Eskuliburu hau erosketa eta kontratazio publikoaz arduratzen diren eragile guztiei dago zuzenduta. Argi dago helburu nagusia administrazio publikoak erabiltzea dela baina beste erakunde publikoek eta produktu edo zerbitzu jakin batzuk eskaintzen dituzten enpresek ere aurki dezakete beraien jarduerako informazio erabilgarria. Alde batetik, ondokoei buruzko informazio teorikoa du: — Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen (EKPB) kontzeptua. — Kontratazio publikoari buruzko Europako zuzentarauen transposizioarekin lotuta, Sektore Publikoaren Kontratuen Legean jasotako berritasunak edo. — Lehentasuna duten produktuen eta zerbitzuen taldeekin lotutako ingurumen inpaktuak. Bestalde, hauen inguruko informazio praktikoa ere badu: — merkatuaren egoera, — txertatzeko estrategia, eta — EAEko administrazio publikoetako jardunbide egokiak. Informazio horretaz gain, kontratazio publikoko prozeduretan (irekia, negoziatua eta erosketa zuzena) lehentasuna duten produktuen eta zerbitzuen inguruko ingurumen klausulak ere azaltzen dira, eta hain zuzen ere horiek dira eskuliburuaren muina. Azkenik, hornitzaileentzako kontrol zerrenda (checklist) batzuk ere agertzen dira, eskaintzetan aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruan. Erosketa eta kontratazio publiko berdeari (EKPB) buruzko eskuliburua lau modulutan dago egituratuta: — Euskal administrazioaren jardunbide egokiak. — Produktuen eta zerbitzuen fitxak. — EKPB gauzatzeko estrategia. — Europako politikak eta lege esparrua. |