Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko apirilaren 16koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 88
  • Hurrenkera-zk.: 2827
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/04/16
  • Argitaratze-data: 2008/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak 13. artikuluan ezartzen duenez, Babestutako Etxebizitzak Esleitzeko Zerbitzu Publikoari (Etxebide) dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza-eskaera aztertu eta kudeatzea, eta baita etxebizitzak esleitzea ere, aurreikusitako esleipendunen hautaketa-prozeduren bitartez.

Zerbitzuaren helburuak betetzeko tresna gisa, adierazitako Dekretuaren 4. artikuluan Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa sortzen da. Haren xede nagusia babes publikoko etxebizitzen esleipenaren kudeaketa eta kontrolerako beharrezkoak diren datuak hornitzea da, eta, era berean, Herri Administrazio jarduleei informazio eguneratua ematea, beren babes publikoko etxebizitza-programazioak dagoen eskaerara egokitu ahal izan dezaten.

Arauzko xedapen hau adierazitako Erregistroaren funtzionamendua arautzeko eman da, aurreko arautik ondorioztatutako esperientzia bilduz eta Etxebizitza Bideratzeko Plan berria (2006-2009) aplikatzetik ondorioztatutako esperientzia berrietara egokituz. Etxebizitza Bideratzeko Plana Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu zuen 2006ko urriaren 3an egindako bileran.

Horren arabera, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuaren 5. artikuluan eta babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren azken xedapenen artean lehenengoan xedaturikoaren arabera.

Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 17. artikulua garatzea da agindu honen helburua, izan ere, horren arabera sortzen da Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa.

  1. ¿ Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatzeko eskabideak Lurralde Historiko bakoitzaren Lurralde Ordezkaritzetan hartarako duten eta interesdunei bertan emango dieten ereduaren arabera egin beharko dira. Era berean, eredua eskuragarri dago Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren web-orrian, www.etxebide.info atalean, edo hori ordezten duen atalean.

    Eskabide honekin batera etxebizitza-eskatzaile izateko kasu bakoitzean eska daitezkeen baldintzak egiaztatzeko dokumentazioa eman beharko da.

  2. ¿ Eskabideak pertsona fisikoek indibidualki edo etxebizitza berean biziko direnekin batera egin ahalko dituzte.

  3. ¿ Ezin izango dituzte etxebizitza-eskaerak indibidualki egin ezkontza bidez lotutako pertsonek, legez bananduak ez baldin badaude, eta, ezta izatezko bikoteek ere.

  1. ¿ Eskabide bat Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan altan emateko eska daitezkeen baldintzak honako hauek dira:

    1. Eskatzaileetako batek gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatua egon beharko du eta bertan egiazko bizilekua izan beharko du. Kontrako frogarik ezean, erroldako etxebizitza hartuko da egiazko bizilekutzat.

    2. Eskatzaileek eskatutako erregimenaren arabera etxebizitza lortzeko eskatzen diren gutxieneko eta gehieneko diru-sarrerak ziurtatu beharko dituzte.

    3. Inskribatze-eskaera egin aurreko bi urteetan, eskatzailerik ezin izango du Erregistroan baja eman, Agindu honen 4. artikuluko 5. eta 6. idatz-zatietan ezarritako arrazoiengatik.

    4. Eskatzaile guztiek eta bizikidetza-unitateko gainerako kideek ez dute eduki beharko jabetzako, azalera-eskubideko edo usufruktuzko etxebizitzarik, erregistroan inskribatzeko eskaera egin den egunean.

      Artikulu honen ondorioz, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera titularrak izan behar dutenak hartuko dira titulartzat.

  2. ¿ Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko inskripzioek 4 urteko gehieneko indarraldia izango dute, eta esanbidezko eskabide baten bidez berritu ahalko dira.

Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan baja emateko kausak izango dira honako hauek:

  1. ¿ Eskatzaileak berak egindako baja-eskabidea.

  2. ¿ Eskatzailearen heriotza, betiere heriotza horren ondorioz eskabideak Erregistroan ezin baldin badu jarraitu.

  3. ¿ Eskuratzeko baldintzetako bat ez betetzea, gutxieneko diru-sarrerena izan ezik.

  4. ¿ Etxebizitza bat esleitzea, edo etxebizitza baten salerosketa-kontratu pribatua sinatzea.

  5. ¿ Bi etxebizitza-esleipeni esanbidez uko egitea edo etxebizitza bakar bati isilbidez uko egitea, betiere isilbidezko uko-egite hori dagoela aintzat hartuz, Administrazioak esleipen hori aurreikusitako bideetatik jakinarazteko betebeharra bete ondoren, esleipenduna aurkitu ez bada edo harekin harremanetan jartzea ezinezkoa izan bada.

  6. ¿ Etxebizitza-esleipen bakar bati uko egitea, eskatutako etxebizitza mota eta erregimen bakarra baldin bada.

  7. ¿ Inskripzioaren indarraldia amaitu denean, esanbidez berritu gabe.

  8. ¿ Erregistroan inskribatzetik ondorioztatutako betebeharrak ez betetzea.

  1. ¿ Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko Ebazpenak, horiek ukatzea, baja eragitea edo jada dagoen inskripzioan ondorioak izan ditzakeen beste edozein alderdiren gaineko eskumena Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren dagokion Lurralde ordezkariak izango du.

    Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen zuzendariari, hilabeteko epean ebazpena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

  2. ¿ Ebazpen horien jakinarazpena Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan argitaratuz egingo da, beste edozein bidetatik jakinaraztea alde batera utzi gabe.

Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan inskribatuek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. ¿ Etxebizitza-aldaketa jakinaraztea.

  2. ¿ Bizikidetza-unitatean gertatutako aldaketak jakinaraztea.

  3. ¿ Egoera zibilean izandako aldaketak jakinaraztea.

  4. ¿ Inskripzioari eusteko eska daitezkeen baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar den dokumentazioa emateari buruz egiten diren errekerimenduei prestasunez erantzutea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 16a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.