Osasun Prestakuntza ezagutu
Osasun-prestakuntzako arloan, osasun-profesionalei zuzendutako prestakuntza espezializatuari nahiz jarraituari buruzko informazioa dago. Zein zentrok eskaintzen du espezialista izateko prestakuntza? Zein dira horien prestakuntza-ibilbideak? Zer iritzi dute egoiliarrek prestakuntzari buruz? Zein eskakizun bete behar dira prestakuntza egiaztatzeko? Eta abar.
Osasun Sailak prestakuntza jasotzen ari diren osasuneko profesionalei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei eskaintzen dizkien laguntzetarako sarbidea ere badago.
Hurrengo arloetan lan egiten dugu
- Osasun-prestakuntza espezializatua
Prestakuntza-zentroak eta -ibilbideak. Egoiliarrei osasun-prestakuntza espezializatuari buruz egindako urteko inkestaren emaitzak. Begiraleak egiaztatzea
- Etengabeko prestakuntzaren egiaztapenak
Egiaztapen-eskaeren online kudeaketa. Legedi arautzailea; hornitzaileentzako gidaliburua. Egiaztapen-prozedura. Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluaren informazio-buletinak
- Osasunaren interesekotzat jotzea
Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren ekitaldi zientifikoetan osasunaren interesekotzat jotzeko prozedura
- Antolamendu profesionala
Europar Batasuneko estatu kideetan emandako Lanbide Heziketako tituluen eta egiaztagirien aitorpen profesionala