Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XV. edizioa (2019)

AURKEZPENA

Zirkuitua '19 - Kartela

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako eta antzoki publikoen Sareak (Sarea) koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Garaikidearen Zirkuitua bere hamabosgarren ediziora iritsi da jada, eta proposamen zabala eta kalitatekoa ekarri digu aurtengoan, bai programari dagokionez, bai parte hartuko duten udalerrien kopuruari dagokionez.

Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XV. edizioa urtarriletik abendura bitarte izango dugu honako udalerri hauetan: Vitoria-Gasteiz, Alegría-Dulantzi, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Durango, Elorrio, Gernika-Lumo, Leioa, Sopela, Berriz, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Errenteria, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Tolosa, Villabona y Zarautz.

Duela hamabost urte, sektoreko profesionalek eta zaleek kezka agertu zuten formatu txiki eta ertaineko sorkuntza berriak aurkezteko gune egonkorrik ez zegoelako, eta kezka horri erantzuteko asmoz jarri zen abian Dantza Zirkuitua. Horrez gain, ikusleak horrelako proposamenetara erakartzeko antzokiak egiten ari ziren ahalegina babestu nahi izan zen.

Dantza Zirkuitua 4 koreografiarekin hasi zen 2005ean, eta aurten 44 koreografia eta 80 emanaldi izango ditu. Era berean, konpainia-kopurua handituz joan da eta, aurten, 40 izango dira. Azpimarratu beharreko datua da hori, proiektuaren hastapenetara begiratzen badugu.

Gauza bera esan daiteke parte hartzen duten herriei dagokienez, urterik urtera handitu egin baita kopurua: lehen edizioko lau herrietatik egungo 26etara pasatu gara. Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileek eta parte-hartzaileek Dantzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa islatzen dute, eta atsegin handiz esan dezakegu ikusleen erantzun eta inplikazioaren maila joera positibo hori berresten ari dela.

Agenda eta albisteak

Agenda

  • Sarea-k gomendatutako ikuskizuna"Lana"

    Dantza

    "Lana"

    • Biteri Kultur Etxea [Hernani]
    • 19:00
    • 2025(e)ko Martxoak 13
  • "OTS"

    Dantza

    "OTS"

    • Haatik Dantza Konpainia
    • Kurtzio Kultur Etxea [Sopela]
    • 20:00
    • 2025(e)ko Martxoak 14
  • Dantza Plazetan 2025: ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA

    Dantza

    Dantza Plazetan 2025: ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA

    • Deusto [Bilbao]
    • 18:00
    • 2025(e)ko Martxoak 14
  • Oin Arin Dantza Taldea

    Dantza

    Oin Arin Dantza Taldea

    • Areria Kultur Gunea [Lazkao]
    • Martxoak 14 eta 21, 18:00
    • 2025(e)ko Martxoaren 14(e)tik 2025(e)ko Martxoaren 21(e)ra
  • Fun Dantz 2025

    Dantza (haurrentzat)

    Fun Dantz 2025

    • Kiroldegia [Aretxabaleta]
    • 18:30
    • 2025(e)ko Martxoak 15

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak