Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak eta salbuespenen behin-behineko zerrendak gaur argitaratu dira, 2024ko otsailaren 16an.
Izangaiek ikasgunearen web-orrian (erabiltzaile eta pasahitz partikularren bidez) eta erreferentziako zentroetan kontsultatu ahal izango dute.
Lanbide Heziketako Heziketa-Zikloetarako sarrera arautzen duen 2016/02/11ko AGINDUAk xedatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia egingo duela gutxienez urtean behin, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko. 2023-2024 ikasturteko deialdia 2023/11/13ko EBAZPENA da.
Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea ikasketa horiek probetxuz egin ahal izateko beharrezko ezagutza eta gaitasunak badituztela.
Goi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarrera-proben helburua da egiaztatzea izangaiak baduela Batxilergoko helburuek eskatzen duten behar beste heldutasun eta egin nahi duen ziklorako beharko dituen berariazko ezagutzak ere badituela.
Hezkuntza Administrazioak Heziketa-Ziklo eta ikasturte bakoitzean guztira eskaintzen diren plazen ehuneko jakin bat gorde dezake, sarrera-probak gainditu dituzten ikasleentzat.
Probak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke, eta ikasleek hautatuko dute zer hizkuntzatan egin nahi duten.
Heziketa-Zikloetara sartzeko sarrera-proba gainditzen bada, Estatuaren lurralde osoan izango du balioa.
2023-2024 IKASTURTEKO INSKRIPZIOAK
Izena emateko epea: 2024ko urtarrilaren 22tik otsailaren 9ra arte, biak barne.
- Tokia: Lanbide Heziketako Zentro hauetakoren batean. Hasiera batean, sarrera-probara onartutako pertsona bakoitzak matrikula egin duen zentro berean egingo du azterketa. Hezkuntza Administrazioak izena eman duten zenbait pertsonari esleitutako zentroa aldatu ahal izango du.
- Online, hezkuntza-arloan eskuduna den sailak hartarako gaitutako aplikazio informatikoaren bitartez. Online aurkezteko,ikasgunea
Sarbideko probetan izena ematea ez da eraginkorra Azterketa Eskubidea ordaindu arte. Azterketa-eskubideengatiko tasa ordaintzeko azken eguna 2024ko martxoaren 8a izango da. Azterketa-eskubide hori ordaindu ahal izateko, interesdunak ikasgunearen orrialdetik deskargatzen duen Ordainketa-gutuna erabiliko da, webguneko argibideei jarraituz. Ordainketa banku-bulego batean edo webgune berean egin ahal izango da, online.
2023-2024 IKASTURTEKO SARBIDE PROBEN EGUTEGIA
Deialda: 2023/11/13ko EBAZPENA
IZENA EMATEA
- 2024ko urtarrilaren 22tik otsailaren 9ra bitartean, biak barne
ONARTUEN ZERRENDA
- Ordainketa aurretik onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda: 2024ko otsailaren 16an
- Onartuen zerrendaren aurka egindako erreklamazioak: 2024ko otsailaren 23ra arte
- Ordainketa aurretik onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda: 2024ko martxoaren 1ean
AZTERKETA-ESKUBIDEAK ORDAINTZEKO EPEA
- Azken eguna: 2024ko martxoaren 8ra arte.
PROBA EGITEKO ONARTUTAKOEN BEHIN BETIKO ZERRENDA, AZTERKETA-ESKUBIDEAK ORDAINDU ONDORENGOA, ETA AZTERKETAK EGITEKO IKASTETXEAK
- 2024ko martxoaren 15ean
SALBUESPENAK
- Salbuespenen behin-behineko zerrendak: 2024ko otsailaren 16an
- Salbuespenen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea: 2024ko otsailaren 23ra arte
- Salbuespenen behin betiko zerrendak: 2024ko martxoaren 1ean
PROBEN EGUTEGIA (Pertsona bakoitzak esleitutako Azterketa Ikastetxean, 2024ko martxoaren 15ean argitaratua)
- Apirilak 24, 16:00ak
* Erdi-mailako H.Z: Hizkuntzalaritza
* Goi-mailako H.Z: Zati Komuna - Apirilak 25, 16:00ak
* Erdi-mailako H.Z: Zientifiko Teknologiko eta Soziala
* Goi-mailako H.Z: Zati Espezifikoa
KALIFIKAZIOAK
- Behin-behineko emaitzak: 2024ko maiatzaren 15ean
- Behin-behineko emaitzei erreklamazioak egiteko epea: 2024ko maiatzaren 22ra arte
- Behin betiko emaitzak: 2024ko maiatzaren 28an
- Ziurtagiriak eskuratzea: 2024ko maiatzaren 30etik aurrera
Plangintza eta Antolaketako Zuzendaritzak, Lanbide-Heziketako Erdi-Mailako eta Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko proben deialdia egiten duen ebazpenaren bidez, proba horietarako onarpen-prozedurak aplika ditzake, eskaria eskaintza baino handiagoa bada.
Onarpen-prozedura horretan, hemen adierazten den lehentasun-ordenaren arabera, balioespen-irizpide hauek erabiliko dira:
- Sarrera-probaren atalen bat gaindituta edukitzea EAEn, eta nota hori gordetzen den aldiaren barruan egotea.
- Bizitokia EAEn izatea.
- Antolamendu alfabetikoa, abizenen eta izenaren arabera. Antolamendu hori urteko Ebazpenean zehazten da eta ordezkapenetarako hautagaiak kudeatzeko prozesuan ordena alfabetikoa zehaztuko duen letraren zozketaren emaitza argitaratzen da.
Izena ematen duten pertsonak dauden lekuak baino gehiago badira, azterketa nork egin dezakeen hautatzeko irizpideak aplikatuko dira.
18 euro ordaindu behar dira azterketa egiteko eskubidea izateko. Hobari hauek izan daitezke:
- % 50eko hobaria, kategoria arrunteko familia ugarietako kideek.
- Ordaintzetik salbuetsita egongo dira:
- Kategoria bereziko familia ugarietako kideak
- Kategoria bereziko familia ugarietako kide diren interesdunak, genero-indarkeriaren biktimak eta haien seme-alabak, beren kargura 25 urtetik beherakoak eta harekin bizi direnak.
- Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen diren 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusten diren kasuetan daudenak.
- Lanbide Hastapeneko bigarren maila batetik datozen ikasleak
Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko, hamazazpi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean.
Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko, hemeretzi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean.
Probak gainditu dituzten baina lortutako kalifikazioak hobetu nahi dituzten ikasleek berriz egin ahal izango dituzte probak, aurreragoko deialdi batean.
- Izen-Ematea
- Online, hezkuntza-arloan eskuduna den sailak hartarako gaitutako aplikazio informatikoaren bitartez. Online aurkezteko ikasgunea.
- Aurrez aurre egin behar da, Zentro hauetakoren batean hauetakoren batean.
- NANa eta Errolda-ziurtagiria eraman behar da, eta, ordainketa-salbuespenik edo probaren zatiren baten salbuespenik eskatuko bada, hori justifikatzeko agiriak aurkeztu beharko dira.
- Hasiera batean, sarrera-probara onartutako pertsona bakoitzak matrikula egin duen zentro berean egingo du azterketa. Zentro horrek berak ebatziko ditu salbuespenak, eta bertan aurkeztu beharko dira erreklamazioak. Hezkuntza Administrazioak izena eman duten zenbait pertsonari esleitutako zentroa aldatu ahal izango du.
- Onarpena
- Sarbide-probarako plaza-kopurua mugatua da. Izena eman dutenen kopurua plaza-kopurua baino handiagoa bada, Hezkuntza Administrazioak zehaztuko du zeintzuk onartzen diren, eta zeintzuk baztertu, sartzeko 2023/11/13ko EBAZPENAzehaztutako irizpideari jarraikiz.
- Sarrera-probaren matrikula efektiboa izango da baldin eta pertsona onartua izan bada eta, gainera, dagokion prezio publikoa ordaindu badu.
- Ondorioz, onarpenak bi fase ditu:
- Onarpena, plaza-kopuruaren arabera, eta azterketa-eskubideak ordaindu aurretik.
- Onarpena, azterketa-eskubideak ordaindu direla egiaztatu ondoren.
- Azterketa-Eskubideen Ordainketa
- Dauden plazetara onartu diren pertsonek epe bat izango dute adierazitako ordainketa egiteko; ordaindu ondoren baino ez dira joko benetan matrikulatutzat.
- Ordainketa egin daiteke ONLINE ikasgunean edo banku batean aipatutako webgunean Ordainketa-gutuna deskargatu ta gero.
- Azterketa-eskubidea ordaindu ondoren, onartuen zerrenda argitaratuko da. Honako hauek jakinaraziko dira zerrendan: interesdun bakoitzaren salbuespenak zer zentrotan argitaratuko diren, interesdun bakoitzak azterketa non egin behar duen eta kalifikazioak non argitaratuko diren.
- Salbuespenak
- Matrikulatuta daudenen artean probaren zati bat egitetik salbuetsita daudenen zerrenda argitaratuko da. Salbuespenen bat eskatu zutenek behin-behineko zerrendak egiaztatu behar dituzte, akatsik egon den ikusteko eta beren egoeraren berri izateko.
- Azterketak
- Matrikulatuta daudenen azken zerrendan adierazitako hezkuntza-zentroan egingo dira azterketak (azterketa-eskubideak ordaindu ondoren). Azterketen egunak eta orduak berberak dira zentro guztietarako eta matrikulatuta dauden guztientzako, "Egutegia" atalean kontsulta daitezke.
- Ziurtagiriak
- Proba gainditzen dutenek maiatzaren 30etik aurrera jaso ahal izango dute ziurtagiria, honela:
* www.euskadi.eus webguneko egoitza elektronikoako «nire karpeta» ataletik deskargatuz.
* Azterketa egin zuen ikastetxean eskatuz.
- Proba gainditzen dutenek maiatzaren 30etik aurrera jaso ahal izango dute ziurtagiria, honela:
Azken aldaketako data: