Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetara Sarbideko Probaren Egitura
Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko probak funtsezko jotzen diren oinarrizko gaitasunei buruzkoak izango dira, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen Dekretuan ezarritakoei buruzkoak, hain zuzen ere. Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko probak hiru arlotan daude antolatuta: gizarte-arloa, hizkuntza-arloa eta arlo zientifiko-teknologikoa
Zenbaki bidez (0-10) emango da arlo bakoitzaren kalifikazioa. Probaren amaierako nota kalkulatzeko arlo bakoitzean, gutxienez, lau puntu lortu behar dira, eta, kasu horretan, arlo bakoitzean ateratako puntuazioaren batez besteko aritmetikoa egingo da (salbuetsita dauden arloak ez dira kalkulua egiteko kontuan hartuko). Proba osorik gainditzen ez bada, gainditutako arlo(ar)en kalifikazioa hurrengo bi deialdietarako gordeko da, eta horren berri ematen duen egiaztapen-agiria egingo da.
Hauek dira zati bakoitzeko irakasgaiak:
• Gizarte-Arloa, arlo honek azterketa bat bakarrik izango du.
* Geografia eta Historia.
• Hizkuntza-Arloa, arlo honek bi azterketa izango ditu.
* Gaztelania eta Literatura edo Euskara eta Literatura.
* Atzerriko hizkuntza (Frantsesa edo Ingelesa hauta daitezke izena ematen den unean).
• Arlo Zientifiko-Teknologikoa, arlo honek azterketa bat bakarrik izango du.
* Matematika.
* Biologia eta Geologia.
* Fisika eta Kimika.
* Teknologia.