Ohiko galderak: Abisuak nahieran
- Zer da abisuak nahieran?
- Eta gertakariren batean berehalako neurriak hartu behar badira, horretaz abisatzeko posta elektronikoa beste sistemarik ez dago?
- Zertarako balio du aplikazio horrek?
- Zer abisu-mota jasoko ditut aplikazio horren bidez?
- Meteorologia-fenomeno kaltegarriei buruzko abisuak noiz jasotzen dira?
- Nola eman ahal dut alta?
- Zer egin behar dut harpidetzeko?
- Leku batean bizi eta leku horrekin lotutako abisu meteorologiko mota guztiak jasotzeko harpidetza egin badut. Horretaz gain, beste leku batekin lotutako abisuak jasotzeko harpidetza egin ahal dut?
- Abisu mota zehatz bat eta leku zehatz bat aukeratu ditudan arren, Euskadi osoko buletina jasotzen dut.
- Zer dira abisuak, alertak eta alarmak?
- Abisu zehatz bat jasotakoan, zer autobabes-neurri hartu behar ditut?
- Meteorologia-fenomeno kaltegarriei buruzko abisuak emateko atalaseak zeintzuk dira?
- Zer dira abisu bereziak?
- Aplikazioarekin arazoren bat izanez gero edo harpidetuta nagoen abisuak jaso ezean, intzidentzia non jakinarazi behar dut?
Zer da abisuak nahieran?
Etorkizunari begira sortu dugun sistema bat da, EAEko herritarrek posta elektronikoan Babes zibileko prebentziozko abisu, alerta eta alarmak jasotzeko sistema bat, mezu horiek jasota herritarrek autobabes neurriak hartu ahal izan ditzaten. Lehen fase honetan, webgunean proposatzen diren meteorologia-fenomeno kaltegarriei buruzko abisuak baino ez dira bidaliko. Dena den, aukeren katalogoan babes zibileko beste eremu batzuk ere sartzeko lanean ari gara.
Eta gertakariren batean berehalako neurriak hartu behar badira, horretaz abisatzeko posta elektronikoa beste sistemarik ez dago?
Bai, baina garatze-fasean. “Babes Zibileko Alerten Euskal Sistema” elkarren osagarriak diren beste hiru sistema hauetaz osatuta dago: Informazioa denbora errealean twiterren bidez (@Euskalmet eta @112_SOSDeiak), gaur egun operatibo dagoena; gaur egun arrisku eremu batzuetara alertak denbora errealean bidaltzeko sistema bat lantzen ari gara, Europar Batasunean “alderantzizko 112” izenez ezagutzen dena; eta “abisuak nahieran” izeneko hirugarren aplikazio bat, atal honetan aurkezten ari garena.
Zertarako balio du aplikazio horrek?
Aplikazio horren bitartez, Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak sortzen dituen meteorologia-fenomeno kaltegarriei buruzko Babes zibileko abisuak, alertak eta alarmak jaso ahal izango dituzu.
Zer abisu-mota jasoko ditut aplikazio horren bidez?
Gaur egun, harpidetuta zauden aldagai meteorologikoei buruzko abisuak jasoko dituzu. Webgunean aurkezten zaizun katalogoko aldagaietara harpidetu ahal zara.
Meteorologia-fenomeno kaltegarriei buruzko abisuak noiz jasotzen dira?
Normalean egunean bi abisu bidaltzen dira, bata goizean eta bestea arratsaldean. Abisuak 10:30ean eta 17:30ean bidali ohi dira (tokiko ordua). Dena den, egoera meteorologikoa, bere konplexutasuna eta gogortasuna kontuan hartuta, apur bat aurreratu edo atzeratu daitezke abisu horiek. Eta noiz edo noiz, iragarpenean aldaketak badaude edo meteorologia-fenomeno kaltegarria antzematen bada, gerta daiteke abisua ohiko ordutegitik kanpo bidaltzea, baina oso gutxitan.
Nola eman ahal dut alta?
Alta emateko helbide elektroniko bat eta 8 karaktereko pasahitz bat behar dituzu. Helbide elektronikoa edo pasahitza edozein unetan aldatu ahal dituzu eta baja ere edozein unetan hartu ahal duzu.
Zer egin behar dut harpidetzeko?
Harpidetzeko, abisu motak eta eremu geografikoak hautatu behar dituzu, besterik ez. Nahi adina harpidetza egin ditzakezu. Zure hautapena edozein unetan alda dezakezu.
Leku batean bizi eta leku horrekin lotutako abisu meteorologiko mota guztiak jasotzeko harpidetza egin badut. Horretaz gain, beste leku batekin lotutako abisuak jasotzeko harpidetza egin ahal dut?
Abisu motari eta kokapen geografikoari dagokienean, nahi beste konfigurazio egin ditzakezu.
Abisu mota zehatz bat eta leku zehatz bat aukeratu ditudan arren, Euskadi osoko buletina jasotzen dut.
Bai, hala da, buletin eredu bakarra dago eta. Abisu-sisteman zuk aukeratutako aldagaiak eta lekua buletinaren zatiren batean agertzen badira, buletin osoa jasoko duzu. Hurrengo fase batean sistema garatuko dugu interesatzen zaizuna besterik ez jasotzeko.
Zer dira abisuak, alertak eta alarmak?
Meteorologia-fenomeno kaltegarriei buruzko abisuen sistema lotura honetan kontsulta dezakezu.
Abisu zehatz bat jasotakoan, zer autobabes-neurri hartu behar ditut?
Meteorologia-fenomeno kaltegarriarekin lotutako arriskua dagoenerako gomendioak lotura honetan aurkituko dituzu.
Meteorologia-fenomeno kaltegarriei buruzko abisuak emateko atalaseak zeintzuk dira?
Abisu-atalaseak gutxi gorabeherakoak dira. Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisuak ematen ditu, gizartean espero den eragina kontuan hartuta: ordutegiaren arabera, urteko garaiaren arabera eta kanpoko beste aldagai batzuen arabera; egoera meteorologiko berak eragin ezberdinak izan ditzake eta.
Meteorologia-fenomeno kaltegarriak iragartzeko, segimendua egiteko eta esku-hartzeko protokoloa lotura honetan kontsulta dezakezu.
Zer dira abisu bereziak?
Etorkizunean garatu nahi dugun alderdi bat da, Segurtasun Sailak eremu baterako harpidetuta dauden pertsona guztiei abisuak bidali ahal izateko, abisu horiek meteorologiari buruzkoak izan zein ez izan.
Aplikazioarekin arazoren bat izanez gero edo harpidetuta nagoen abisuak jaso ezean, intzidentzia non jakinarazi behar dut?
Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honetan: sosdeiak@euskadi.eus
Azken aldaketako data: