Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XV. edizioa (2019)
LANAK
Aigua" - Mons Dansa
Egilea: Claudia Moreso
Koreografoak: Claudia Moreso y Noemí Ventura.
Zuzendaritza eszenikoa: Claudia Moreso
Ekoizpena: Rosa Pino
Musika: Balanescu Quartet, Barbatuques, Cuarteto Caramuxo, Pixner Projekt, Quadro Nuevo, René Aubry y Yann Tiersen.
Eszenografia diseinua: Miquel Ruiz
Eszenografia errealizazioa: Miquel Ruiz
Argiztapen Diseinua: Jordi Domènec
Argi Teknikaria: Jordi Domènec
Jantzien Diseinua: Claudia Moreso
Antzezleak: Noemí Ventura
Iraupena: 45’
Kontaktua: monsdansa@monsdansa.com
CURRICULUMA
Ibilbide luzeko dantza-konpainia dugu Mons dansa i educació (lehen Nats Nusen umeentzako saila), eta umeentzako eta familientzako dantza-ikuskizunak ditu espezialitate.
Ia hiru hamarkadatan eta Claudia Moresoren zuzendaritzapean, kalitateko ikuskizunak sortu nahi izan ditugu, uste baitugu gure neska-mutikoek kalitateko kultura-proposamenak merezi dituztela eta proposamen horiek aberastu egin behar dutela gure neska-mutiko horien prestakuntza.
Hezkuntza-eremuan, gure “Dansa a les escoles” proiektuak Dansacat saria lortu zuen 2010ean. Eta eremu artistikoan, berriz, 14 ikuskizun sortu eta 2.500 emanaldi baino gehiagotan eskaini ditugu, gure lurraldean zein beste herrialde batzuetan, hala nola Frantzian, Ingalaterran, Alemanian, Italian, Israelen, Palestinan, Errusian, AEBetan, Txinan, Hong Kongen, Argentinan, Perun eta Brasilen.
SINOPSIA
Atsegin dut ura, orduak eman ditzaket urari begira, eta inoiz ez naiz nekatzen haren higidurari so nagoenean. Ura magikoa da, eraldatu egiten da, eta ur bera izateari utzi gabe, itxura aldatu eta lurretik airera bidaiatzen du, amaierarik ez duen etengabeko eraldaketa batean.
Ura dantzatzea, ura izatea eta eraldatzea.
Orain likidoa, orain gaseosoa, orain solidoa.
Mila mugimendu, mila testura eta kolore.
Tanta bat, itsaso bat, hodei bat, ibai bat izan.
"Basoa" - Dantzaz Konpainia
Koreografoa: Josu Mujika
Zuzendaritza Artistikoa: Adriana Pous
Ekoizpena: Dantzaz
Musika: Iñaki Salvador
Dantzariak/Baliarines: Dantzaz
Zuzendaritza orokorra: Fernando Sáenz de Ugarte
Iraupena: 30-45’
Kontaktua: orok@dantzaz.eus
CURRICULUMA
Adriana Pous-en zuzendaritzapean, Dantzaz sormen, ekoizpen eta bira-prozesu etengabean ari da beti, nazioartean oso ezagunak diren koreografoak gonbidatuz (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin...) eta haiekin antzokietarako ekoipenak egiten ditu, eta baita beste espazioetarakoak ere.
2008tik, 200.000 ikusle baino gehiago izan ditugu gure Europa osoan (eta haratago) izandako 350 emanaldi baino gehiagoetan: Espainia, Frantzia, Italia, Alemania, Polonia, Txekiar Errepublika, Suitza, Argelia...
Dantzaz etengabeko biran ateratzen da, nazioarteko kalitatezko dantza programak ahalik eta leku guztietara eta ahalik eta publiko gehienetara ailegatzeko asmoz, moldaketak eginez bere koreografietan eta bere ekoizpenetan. Modu horretan, normalean dantza ikusteko aukerarik ez duten publikoei aukera ematen die honelako ekoizpenaz gozatzeko.
SINOPSIA
“Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua… Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonek gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.”
"Bost Urban Show" - Logela Multimedia & The Ruggeds
Egilea: Logela Multimedia & The ruggeds
Koreografoa: The ruggeds & Logela Multimedia
Zuzendaritza Eszenikoa: Imanol Garaizabal y Niek Traa
Ekoizpena: Logela Multimedia
Eszenografia Diseinua: Logela Multimedia
Argiztapen Diseinua: Aitor Pérez
Argi Teknikaria: Aitor Pérez
Soinu Teknikaria: Ander Garaizabal
Jantzien Diseinua: Ainara Barrainkua
Antzezleak: Andy 'Duzk' Tjong-Kim-Sang, Jessy 'Jazzy Gypz' Kemper, Niek Traa / Rico 'Zoopreme' Coker, Roy Overdijk, Sjoerd 'Stepper' Poldermans, Tawfiq Amrani y Virgil 'Skychief' Dey.
Iraupena: 55’
Kontaktua: info@logela.org
CURRICULUMA
LOGELA-ELORRIO
Logela taldea arte-diziplina digital desberdinetako sortzaileek osatzen dute (bi musikari informatikok eta bi bideo-sortzailek), haien proiektuetan lankidetza ohikoa bada ere. Produktu digitalak sortzea eta eszenaratzearekin bateratzea da Logelaren helburua. Non Demontre rock-taldearen Belarritakora sartu CD-Romaren eszenaratzearekin hasi ziren 2000. urtean. 2002an, berriz, gaur egun nazioarteko urteko jaialdi bihurtu den Break On Stage delakoko zuzendari artistikoak izan ziren. 2003. urtean, Ohe handi bat DVDa (dokumental interaktibo bat) editatu eta eszenaratu zuten. 2004: Klonk multimedia dantza. 2007: Mokaua multimedia ikuskizuna. 2008: Taupadak, euskal dantza tradizionaleko Kukai konpainiarekin batera; euskal dantza tradizional garaikidearen eta multimediaren arteko nahasketa. 2009. urtean, bigarren kolaborazioa egin zen Circle of Trust konpainiarekin: Papiro….Flexia. Urte horretan bertan, nazioarteko kolaborazioak hasi ziren honako konpainia hauekin: Motion House (Ingalaterrako dantza-konpainia) eta Chelyabinsk Contemporary Dance Theater (Errusia), Asier Zabaletaren zuzendaritzapean.
Gaur egun, MAPPING izeneko teknikan aplikatzen ari dira beren ezagutzak (eraikin handietan proiekzioak egitean datza teknika hori, irudia eta soinua arkitektura-espaziora egokituta). Irudia eta soinua kasu bakoitzeko eszena-planteamenduarekin sinkronizatzen dira. Hona hemen adibide batzuk: The Voyague (2012), Broken (2014) Motion House (Birminghan) konpainiarekin batera, eta Atera doa (2012), Kukai konpainiarekin batera.
THE RUGGEDS_Einhoven
Gaur egun, breakdanceko munduko talderik berritzaileena da. Hein berean, bakarkako dantzaren mugimendu akrobatikoak ezin hobeki sinkronizaturiko beren koreografia originalekin nahasten dituzte. Gaur egun, breakdance-hiphopean mugimendu fresko gehien sortzen ari den taldea da. Horri esker, 2018ko munduko txapelketa irabazi berri dute Suitzan. Txapelketa horretan, 40 herrialdek hartzen dute parte, eta ikuskizunaren eta bakarkako mugimenduen kalitatea saritzen da.
Taldearen planteamendua guztiz eszenikoa da, eta dantza-mugimenduak, soinua eta argiak sinkronizatzen ditu.
SINOPSIA
Elorrioko Logela multimedia eta Eindhovengo The Ruggeds konpainiek lankidetzan dihardute Breakonstage jaialdiaren 20 urteak ospatzeko. Bost Urban Show (Adrelaline) ikuskizunak hiri-dantza eta argiztapen/proiekzio berezi bat nahasten ditu. Energiaz, originaltasunez eta sinkronizazio koreografikoz betetako ikuskizuna da.
Ados Teatroa
CURRICULUMA
Curriculuma
Ados Teatroa 1994. urtean sortu zen istorioak kontatzeko ilusioz beterik eta ikuskizun dibertigarri, hunkigarri eta interesgarriak antolatzeko asmoz, jendea interesatzeko, dibertitzeko eta unkitzeko modua zela pentsaturik.
Antzerkiaren inguruan ibilbide luzea zuten adituen eta ikusentzunezko munduan murgilduta zeudenen arteko laguntasuna eta elkarlana bultzatu genuen. Estilo anitzeko ekoizpenak bideratzea eta zaletasunak eta esperientzia desberdinak bateratzea izan zen gure asmoa. Zenbat eta anitzagoak, hobe.
"Errimak bi oinetan" - Haatik Dantza Konpainia
Zuzendaritza/ Dirección: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
Ideia: Unai Elizasu
Zuzendaritza Artistikoa: Aiert Beobide
Bertsos: Sustrai Kolina
Musika: Bixente Martinez, Hasier Oleaga, Amaiur Cajaraville (Igelaren banda)
Kantuen Egileak: Mikael Urdangarin, Katamalo, Aitor y Jon Sarasua, Gu ta Gutarrak, Maddalen Arzallus y Miren Amuriza
Ahotsak: Olatz Prat, Eñaut Agirre, Maddalen Arzallus, Saroi Jauregi
Argia: Anartz Beobide
Jantzian: Ramón García
Kontaktua: haatik@haatik.com
CURRICULUMA
2011. urtetik, dantza konpainia gipuzkoarrak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz.
2012. urtean aurkeztutako Errimak oinetan ikuskizuna izan zen konpainia ezagutzera eman zuen lana. Betsolaritza eta dantza uztartu zituen proposamen dibertigarri honek, emanaldi ugari egin zituen euskal herri osoan zear. Eta ikusle eta kritikaren oso harrera ona jaso zuen. Ordu ezkero, Vitali Safronkine edo Iker Arrue bezelako koreografoekin lan egiteko aukera izan du, taldeko dantzarien formazioa landu eta sorkuntza ezberdinak aurrera eramanez.
2014. urtean Itsas Lapurrak lanarekin kalean eskeintzeko ikuskizunak ere sortzeko apustua egiten du Haatikek. Eta hauek Bilboko Kalealdia, Valladolideko Tac Jaialdian, Dantza Hirian, Leioako Umore azoka edo Gasteizko Kaldearte bezelako Nazioarteko jaialdietan eskeini ditu.
Azken urteetan bizitako ekoizpenik nabarmenena Dss2016-k abian jarritako Hormek diote proiektua izan da.
SINOPSIA
Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira?
Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez?
Galdera horren erantzuna da Errimak oinetan, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia.
Haatik dantza konpainiak jarri ditu oinak errimetan eta errimak oinetan.
Dantza berriak, bertsoei jarriak.
"Festamentua" - Tio Teronen Semeak
Egilea: Aritz Salamanca
Koreografia: Aritz Salamanca, Tío Teronen Semeak
Musika: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerresar y Mikel Zubiria.
Soinu Teknikaria: Jon Zaldua
Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Antton Fernandez, Xuban Iragorri, Jon Iragorri, Aritz Olarte, Ekain Susperregi, Eneko Iparragirre, Mikel Urdampilleta, Aritz Olaziregi, Beñat Begiristain y Alai Goñi
Iraupena: 40’
Kontaktua: aritzst@hotmail.com
CURRICULUMA
Taldeko 15 dantzariek eta 3 musikariek dantzarekiko grina bera eta umore-sen bera dute. Hainbat dantza-estilo eta musika-estilo nahasten dituzte, eredu finko bati jarraitu gabe eta ongi pasatzeko helburu bakarrarekin.
SINOPSIA
Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan. Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea
"FreshCool" - Tio Teronen Semeak

Dantzariak: Aritz Salamanca, Iker Sanz, Mederi Orbiso, Ander Domingo, Antton Fernandez, Xuban Iragorri, Jon Iragorri, Aritz Olarte, Ekain Susperregi, Eneko Iparragirre, Mikel Urdampileta, Unai Etxebeste, Haritz Olaziregi, Beñat Begiristain y Alai Goñi.
Kontaktua: aritzst@hotmail.com
CURRICULUMA
Taldeko 15 dantzariek eta 3 musikariek dantzarekiko grina bera eta umore-sen bera dute. Hainbat dantza-estilo eta musika-estilo nahasten dituzte, eredu finko bati jarraitu gabe eta ongi pasatzeko helburu bakarrarekin. FreshCool dantza-ikuskizun originala da, umorez betea. Lagunekin elkartzea, gauaren konplizitatearekin, egoera berrien bila abiatzea.
SINOPSIA
Koadrilakoekin gelditzeko eguna da, herriko plazan trago bat hartu, dauden berriak kontatu eta ordu batzuetan errutinatik ihes egiteko egun aproposa da gaurkoa. Lagun arteko konplizitateak, adar jotzeak eta harrotasunezko apustuak azalduko dira. Orduak pasa ahala, eta ligatzeko esperantza inoiz galdu gabe, iluntasunak gure gorputzak aktibatuko ditu. Gau osoan zehar leku eta egoera egoki baten bila ibiliko gara gure ilusioak egi bihurtzeko esperantzaz. Hau lortzea ikusleen esku egongo da ordea. Umorez betetako ikuskizun dantzatua, orain arte inoiz ikusi ez den bezala.
"Fugas" - Matxalen Bilbao
Egilea: Matxalen Bilbao
Koreografia: Matxalen Bilbao
Ekoizpena: Infinita escena
Musika: Chopin, Bach
Jantzia: Java Vintage
Antzezleak: Nekane Mendizabal, Miren Lizeaga, Aiala Echegaray, Natalia García, Nerea Martínez
Iraupena: 20’
Kontaktua: matxalien@yahoo.es
CURRICULUMA
Sortzaile gisa daramatzan 15 urteetan,hiztegi pertsonala osatu du Matxalen Bilbaok. Bere pentsabidea sakontzean eta garatzean interesa jarrita, zorrotz eta modu metodikoan, bere kezkei behin eta berriz ekiten die, bide koherente bat eginez. Bide horretan, agerian gelditzen da mugimendurako duen joera eta duen espazio-denbora antolaketa, ideiak adierazteko bide gisa.
UPV/EHU Unibertsitateko Oinarrizko Hezkuntzako diploma du, Giza Zientzietako espezialitatean. 2007-2008an, UPV/EHUko Ikuskizunaren Arte eta Zientziak Unibertsitate Masterra eskuratu zuen.
1998az geroztik, interpretazio eta koreografo lana, dantza garaikideko irakasle lanarekin tartekatzen du.
SINOPSIA
Fugas taldearen eta banakoaren erlazioak hausnartzen ditu, haien artean bateratzeak eta baita desadostasunak ere. Loturak, migrazioak, eta konposizio eskultorikoak dira inspirazioa. Elkar bilatu, jarraitu eta egoera ezberdinetatik igaroko den taldearen eszena irudikatu ahi izan du. “Batzuetan lotuta, beste batzuetan bereizita baina beti gertu.
2018ko Dantza Piezarik Onenaren saria lortu du La Danza Inunda Santander zirkuituan (La Espiral Contemporánea jaialdian).
"Funtzak" - Nuria Pérez
Kontzeptua eta performancea: Nuria Pérez
Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Nuria Pérez
Laguntzailea: Eva Guerrero
Antzezleak: Izaskun Lapaza, Itziar Ituño, Elene Carreto, Sirah Badiola
Soinua: Asier Beramendi
Argiztapena: Gabo Punzo
Jantziak: Truca Rec
Ekoizpena: Eusko Jaurlaritza, BAD, Baratza Aretoa
Laguntzaileak: Dantzagunea, Kontadores, La Fundición
Iraupena: 45 minutu
CURRICULUMA
Arte Eszenikoetako graduondoko ikasketak egin ditu UPV/EHUn, Biologiako lizentziaduna da UABn, eta dantza garaikideko ikasketak egiten ari da unibertsitatean. Hainbat arte-kolektibotan aritu da, hala nola Plataforma Tirante eta EPLC taldeetan. Lan eszenikoan, gorputzen arteko komunikazioa da ardatza. Elkar ulertzeko kodeak ikertzen ditu giza harremanetan, gizartea versus gizabanakoa. Egiten duen lan pedagogikoa funtsezkoa da sortzaile gisa garatzeko.
SINOPSIA
Funtzak obra emakume hiltzaile baten, giza esentzien harrapakari baten istorio tragikoa da. Hiltzea ez da helburua, esentzia izatea lortzeko ondorioa baizik, une batean baino ez bada ere, emakumea ez baita gauza bere esentzia propioa aurkitzeko. Hiltzailearen biktimek harentzat eutsi ezinezkoak diren esentziak dituzte, eta haien keinu bakoitza, haien gorputzaren aroma bakoitza estimatzen du.
Esentzia: nortasun eraiki baten atzean dagoen potentziala.
"Martin Zalakain" - Argia Dantza Taldea
CURRICULUMA
1970eko hamarkadatik gaur egun arte egindako ibilbidean, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, euskal dantza tradizioanala berreskuratzeko, eta ikerketaren bidez sortzeko eta birsortzeko egindako lanak eraman du Argia konpainia gaur egungo dantza garaikidearen oinarria izatera.
1987. urtera arte, Argiak Euskal Herriko probintzietako dantzak jasotzeko eta taularatzeko lana hartu zuen.1987. urtetik aurrera berriz, aro berri batean sartuta, hainbat ikuskizun propio sortu eta estreinatu ditu: Irradaka (1987), Zortziko (1988), Alakiketan (1992), Kondharian (1997), Pas de Basque (2002), Axeri Boda (2008), Axuri-Beltza (2009), Aunitz Urtez (2012), Besta Berri (2013) eta Martin Zalakain (2017).
Horrez gain, ikuskizunotako hainbat pieza koreografiko izaera propioa duten elementutzat har daitezke. Azpimarragarria da oso, ikuskizun hauetan guztietan Euskal Herri osoko jatorria duten 70-100 dantzari eta musikari inguruk parte hartzen dutela, beste konpaniekin egindako elkarlana medio. Taldeen artean daude, Haritz (Elgoibar), Kezka (Eibar), Gure-kai (Deba), Arkaitz (Añorga), Elai Alai (Portugalete), Urki (Andoain), Duguna (Iruñea) eta Maritzuli (Miarritze), besteak beste.
"Meeting Point" - Ertza
Zuzendaritza / Dirección: Asier Zabaleta.
Antzezleak: Thiago Luiz Almeida y Caio Henrique de Souza
Koreografia: Asier Zabaleta con la colaboración de los intérpretes
Musika: Bosques de mi mente.
Iraupena: 15’
Kontaktua: info@ertza.com
CURRICULUMA
Ertza, 2004. urtean sortu zen Asier Zabaleta (Ezkio, Gipuzkoa, 1972) dantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, artearen diziplina anitzak dantza gaikidearekin nahastuz, sorkuntza ezberdinak sustatzeko helburuarekin.
Ertza-k bere ikuskizunekin, gizaki eta gizartearen kontraesanen inguruan galderak plazaratu nahi ditu, eta espazio publikoetarako, nahiz aretoetarako sorturiko produkzioen bitartez, ikusle berriak bilatu.
Sortu zenetik, Ertza-k ondorengo herrialdeetan erakutsi ditu bere lanak: Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexico, Israel, Errusia, Lituania, Luxemburgo, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Polonia, Portugal eta Espainia.
Sorkuntza arloan eginiko lanez haratago, Ertza-k hainbat formakuntza eta sentsibilizazio proiektu jarri ditu martxan.
ASIER ZABALETAK ONDORENGO HERRIETAN EMAN DITU SORKUNTZA IKASTAROAK:
Geneba (Suitza), Manila (Filipinak), Salvador de Bahía (Brasil), Belo Horizonte (Brasil), Porto Alegre (Brasil), Ipatinga (Brasil), Recife (Brasil), Heredia (Costa Rica), Chelyabinsk (Errusia), San Luis Potosi (Mexiko), Baiona (Iparralde), Maspalomas (Gran Canaria), Sevilla, Burgos, Madrid, Donostia eta Bilbao.
ONDORENGO HERRIETAN EGIN DITU EGOITZA ARTISTIKOAK:
Baiona eta Biarritz (Iparralde), Salvador de Bahía eta Belo Horizonte (Brasil), Chelyabinsk (Errusia), Burgos (Espainia), Donostia eta Bilbao.
SINOPSIA
Herrialde berdinetik, bina elkarren artean urrun dauden bi hirietatik datozen bi gaztek, 8.000 kilometroko "putzuc" gurutzatu behar izan dute eta urte batzu pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkitzerairisteko. Eta konturatzeko nola askotan, gure bizitzako labirintoa osatzen duten bideak, besteenarekin gurutzatzen diren, eta hortik aurrera, persona berriak bilakatzen garen. Nola dantzarekiko pasioak agintzen duen leku berri batetan, break dance-a eta hip hop-a bezelako lengoaiak, dantza garaikidetik datorren hirugarren persona baten begiradapean, zera berri bat sortzeraino nahasten diren. Defini ezina den zera berri bat, boina biak (edo hobeki esanda hiruak) definitzen dituena.
"Mukuki" - Enámbar Danza
Egilea: Cristina Gómez
Koreografoak: Cristina Gómez con ayuda de las bailarinas
Zuzendaritza eszenikoa: Cristina Gómez
Ekoizpena: EnÁmbar Danza
Musika: Hainbat egile
Eszenografia Diseinua: EnÁmbar Danza
Argiztapen Diseinua: Carlos Molina
Argi Teknikaria: Carlos Molina
Soinu Diseinua: Sergio Sanz
Jantzien Diseinua: EnÁmbar Danza
Antzezleak: Helena Gómez, Sandra F.Blanco y Cristina Gómez
Iraupena: 45’
Kontaktua: info@enambardanza.com
CURRICULUMA
Valentzian bizi den Cristina M. Gómez dantzari eta koreografoaren lan eszenikoak biltzen dituen plataforma da EnÁmbar Danza. Mugitzen ari den gorputzaren aukera diskurtsibo eta fisikoak ardatz dituen oinarri bat du abiapuntu, eta prozesu eta emaitza eszenikoak sortu, ikertu eta abian jartzea du helburu. Espazioarekiko, publikoarekiko, beste arte-diziplina batzuekiko eta komunikatzeko baliabide eta moduekiko erlazioa ikertzen du.
EnÁmbar Danza plataformak mugimenduaren arteak sustatu nahi ditu, eta arte hori elementu sozializatzaile eta integratzailea izan dadin lagundu nahi du.
Agertu zenetik, EnÁmbar Danza plataformak nazioko zein nazioarteko jaialdi ugaritan parte hartu du, hala nola honako hauetan: InShadow Festival (Lisboa, 2015), Ibero Fest (Tallin, 2015), Cádiz en Danza (2014), Mes de Danza (Sevilla, 2013), Feria de Artes Escénicas de Castilla La Mancha (2010, 2011, 2012), Gracias x Favor (Madrid, 2009 eta 2012), Tierra de Encuentros (Cuernavaca, 2010) eta Resolution! (Londres, 2007).
Konpainiaren errepertorioak, alde batetik, hainbat pieza labur ditu: Flow 3 (2007), Scorpio (2009), Dream Space (2010), El Beso del Lagarto –Ángela Muñoz artista sevillarrarekin lankidetzan– (2014), Go (2015); bestetik, hiru pieza luze: Babaol (2012), NADAdora (2015) eta Mukuki (2017).
Haurrentzat egin zuen lehen ikuskizuna, Babaol, Antzoki Alternatiboen Sareko Zirkuituan (2013), Titulartasun Publikoko Antzokien Sareak landutako Danza a Escena katalogoan (2014) eta Platea 2015 programan (INAEMen katalogoa) sartu da, eta AECIDen katalogorako ere hautatu dute 2015ean.
SINOPSIA
Mukuki obra kolorez (batez ere urdinez) tindatutako dantza-ikuskizun bat da. Urdina zerua bezalakoa, urdina itsasoa bezalakoa, urdina Fridaren etxea bezalakoa. Formek, koloreek, mugimenduak eta musikak unibertso hipnotiko eta “oso kuki” batera eramango gaituzte. EnÁmbar Danza konpainiak haurrentzat egin duen ikuskizun berri honetan, hiru dantzari martetar samarrak, koreografia dibertigarriak, objektuen manipulazioa, keinuak eta jokoak aurkituko ditugu, eta esperientzia kaleidoskopikoki magiko batez gozatzeko aukera izango dugu.
"Nagare" - Logela Multimedia & Circle of Trust
Egileak: Circle of Trust / Logela
Koreografoak: Circle of Trust
Zuzendaritza eszenikoa: Jordi Vilaseca
Ekoizpena: Toño Monzón
Musika: Hainbat egile
Eszenografia diseinua: Logela
Eszenografia errealizazioa: Logela
Argiztapen diseinua: Fermín Izko
Argi teknikaria: Imanol Garaizabal
Soinu diseinua: Ander Garaizabal
Jantzien diseinua: Wesc
Interpreteak: Ignacio Fernández, David Ventosa, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón, Victor Lázaro
Iraupena: 50’
Kontaktua: info@logela.org
CURRICULUMA
Circle of Trust: Estatuan eta nazioartean breakdance-aren panoraman erreferentziazkoak diren bboy zaragozarrek osatu zuten konpainia 2002an. Filosofia: kale-zulotik dantzaren maila profesionalera bilakatzea.
Helburua: Hip Hop kultura jendeari ezagutzera ematea, eta horretarako, ikuskizun dinamikoak, harrigarriak, berritasunez beteak eta gero eta sakonagoak plazaratzen dituzte, ikuslea ez dutenak inolaz ere epel uzten.
Logela: Arte digitaleko hainbat diziplinetako sortzaileak ditu kide: bi musikari informatikari eta bi bideo-sortzaile, halere, euren proiektuetan beti izaten dituzte kolaboratzaileak. Produktu digitalak sortzea eta eszenaratzearekin bateratzea da Logelaren helburua.
SINOPSIA
Jaiotzen garenetik, inguruan dugun guztiak itxuratu, moldatu eta zizelkatu egiten gaitu, ibaiaren korronteak bere ibilguko haitzak hondeatzen dituen bezala. Batzuetan, kostatu egiten zaigu gurekin bat egin nahi duten eraginak sumatzea. Izan ere, ura bezalakoak dira horiek: poliki-poliki lekualdatu eta norabide jakin batean mugiaraz gaitzakete ia oharkabean, haien laztanen artean leunki kulunkatzen garen bitartean.
Inguratzen gaituzten korronteen alaba da eragina; batzuetan, gu eramaten uzten diegu eta, beste batzuetan, kontrako norabidean egiten dugu igeri. Dena dela, inork ere ez du jada bere jatorria oroitzen. Eta, egia esan, ez du axola, eragin horrek dagoeneko hartu eta markatu egin baikaitu, eta bere aztarna gugan inprimaturik utzi baitu.
"No sin mis huesos" - Iron Skulls
Egilea: Iron Skulls Co.
Koreografoa: Luis Muñoz, Facu Martin, Anna Sagrera, Adrián Vega, Moisés G. Gómez, Héctor Plaza "Buba", Diego Garrido Abril & Agnés Sales.
Zuzendaritza Eszenikoa: Iron Skulls Co.
Ekoizpena: Iron Skulls Co.
Musika Zuzendaritza: Willy Barleycorn
Musika: Willy Barleycorn
Argiztapen Diseinua: Óscar González
Argi Teknikaria: Óscar González
Soinu Diseinua: Willy Barleycorn
Soinu Teknikaria: Willy Barleycorn
Jantzien Diseinua: Iron Skulls Co & María Zaguirre
Jantzien Errealizazioa: María Zaguirre
Antzezleak: Luis Muñoz, Facu Martin, Anna Sagrera, Adrián Vega, Moisés G. Gómez, Héctor Plaza "Buba", Diego Garrido Abril & Agnés Sales.
Iraupena: 50’
Kontaktua: ironskullsco@gmail.com
CURRICULUMA
Bartzelona da Iron Skulls Co. dantza-taldearen sorlekua, eta 2005ean eratu zen B-boyingeko (breakdance) Iron Skulls Crew taldetik jaio zen. 2013an bihurtu zen, formalki, talde profesional. Espainiako zenbait eskualdetako dantzarik osatzen dute, eta estilo berezia du; zenbait jakintza-arlo biltzen ditu, eta mugimenduaren mugak etengabe ikertzen ditu. Ingurune desberdinak dituzte jatorri konpainiako kideek (breakdancea, hip-hopa, dantza garaikidea eta akrobazia, bai eta borroka-arteak, musika-ekoizpena, diseinua eta moda ere). Estilo berezia ematen dio taldeari jatorri-aniztasun horrek, eta dantzaz kanpoko elementuen fusioarekiko grinak paradigma berri batzuetarantz bultzatzen dute, non ekoizpen geroz eta handinahiagoak sortzen diren arte eszenikoen alorrean.
SINOPSIA
No sin mis huesos (2016) obra Miguel de Cervantesen heriotzaren (1616ko apirila) laugarren mendeurrenean haren omenez egindako pieza bat da. Iron Skulls Co-k idazlearen biografia berrikusi du, haren historiaren eta Espainiako Urrezko Mendeko testuinguru soziopolitikoaren eragina jasotzeko. Bertan aurkitutako sorkuntza-gai nagusiak erlijio eta armada kontzeptuak dira.
Obra honek kolektiboaren errepertorioa du abiapuntu, eta mundu oniriko batera eramaten gaitu. Bertan, mamuek eta pentsamendu obsesiboek funtsezko zeregina betetzen dute egilearen bizitzan, Aljerren eman zuen aldian bereziki. Iron Skulls Co-k aurkeztutako sorkuntza garaikide honetan, soldadu frustratu batek energia negatiboa arte bihurtu zuela eta soldatu izatetik literatura unibertsaleko idazlerik garrantzitsuenetako bat izatera igaro zela gogoratzea eta horri buruzko gogoeta egitea proposatzen da ‘theatrical breakin’ tailerraren bitartez.
"Play" - Aracaladanza
Egilea esta zuzendaritza: Enrique Cabrera
Argiztapena: Pedro Yagüe
Argi Teknikaria: Enrique Chueca
Eszenografia Errealizazioa: Sfumato / Ricardo Vergne
Musika: Luis Miguel Cobo
Ekoizpena: ARACALADANZA en coproducción con Sadler´s Wells (Londres), Teatros del Canal (Madrid), Grec 2019 Festival Barcelona y Shanghai Children´s Art Theatre- SHCAT (Shanghai). Colabora Centro de Danza Canal
Jantzien Diseinua: Elisa Sanz
Jantzien Errealizazioa: Ángeles Marín
Antzezleak: Carolina Arija Gallardo, Jorge Brea Salgueiro, Raquel de la Plaza Húmera, Jonatan de Jimena Trueba Toca. Cover
Iraupena: 50’
Kontaktua: info@aracaladanza.com
CURRICULUMA
Gaineratu dantza eta garaikide terminoak haur eta familia-publiko terminoei. Gaineratu publiko berriak kalitateari eta berrikuntzari. Emaitza bistakoa da: Aracaladanza. 1995az geroztik, proiektuaren arima den Enrique Cabrera koreografoaren bultzadari esker, konpainia Espainiako arte eszenikoen erreferentzia bihurtu da nazioartean, eta publikoaren errespetua eta kritikaren mirespena lortu ditu. Espainia, Frantzia, Irlanda eta Erresuma Batuko jaialdi nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzera gonbidatu dute konpainia, eta haren obrak Europako, Afrikako, Amerikako, Australiako eta Asiako antzoki handietan ere ikusi ahal izan dira.
SINOPSIA
Play obra mugarri berri eta freskoa izan da familia-publikoari eta haurrei zuzendutako produkzio eszenikoengatik nazioartean ezaguna den konpainia honen historian.
Erabat libre sentitzeko eta, era horretan, prozesu artistikoaz gozatzeko premia eta besterik gabe jolasean aritzeko gogoa izan dira produkzio berri hau bultzatu duten indarrak. Agertoki zuri berrian, txotxongiloek, bideoek, globoek eta arropak eskaintzen dituzten gauza miragarriak eta magia bizkor eta harriduraz igarotzen dira.
Eta dantzariek eskaintzen dituztenak. Nahi al duzu gurekin bat egin? Nahi al duzu gurekin jolastu?
"Sacred" - La Glo Zirkodantza
Ideia eta sorkuntza: Gloria Peón
Proiekzioak eta musika: Gloria Peón y Trackenstudio
Proiekzioen errealizazioa eta produkzioa: Trackenstudio
Musika-edizioa: Trackenstudio Edu
Jantziak: Moondala, Desing
Antzezlealeak: Gloria Peón, Marta, Eneritz
CURRICULUMA
Dantza eta zirkua ikasten emandako hamabi urteek bermatzen dute Gloria Peón Torreren profesionaltasuna. Bere ibilbidea zirkuan hasi zuen, aire-akrobaziekin. Ondoren, mundu osoan zehar jarraitu zuen bere prestakuntzarekin, eta zentro ospetsuetako ikaslea izan zen. Zentro horien artean, Brasilgo Eskola Nazionala eta Kubako Eskola Nazionala azpimarra daitezke.
Halaber, graduondoko hainbat egonaldi eta ikasketa egin zituen Frantzian eta Belgikan. Trapezista gisa prestatu zen, dantzarekiko jakin-mina alde batera utzi gabe. Profesional eta eskola bikainak izan ditu irakasle eta ikasleku: Stage-ak Brasilgo Debora Coker konpainiarekin, Kubako dantza-eskolako ballet klasikoarekin, egonaldi artistikoak Bartzelonan, eta dantza garaikideko ikaskuntza Begoña Krego eta Maialen Bilbaoren tutoretzapean.
SINOPSIA
Sinopsia
Itsasoaren hondo-hondotik galaxiarik urruneneraino, dena dago konektatuta. Fibonacciren kiribila lurreko bizi-mota orotan aurki dezakegu. Landare, animalia edo itsas kurkuilu orok eta unibertsoko formarik distiratsuenek eskema berari jarraitzen diote. Horixe da guztion lotura sakratua. Denok barruan daramagun sorkuntzaren hazia. Bizitzari izaera ematen dioten goi-egitura horietan guztietan zehar bidaiatzea proposatzen dugu. Unibertsoaren taupadek sortutako partituraren barruan gugan dar-dar egiten duen notari buruzko gogoeta egitera gonbidatzen duen dantza- eta proiekzio-ikuskizun bat. Ez geratu ikusi gabe.
"Sagartu" - Oinkari Dantza Taldea & Hika
Dramagintza: Agurtzane Intxaurraga
Testuak: Arantxa Iturbe
Koreografoak: Eneko Gil, A. Intxaurraga y Jeny Perlaez
Zuzendaritza Eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga
Ekoizpena: Oinkari Dantza Taldea e Hika Teatroa
Musika: Iñaki Diéguez e Iker Telleria
Musika Zuzendaritza: Iñaki Diéguez
Eszenografia Diseinua: Miren Intxaurraga y Xabi Mujika
Argiztapen Diseinua: Xabier Lozano
Argi Teknikaria: Eraginstac
Soinu Diseinua: Iñaki Diéguez
Soinu Teknikaria: Iker Ugalde
Jantzien Diseinua: Xabier Mujika y Oihana Legorburu
Jantzien Errealizazioa: Xabier Mujika y Oihana Legorburu
Antzezleak: M. Gojenola (aktorea). A. Barandiaran, A. Escudero, A. García, A. Urruzola, A. Fernández, A. Salamanca, B. Monfort, E. Larrañaga, E. Ugartemendia, F. Escudero, I. Sanz, J. Mendiluze, J. Urretavizcaya, L. Kamio, M. Orbiso, N. Arregi y O. Iguaran (dantzariak)
Iraupena: 45’
Kontaktua: hika@hikateatroa.eus
CURRICULUMA
Amantalen ahotsa ikuskizunean egin zuten topo lehen aldiz Oinkarik eta Hikak. 2012ko azaroa zen. Orduko hartan Gerra zibilean amantala jantzita bizitzari aurre nola egin erakutsi ziguten emakumei buruz mintzatu ginen. Amantalen elkarteak antolatu zuen ikuskizuna. Handik urte batera, 2013ko uztailean Itsasoaren emazteak ikuskizuna sortu zuten elkarlanean. Ikuskizun honek, euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatu ditu. Berrogeita hamar dantzari, lau musikari eta bi aktore bildu dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz.
Elkarlana zinez aberasgarria izan da bi taldeontzat. Hika gogotsu zegoen aspalditik dantzaren munduan murgiltzeko. Agurtzane Intxaurragaren formakuntzan dantzak atal handia izan du beti eta bere ikuskizunek asko dute koreografia eszenikotik. Hortaz, Oinkarik bere ikuskizun berria zuzentzeko eskatu ziotenean ez zuen dudarik izan. Gogoa, ilusioa, urrats berriak ikertu eta ezagutzeko asmoak izan ziren elkarlanean hasteko arrazoietako batzuk.
Bestalde, Oinkarik berrogei urteko ibilbidearekin gainean, urrats berriak emateko beharra ikusi eta sentitu zuen. Nor zen eta zertan ari zen ahaztu gabe, Hikarekin lan egiteak euskal dantzari begirada ezberdinez begiratzeko aukera emateaz gain, Euskal herriko antzoki sarean lan egiteko parada eskaini dio. Gerora bi taldeen arteko elkarlanak ohiko bihurtu dira.
SINOPSIA
Umorez, alaitasunez eta bizi-bizi, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen Kaleko ikuskizun multidisziplinarra, zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin. Sagarra tentazioa da. Goserik gabe, gutizia. Bazkal-aurretik, kapritxoa. Bazkal-ondoren, apeta. Eta beti, osasuntsua. Gosea baretzen du, eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Sagarrak dantza egiten du. Poltsikoan berdea, poltsoan, gorria eta eskuan, berdea!
"Saio zero" - Bilaka
Zuzendaritza eta Koreografia: Mathieu Vivier
Musika: Patxi Amulet
Azntzezleak: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Marga Forestion, Iban Garat, Oihan Indart, Ihintza Irungaray, Nathalie Vivier M
Musikariak: Patxi Amulet, Xabi Etcheverry & Valentin Laborde
Iraupena: 60’
Kontaktoa: bilaka.zentroa@gmail.com
CURRICULUMA
Bilaka Iparraldeko Dantzarien Biltzarren koreografia zentroa da. Baionan kokatua, euskal dantzaren sustraietan eta adierazpen abangoardistan barna ibiliz, musika eta dantzaren garapena sustatzeko sorkuntza espacio bat da Bilaka.
SINOPSIA
Dantzarientzat ez da oraina ez den beste denborarik. Itsasoaren gisa, dantza bere lerian zaharberritzen da, eta marea itsas hegiaren aurka joaten den bezala, beti ur burrusta berdina lur bazter berdinera, mugagabea da Saio Zerok koreografiak, zuzenezko musika eta bideo muntaketak elkartuz euskal dantza herrikoiaren ikuspegi berritzaile bat experimentatzen du. Iraganean bildutako dantzak galdezkatzeko xedearekin datoz lau dantzariak oholtza gainera. Saio Zerok noraberaren barnatasunaren aztertze bat proposatzen du.
Denis Santacana
CURRICULUMA
2013. urteaz geroztik, hainbat dantza-diziplinatan adituak diren dantzariez osatutako talde handi bat erabiltzen duen lan baten bidez publikoarengana iristeko modu berrien bila dabil Denis Santacana dantza-konpainia. 2013. urteaz geroztik, konpainiaren lanak Madrilgo Koreografia Lehiaketaren 26. eta 27. edizioetan hautatu dituzte, eta hainbat sari lortu dituzte, hala nola publikoaren saria 2013. urtean. Halaber, finalerdira eta finalera iritsi dira Burgos-New York nazioarteko lehiaketaren 2013., 2014. eta 2016. edizioetan.
2016. urtean, konpainiak koreografiarik onenaren 2. saria jaso zuen Espainiako Dantzako eta Flamenkoko Koreografia Lehiaketan, eta koreografiarik onenaren 1. saria Madrilgo Tetuan barrutiko Koreografia Lehiaketan, baita egonaldiko koreografoen saria eta jatorrizko musikarik onenaren aipamena ere.
Konpainiaren lanak jaialdi garrantzitsuetan programatu dira, hala nola FEX (Granadako Musika eta Dantzako Nazioarteko Jaialdia), Eñe (Madril), Dantzan Bilaka (Bilbo) eta Resolution (Londres) izenekoetan.
"Topa" - Kukai Dantza Konpainia & Brodas Bros
Egilea: Jon Maya & Lluc Fruitos
Koreografoak: Jon Maya & Lluc Fruitos
Zuzendaritza Eszenikoa: Jon Maya & Lluc Fruitos
Ekoizpena: Kukai Dantza eta Brodas Bros
Musika: Jean Phillipe Barrios
Musika Zuzendaritza: Jean Phillipe Barrios
Eszenografia Diseinua: Ikerne Jimenez
Eszenografía Errealizazioa: Ikerne Jimenez
Jantzien Diseinua: Ikerne Jimenez
Jantzien Errealizazioa: Ikerne Jimenez
Antzezleak: Kukai Dantza & Brodas Bros (Lluc Fruitos, Clara Pons, Ibon Huarte y Martxel Rodríguez Iraupena / Duración
Kontaktua: banaketa@kukai.eus
CURRICULUMA
Kukai Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da; Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Euskal dantza tradizionaletik abiatzen du bere lana. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, dantza estiloekin eta pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu.
Kukaik elkarlanerako bokazioa du, eta ekinbide horretan artista eta ekimen berezi ugarirekin kolaborazioak egin ditu: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Oreka Tx, Juan Mari Beltran, Iñaki Salvador, Carlos Nuñez...
Dantza ikuskizunak sortzeaz gain, Kukai Dantza Konpainiak dantzaren sentsibilizaziorako eta formaziorako proiektuak ere gauzatzen ditu.
SINOPSIA
Lau gazte enparantza batean elkartzen dira. Edozein hiritako edozein enparantza izan daiteke. Musika entzuten da eta lau gazteek dantzari ekiten diote. Beraientzat eguneroko jarduna da; euren komunikatzeko lengoaia da. Dantza egiteak natural sentí arazten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean hazitakoak dira, besteak hip hopean. Kaleak, euren biziguneak, batzen ditu. Kale adierazpen garaikideak, gaur egungo hiri, herri eta enparantzatan elkarbizitzen direnak.
"Trinomio" - NODE, Myriam Perez Cazabon y LaRutan
TRIA:
Zuzendaritza-Musika-Autorea: Ion Estala.
Koreografia: Jaiotz Osa.
Jantziak: Xabier Mujika.
Eszenografiaren diseinua: Patio.
Eszenografiaren egitea: Álvaro Ledesma.
Ekoizle eragilea-Banaketa: Ana Barrantes.
Argazkia-Bideoa: Patio.
Ekoizpena-Komunikazioa: NODE.
Antzezleak: Jaiotz Osa, Paula Parra.
Iraupena: 15min.
NERE AZALEAN ARROTZ:
Ideia-Zuzendaritza-Koreografia: Myriam Perez Cazabon
Antzezleak: Leire Otamendi, Oihana Vesga/Myriam Perez Cazabon.
Dramaturgia-Kanpo begirada: Agurtzane Intxaurraga.
Musika: Elle Belga, W.A. Mozart.
Argiztapen diseinua: Junki Mayo.
Eszenografia-Jantziak: Myriam Perez Cazabon.
Argazkiak: Galder Izagirre.
Irudiak: Asier García | Kensa Produkzioak
Iraupena: 18min.
TAITO-KU:
Zuzendaritza: María Andrés.
Koreografia-Antzezleak: María Andrés, Andrés Alarcón.
Bideoa: Igone Arreitunandia, María Andrés.
Argiztapena: Emilio Cordero Checa.
Musika: “Walk” Ludovico Einaudi, “Station Remo” Alva Noto.
Argazkia: Amaia Santamaría.
Iraupena: 16min.
Contacto: ana@node.eus
CURRICULUMA
Ingurune kulturaletan lan eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortzen eta kudeatzen dituen diziplina anitzeko konpainia hibridoa gara. Sorkuntzan murgilduta, edukiak sortzen ditugu komunikazio kanal berrien bila gauden bitartean. Gure helburua sortzaile aktiboz osatutako sare baten alde lan egitea da, bere ingurunearekin garatzen den sare irekia eta malgua. Gure buruan ditugun ideia guzti horiek sustatzen duen laborategia, hain zuzen ere.
Gure berezko eduki artistikoa sortu, ekoiztu, komunikatu eta banatzen dugu; dantza garaikide, antzerki eta ikus-entzunezko lan eszenikoak eta aldi berean euren sortze prozesuak sortzen dituzten eduki artistiko paraleloak; erakustaldiak, entsegu publikoak dokumentazioa, instalazioak, erakusketak, disziplina anitzeko arte ekimenak edo akzio iragankorrak.
Sorkuntza da gure eremua eta partekatzea, gure helbura.
SINOPSIA
Trinomio obra Euskal Herriko hiru konpainia sortu berriren hiru piezaz osatuta dago, eta 15 minutu inguruko iraupena du bakoitzak. Trinomio obra hiru kontzeptu osotasun gisa eszenaratzean datza, eta natura eta gizakiaren portaera ulertzeko hiru modu agertzeko nahiak sortutako hiru kontzeptu, hots, egoera emozionalen, intentsitateen eta energien hiru isla bildu eta elkartzeko moduko espazio bat da.
TRIA
Ametsak, indarra, ezintasuna, amorrua, helmugak, egoa, ezjakintasuna, beldurra, bakardadea, laguntza… Gure bidean zerbait berria eta ezezaguna aurkitzen dugunean nola jokatuko dugunaren hausnarketa da TRIA.
NERE AZALEAN ARROTZ
“Bi pertsona. Bata bestearen hitzalpean. Batzutan elkarri lotuta, bestetan elkarrengandik urrun. Elkarrengandik banatu ezin diren bi pertsona arrotz. Bi pertsona, edo bakarra bitan zatituta.”
TAITO-KU
Taito-ku presentzi aktibo bat da. Mugimendu jarrai bat. Espiral finitua. Zirkulua. Gorputza eta teknologiaren arteko erlazioan oinarrituriko pieza koreografikoa.
"Üda batez" - Kompany Beritza
Testua: Fabio López
Koregrafoak: Illicite konpania, Baiona.
Xiberoko dantzak egileak: Maguy Mirande, Joana Larrandaburu, Graxiana Castillon, Petti Etchegoyhen.
Argiztapena: Marc André Nicolao
Soinua: Anddé Carrère
Iraupena: 1 h. 10’
CURRICULUMA
Kompany Beritza da Pier Pol Berzaitz eta Jean-Dominique Espil zuberotarrek 1998. urtean sortutako interes orokorreko kultura elkarte bat.
Helburutzat dauka euskal kulturaren, bereziki Zuberoakoa, bultzatzea, ildo garaikide batean. Haren ekintza arloak dira: kantugintzan, dantzagintza, antzerkigintza. Orain arte garatu dituen sorkuntza lanetan aipa daitezke: Euskal Spiritu (2000), Zamalzain ( 2004), Ze Bolada (2009), Amaiur (2012), Baküna Show (2014).
Zuberoako euskal dantza arloari dagokionez bereziki, Kompany Beritzak helburu bikoitz bat lortzea irrikatzen du:
- Zuberoako euskal dantza eskolen lana baloratzea, errepertorio berrietara irekita, batzutan klasikoak, baita sarritan garaikideak ere.
- Zuberoaren eta oro har Euskal Herriaren ezagutzan eta sustapenean parte hartzea.
SINOPSIA
Tragedia klasikoaren eta mitologiaren iturrietatik edaten du. Zuberoako “Goizean Goizik” abesti latzean oinarrituta - zeinek kondatzen duen goizean esposatu ondoren arratsalderako alarguna zen neskatxa baten tragedia -, Joana Etxart idazleak ipuin moduko bat asmatu egin du.
Historia honek miresgarria eta izadiz haratekoa nahasten ditu, gorteetako literatutatik eta tragedia klasikotik zerbait hartuz. Hala, Albiana esposa gaztearen, Egon senarraren eta baztertuta geratutako Kadar maiteminduaren pena eta tormentuen barrualdeetara eramanak gaude, Mari jinko-anderearen urratsen atzetik. Jokoaren haria, berriz, Zamai izeneko hildakoen arima laguntzaile zuberotarrak derama, euskal arima galduen bideratzaile gisara.
"Urtzaro/Deshielo" - La Coja Dansa
Egilea: Tatiana Clavel
Koreografoak: Olga Clavel y Santi de la Fuente
Zuzendaritza Eszenikoa: Tatiana Clavel y Raúl León
Ekoizpena: Raúl León
Musika: Damián Sánchez
Eszenografia Diseinua:
Argitazpen diseinua: Víctor Antón y Diego Sánchez
Argi Teknikaria: Diego Sánchez
Antzezleak: Olga Clavel y Santi de la Fuente
Iraupena: 50’
Kontaktua: santi.lacojadanza@gmail.com
CURRICULUMA
La Coja Dansa konpainia 2004. urtean sortu zen, eta, geroztik, galdera gehienak airean uzten dituen hizkuntza kulunkari baten alde egin du beti.
Adituak dira ikus-entzunezkoak elementu dramaturgiko gisa erabiltzen eta ñabarduraz betetako mundu txikiak sortzen. Ildo horretan, konpainiaren piezek ziurgabetasuna onartuko duen forma bat bilatzen dute, eta eragin emozional handiko emaitza estetiko bikainak eskaintzen dituzte.
Konpainia, Tatiana Clavelek eta Santi de la Fuentek zuzendua, Portugalen, Alemanian, Egipton, Brasilen eta Frantzian izan da, eta Espainia osoa zeharkatu du.
SINOPSIA
Neska eskimala iglu-herrixka batean bizi da. Bertan, hotza handia eta etengabea da, urteko aste batzuetan izan ezik, loreak izotz zuriaren artean agertzen direnean. Neska eskimalaren herriak harri sakratu bat du, eta hautsi egin da bat-batean, hainbat mendetan aldatu gabe egon ondoren. Neska eskimalak Harri Sakratuaren haustura eragin duenaren bila joateko erabakia hartu du. Bidean, Azeri Zuria ondoan duela, Zuhaitzak Landatzen Dituen Gizona eta Karramarro Injinerua ezagutu ditu. Haiek gauza asko aldatzen dituzten ekintza txikiak egiten jarraitzera bultzatu dituzte.
Deshielo/Ezkatuteka obra bidaiari, klima-aldaketari aurre egiteko soluzio pertsonalei eta gure ekosistemaren narriadurari buruzkoa da. Borondateak batzeari eta gure inguruneko oreka errespetatuko duten ohiturak sortzeari buruzkoa. Adiskidetasunari (hots, armarik eraginkorrenari) eta pertsona arruntek aldaketa zoragarriak eragiteko duten ahalmenari buruzkoa.
La Coja Dansa konpainiak xehetasunik txikiena hartzen du kontuan familia-publikoari zuzendutako piezetan, eta edertasun handiko eta erritmo egokiko muntaiak eskaintzen ditu haurren irrikazko begiradak asetzeko. Oraingoan, proiekzio-sistema bikoitz baten bidez (aurrealdekoa eta atzealdekoa), sakontasun harrigarria eta giro ia zinematografikoa sortu du.
XV Circuito de Danza Contemporánea (2019)
OBRAS

Zuzendaritza eta dramaturgia-/ Dirección y dramaturgia: Pedro Fresneda y Mónica Valenciano
Zuzendaritza-laguntzaile: Raquel Hernández
Sorkuntza eta interpretazioa : Raquel Hernández, Artús Rei y David Santos
Espazio eszenikoa/Espacio escénico: Teatro Ensalle
Ekoizpena: Teatro Ensalle con la colaboración de Agadic
Argiztapen Diseinua: Pedro Fresneda
Jantzien Diseinua: Raquel Hernández.
Soinua: Pedro Fresneda, David Santos y Nacho Muñoz
Iraupena: 55’
Kontaktua: nuriaperezalcantara@gmail.com

Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
AZKOITIA DANTZARI
- [Azkoitia]
- 11:00
- 2024(e)ko Azaroak 24
Dantza
"Txalaparta"
- Kukai Dantza Konpainia
- Itsas Etxea Auditoriuma [Hondarribia]
- 19:00
- 2024(e)ko Azaroak 24
Dantza
"ALICE"
- Arriaga Antzokia [Bilbao]
- 2024(e)ko Azaroaren 26(e)tik 2024(e)ko Abenduaren 1(e)ra
Dantza
"Distirak"
- Dantzaz Konpainia
- Gayarre Antzokia [Pamplona/Iruña]
- 20:00
- 2024(e)ko Azaroak 27
Dantza
"Iraun" + "Nondik abiatu inora"
- Niessen Kulturgunea [Errenteria]
- 19:00
- 2024(e)ko Azaroak 28
Albisteak
2024/11/22
2024/11/21
2024/11/20
Feministaldiaren XIX. edizioak kultura feministaz beteko du Tabakalera azaroaren bukaeran
2024/11/20
2024/11/20