Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara Sarbideko Probaren Egitura
Goi-Mailako Heziketa-Zikloetako sarbideko proben helburua da egiaztatzea izangaiak baduela Batxilergoko helburuek eskatzen duten behar beste heldutasun eta egin nahi duen ziklorako beharko dituen berariazko ezagutzak ere badituela.
Probak bi zati ditu: Komuna eta Berariazkoa. Zenbaki bidez (0-10) emango da atal bakoitzaren kalifikazioa. Probaren amaierako nota kalkulatzeko atal bakoitzean, gutxienez, lau puntu lortu behar dira, eta, kasu horretan, atal bakoitzean ateratako puntuazioaren batez besteko aritmetikoa egingo da (salbuetsita dauden atalak ez dira kalkulua egiteko kontuan hartuko). Proba osorik gainditzen ez bada, gainditutako atal(ar)en kalifikazioa hurrengo bi deialdietarako gordeko da, eta horren berri ematen duen egiaztapen-agiria egingo da
Arlo Komunak erreferentziazko irakasgai hauek ditu:
• Matematika.
• Atzerriko hizkuntza (Frantsesa edo Ingelesa hauta daitezke izena ematen den unean).
• Gaztelania eta Literatura edo Euskara eta Literatura.
Berariazko Arloan, A, B edo C zer aukera hartzen den, egindako aukeraren araberako irakasgaiak izango ditu; probarako izena ematen denean egiten da aukeraketa. Hiru aukera horietako bakoitzak lanbide-familia jakin bateko Goi-Mailako Heziketa-Zikloak egiteko aukera ematen du.
Berariazko Arloko Azterketako irakasgaiei dagokienez, bi aukeratu behar dira hauen artetik, egin den aukeraren arabera:
• A aukera: Enpresa-ekonomia, Filosofia eta Geografia.
• B aukera: Marrazketa Teknikoa, Industria-teknologia eta Fisika.
• C aukera: Ingurumenaren eta Lurraren Zientziak, Kimika eta Biologia.
Azken aldaketako data: