Erosketa Publiko Berdearen eta Bizi-Zikloaren Kostuaren Azterketaren Gidaliburua
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
Bizi-zikloaren kostuen azterketa (ingelesez,Life Cycle Costing edo LCC) metodologia bat da, produktu edo zerbitzu batek bizi-ziklo osoan zehar eragiten dituen kostu guztiak kalkulatzeko. Bizizikloak honako fase hauek biltzen ditu: produktu edo zerbitzua sortzea/diseinatzea, fabrikatzea, banatzea, erabiltzea, mantentzea eta baliagarri izateari uztea. Hortaz, LCC metodologiak kontuan hartzen dituen kostuak ez dira produktua eskuratzearekin lotuta daudenak bakarrik (eroste-prezioa); haatik, kontuan hartzen ditu produktua erabiltzearekin (energiaren kontsumoa, kontsumigarriak...), mantentzearekin (eskulana, piezak...) eta iraungitzearekin (bilketa- eta tratamendukostuak...) lotuta dauden kostuak ere. Horregatik, tresna oso baliagarria da produktu edo zerbitzu batek bizi-ziklo osoan izango duen guztizko kostua edo benetako kostua zehazteko. Oro har, balio-bizitza luzea duten produktuetan1 eta erabiltzen diren bitartean kontsumoak eragiten dituzten produktuetan, kostuetan adierazgarriena ez da eroste-kostua izaten; alderantziz: askotan, garrantzi gutxieneko kostua izaten da hor.