztu beharko da.

    Aukeran, formularioko atalak argitze aldera, proiektua azaltzeko memoria bat, aurrekontuak edo eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen beste edozein dokumentu aurkeztu ahal izango dira.

Diru-laguntzaren eskabidean ez badira betetzen aurreko artikuluan eskatutako baldintzak edo aplikagarriak diren lege espezifikoetan eskatutakoak, hamar egun balioduneko epe luzaezinean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eransteko eskatuko zaio interesdunari; eta, era berean, jakinarazi zaio ezen hori egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, deialdia ebazteko organo eskudunak horretarako ebazpena eman ondoren.

Dagokion eskabidea aurkeztu aurretik egindako inbertsioekin lotutako proiektuak ez dira diruz lagunduko. Krisialdian dauden enpresak ezin izango dira onuradun izan, krisialdian dauden enpresa ez finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin bat etorriz (2014-07-31ko AO, C 249).

Prozedura arruntaren bidez esleipenak ondoren adierazitako balorazio-irizpideen arabera egingo dira:

  1. Industria-jarduerak ingurumenean daukan eraginari dagokionez, ondorengo sektoreetan barne hartutako instalazioekin lotuta egindako inbertsioak baloratuko dira, ingurumenean eragin handiena daukaten sektoreetako batzuk direlako: galdaketa, altzairugintza, beroko ijezketa, zementua, beira, zeramika, karea, hondakinen kudeatzaileak, gainazaleko tratamenduak, beroko galbanizazioa, oregintza-papergintza eta sektore kimikoa. Halaber, indarrean dagoen Ingurumen Esparru Programaren helburuei egindako ekarpena ere baloratuko da.

  2. Egingo den inbertsioak ekarriko duen ingurumen-hobekuntza eta ekoeraginkortasuna zehazteari dagokionez, zein motatakoa den baloratuko da, argi bereiziz «hodi-bukaerakoak» izeneko proiektuak egingo diren, alegia, emisio kutsagarriak tratatzekoak, edo emisiorik ez sortzeko proiektuak. Era berean, hobekuntza era absolutuan eta erlatiboan kuantifikatuta aintzat hartuko da, baita kutsagarri arriskutsuenak gutxitzeko zer-nolako hobekuntza lortu den ere.

  3. Basoko hegaztiak kontserbatzeari buruzko Kontseiluaren 1979ko apirilaren 2ko 79/409/EEE Zuzentarauan eta habitat naturalak eta basoko fauna eta flora zaintzeari buruzko Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauan aipatzen diren eremu kalteberei, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren arabera babestuta dauden naturguneei edo hiriguneei eragiten dieten instalazioetan inbertitzeari dagokionez, proiektuaren espazio horiekiko hurbiltasuna eta ingurumen-interesa baloratuko dira.

  4. Proiektuaren ekoberrikuntzari dagokionez, haren berrikuntza-maila eta transferigarritasuna hartuko dira kontuan. Zehazki, Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako teknologia guztiak berritzailetzat joko dira, ezer gehiago justifikatu behar izan gabe.

  5. Proiektuaren koherentzia eta kalitatea: irizpide honetan, kontuan hartuko da enpresak ingurumen-arloko problematika zehatza adierazten duen barruko diagnostikorik daukan eta proiektuan erabiliko den konponbidea behar bezala justifikatuta dagoen.

  6. Laguntzak eskatzen dituzten pertsona juridikoek euren enpresa txikia edo ertaina dela egiaztatzea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainaren definizioari buruz, ezarritakoa betez.

  7. Inbertsioa gauzatzen den tokian ingurumen-kudeaketako sistemen (SGMA) baliozko ziurtagiriak izatearen egiaztapena.

  8. Plantilla kudeatzeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako plan bat izatea edo «Emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde kolaboratzailea» dela aitortzen duen agiria izatea edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako bideratutako politikak edo jarduketan garatzen ibilbidea izatea.

  1. Agindu honen 11. artikuluan jasota dauden laguntza emateko irizpideengatik, guztira, 100 puntu jaso ahal izango dira, eta puntu horiek honelaxe banatuko dira:

    (Ikus .PDF)

  2. Ondorengo artikuluan ezarritako esleipen-irizpideen arabera, gutxienez 100 puntutik 55 lortzen dituzten eskaerek diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute.

  1. Urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren I. eranskinean finkatutako gehieneko kopuruak ez dira inola ere gaindituko.

  2. Prozedura arruntean, zenbatekoa honako hauen arabera zehaztuko da:

    1. Proiektuaren puntuazioa, aurreko artikuluan islatutako irizpide teknikoen haztatzea aplikatuz.

    2. Proiektuetako inbertsio garbiaren zenbatekoak.

      Diru-laguntzek ezingo dute inola ere izan ehun eta hogei mila (120.000) eurotik gorakoak proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko inbertsioen eta lurren saneamenduaren kasuan, ezta berrogeita hamar mila (50.000) eurotik gorakoak ere azterketen kasuan.

      Aurreko artikuluan adierazitako gutxieneko puntuazioa gainditu arren gutxienez hiru mila (3.000) euroko diru-laguntzara iristen diren proiektuak bakarrik diruz lagunduko dira.

  3. Prozedura erraztuan, zenbatekoa honako hauen arabera zehaztuko da:

    1. Proiektuetako inbertsio garbiaren zenbatekoak.

    2. Ildo bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-esleipena, diruz lagundu beharreko proiektuen artean zatituta.

      Gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:

    1. Ingurumen-inbertsioetarako laguntzen kasuan, diru-laguntzek ezingo dute honako gehieneko kopurua gainditu:

      1. Moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak: berrogei mila (40.000) euro proiektu bakoitzeko eta hirurogei mila (60.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      2. BAT handiko hondakinak egokitzeko inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro proiektu bakoitzeko eta hirurogeita hamar mila (70.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      3. Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak: hamar mila (10.000) euro.

    2. Birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsioetarako laguntzen kasuan, diru-laguntzak gehienez izango dira:

      1. Hondakin fluxuetan plastiko bromatuak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak: hamar mila (10.000) euro proiektu eta ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      2. Inbertsioak bizitza baliagarriaren amaieran dauden pieza berrerabilgarriak kudeatzeko sistema informatikoetan (erabileraz kanpoko ibilgailuak tratatzeko zentroak) eta tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak tratatzeko zentro baimenduetan: bost mila (5.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      3. Erabiltzen ez diren ibilgailuen, industriako ibilgailu astunak barne, hondakinen kutsadura kentzea hobetzeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak (airbagak indargabetzeko sistemak, motelgailuen kutsadura kentzekoak, etab.): lau mila (4.000) euro proiektu edota ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      4. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak bereizteko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, bereizitako hondakinak balorizatu ahal izateko: hamar mila (10.000) euro ekipo bakoitzeko eta hamabost mila (15.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      5. Eraikuntzako elementuen berrerabilera sustatzeko inbertsioak: hamar mila (10.000) euro ekipo bakoitzeko eta hamabost mila (15.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

    3. Ingurumen-azterketetarako laguntzen kasuan, hamar mila (10.000) euro proiektuko eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

    4. Kanpo-aholkularitza-zerbitzuetarako ETEentzako laguntzen kasuan, diru-laguntzak gehienez izango dira:

      1. Enpresa-elkarteentzat EMAS erregistroa enpresa txiki eta ertainen artean sustatzeko diru-laguntzak: bost mila (5.000) euro proiektu eta/edo enpresa-elkarte bakoitzeko.

      2. EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, sei mila (6.000) euro proiektuko eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      3. EMAS erregistroaren ebazpena berritzeko laguntzak: hiru mila (3.000) euro proiektuko eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      4. Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I mota edo III mota) edo karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko laguntzak: lau mila (4.000) euro proiektuko eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

      5. Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak jaso dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak: hamar mila (10.000) euro proiektuko eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

  4. Diruz lagun daitekeen kostua zehazteko, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Balorazio Epaimahaiak eskatzaileak adierazitako inbertsio garbia doitu ahal izango du, bai entitate eskatzaileak emandako dokumentazioa eta datuak bai merkatuko batezbesteko balioak/prezioak eta eskura daukan gainerako informazioa kontuan hartuta. Erakunde eskatzaileak aurkeztutako inbertsio garbiaren eta egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren artean % 50etik gorako aldea baldin badago, erakunde kudeatzaileak erakunde eskatzaileari egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren emaitza jakinaraziko dio, baita hori zehazteko kontuan hartutako datuak ere, eta 10 eguneko epea emango dio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ditzan, hala nahi izanez gero.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari egokituko zaio deialdi honetan jasotako laguntzak kudeatzeko eta aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eginkizunak betetzea.

  1. Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak kudeatzeko, Ihobe SA Sozietate Publikoa erakunde laguntzaile izendatzen da, honako hauek ezarritakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua; eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

  2. Ihobe SAk, erakunde laguntzailea den heinean, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 15.2 artikuluan deskribatutako funtzioak egingo ditu, aipatutako sozietate publikoari programa eta jarduera jakin batzuk egiteko ardura ematen zaion urteko ebazpenean aurreikusitako baldintzen arabera.

  1. Esleitzeko prozedura bakoitzeko ebazpena urteko agindua Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gehienez ere ondorengo sei hileko epean eman eta jakinaraziko zaie pertsona interesdunei.

  2. Epe hori igarota interesdunak ebazpenik jasotzen ez badu, kasuan kasuko eskabidea ezetsitzat joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  3. Diru-laguntzak emateko prozeduraren ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuko da, publizitate-ondorioetarako.

  4. Diruz lagundutako proiektuak 2013ko abenduaren 17ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. apartatuko 115. artikuluan aurreikusitako zerrenda publikoan agertuko dira.

Proiektu bakoitzaren bereizgarriei erreparatuta, hala dagokienean, diruz lagundutako proiektua gauzatu ahal izateko nahitaez bete beharreko baldintza teknikoak eta ekonomikoak ezarriko dira. Baldintza horiek erakunde onuradunei bana-banaka helaraziko zaien baldintzen agiri batean jasoko dira, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Betekizun orokorrak urriaren 27ko 2020/2015 Dekretuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburuaren urteko Aginduaren arabera Diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko oinarrizko Gidan bildu dira: http://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/prot/web01-s2ing/es/

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta ondorengoetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honen bidez deitutako diru-laguntzei arau hauek aplikatuko zaizkie: ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretua, urriaren 27koa; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honetan jasotako zenbateko osoa eta esleipen-prozedura bakoitzean zehaztutako esleipena handitu ahal izango dira, eskatutako laguntza guztien zenbateko osoa kontutan izanik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera eta horien ebazpena eman baino lehen. Zenbatekoa aldatzen bada, Ingurumen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da argitara.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 6a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

EGEF kofinantzaketako obligazioak.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundurik finantzatzen dira diru-laguntzak (EGEFen ekarpena diruz lagundutako zenbateko osoaren % 50 izango da). Horregatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Erregelamenduan ezarritakoaren mende daude laguntzak, eta honako hauek dira EGEFen laguntzarekin egindako finantzaketatik eratorritako betebeharrak:

Kontrol, erantzukizun, zehapen-araubide eta ez-betetzeei dagokienez, onuradunak legedi nazionala eta Europako Batasunekoa bete beharko ditu.

Euskadiko 2014-2020 EGEF programa operatiboaren bitartez kofinantzatuko da laguntza hau, eta hori hala dela adierazi egin behar da, hori agintzen baitu Europar Batasunaren 1303/2013 Erregelamenduaren 115. artikuluaren 3. apartatuak eta XII. eranskinaren 2.2 apartatuak. Alde horretatik, diruz lagundutako jarduketei buruzko informazio- eta komunikazio-ekintza guztietan, EGEFen bidez Europar Batasunaren finantzazioa jaso dela aipatu beharko da, jarduketon berri emateko sortutako material edo euskarrietan, Batasunaren enblema eta Europar Batasunaren erreferentzia txertatuta; gainera, eragiketa gauzatu bitartean, labur deskribatuko da eragiketa bere webgunean, Europar Batasunaren laguntza finantzarioa nabarmenduta, eta gutxienez proiektuari buruzko informazio-kartel bat jarriko da obran, A3 tamainakoa gutxienez, eta han, Batasunaren diru-laguntza aipatuko da herritarrek nabarmen ikusteko moduan.

Estatuko diru-laguntzei buruzko arauak betetzea (HFP/1979/2016 Agindua, EGEFen 2014-2020 aldiko programa operatiboetan diruz lagun daitezkeen gastuei buruzko arauak), baita Batasunekoak ere (1303/2013 eta 1301/2013 Erregelamenduak).

Diru-laguntzen araubidea kategoriak salbuesteari buruzko 651/2014 Erregelamenduaren mende dago.

Eragiketaren kostuak zehazteko metodoa eta diru-laguntza ordaintzeko baldintzak diru-laguntzen gaineko araudian adierazita dago (1303/2013 Erregelamenduaren 67.6 artikulua; HFP/1979/2016 Aginduaren 14., 15. eta 16. artikuluak, EGEFen 2014-2020 aldiko programa operatiboetan diruz lagun daitezkeen gastuei buruzko arauak; eta 480/2014 Erregelamenduaren 20. eta 21. artikuluak).

Diruz lagundutako jarduketari buruzko informazioa eman behar du onuradunak, hala eskatzen zaionean eta eskatzen zaion formatuan (1011/2014 Erregelamenduaren 10.1 artikulua).

Batasunak ere finantzatutako jardueren gaineko banan-banakako kontabilitatea eraman behar du, edo erraz identifikatzeko moduko kode espezifikoen bidezkoa (EB 1303/2013 Erregelamendua, 125.4.b artikulua).

Eragiketari buruzko finantza- eta administrazio-informazioa eta haren garapenaren jarraipenari buruzkoa artxibatu beharko du, hiru urteko epean, eragiketaren gastuak jasota dauden kontuak aurkeztu ondoko abenduaren 31tik hasita. Informazio hori, gainera, agintari eskudunen esku jarri beharko du, hala eskatzen diotenean (1303/2013 Erregelamenduaren 125.4.d eta 140.1 artikuluak).

Eragiketari lotutako produktibitate-adierazleetan nolako maila lortu den jakinarazi beharko du, bai eta gastuak justifikatu ere (1303/2013 Erregelamenduaren 125.2 artikulua).

EGEF laguntza hartuz gero, ontzat ematen da eragiketen zerrenda publikoan sartzea (1303/2013 Erregelamenduaren 115. artikuluaren 2. apartatua eta XII. eranskina).

Laguntza eman beharko du iruzurraren aurkako neurri eraginkor eta proportzionalak aplikatzen bere kudeaketa-eremuan, eta ez du izango finantzazio bikoitzik, dokumentu faltsurik eta abar. Halaber, informazioa eman behar du, izan litezkeen arriskuak antzemateko. Neurri hauek guztiek berekin ekar dezakete iruzur-arriskuen aurkako prozedurak berrikustea eta, iruzur-arrisku handia dagoela ebaluatuz gero, laguntza-eskabideari ezezko ematea edo jasotako laguntza kentzea (1303/2013 Erregelamenduaren 125.4.c artikulua).

Informazioaren eta komunikazioaren arloko laguntza-araubideetako EGEFen publizitaterako jarraibideak 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluko 3. apartatua eta XII. eranskineko 2.2 apartatua egoki betetzeko.

  1. Onuradunak egiten dituen informazio- eta komunikazio-neurri guztietan funtsek jarduketari emandako laguntzaren berri beharko du, hauek erakutsiz:

    1. Europar Batasunaren enblema, Batzordeak 115. artikuluaren 4. apartatuarekin bat etorriz hartutako gauzatze-egintzan ezarritako ezaugarri teknikoei jarraikiz, baita Europar Batasunaren erreferentzia bat ere.

    2. Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) erreferentzia bat.

      Horretarako, egin beharreko informazio- eta komunikazio-jarduera guztietan zein proiektua/jarduera egin bitartean sor daitezkeen agiri guztietan Eusko Jaurlaritzakoarekin batera txertatu behar den logotipoa atxiki da.

      (Ikus .PDF)

  2. Jarduketa bat egiten duenean, onuradunak funtsetatik lortutako laguntzaren berri emango du jendaurrean:

    1. Hartarako, jarduketaren deskribapen laburra egingo du Interneteko gunean, halakorik badu, jasotako laguntza-mailaren neurrikoa; haren helburuak eta emaitzak zehaztuko ditu bertan, eta Europar Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduko du (aurretik aipatutako logoa ere jasoko du, orobat).

    2. Halaber, 4. eta 5. puntuetan jaso gabeko jarduketentzat, gutxienez proiektuari buruzko informazioa duen kartela ipiniko du (gutxienez A3 neurrikoa); kartel horretan, Europar Batasunaren laguntza finantzarioa aipatuko du, eta jendeak erraz ikusteko moduko tokian egongo da, eraikin baten sarreran, esaterako.