Koordinazio eta Gizarte Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Lehendakaritza
ORGANIGRAMA
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Koordinazio eta Gizarte Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia, dekretu honen 5. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez gain, lehendakariaren mende egongo da zuzen-zuzenean, eta egiteko hauek izango ditu:
- 1. artikuluan ezarritakoaren arabera Lehendakaritzari dagozkion jardun-arloak koordinatu eta bultzatzea, eta Lehendakaritza osorako diren zerbitzuen kudeaketa zuzentzea.
- Komunikazio-organo legez jardutea Jaurlaritzaren sailekin eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzari loturiko organismoekin, hargatik eragotzi gabe ez Jaurlaritzako kideek Lehendakaritzarekin duten zuzeneko harremana –Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren arabera– eta ez dekretu honek Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiari eta Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiari esleitzen dizkien harremanak.
- Lehendakariari bere erantzukizunak gauzatzeko behar dituen argibide politiko eta teknikoak eskaintzea, sailburuei dagozkien egitekoak murriztu gabe.
- Lehendakariari Jaurlaritzaren jarduna zuzendu eta koordinatzeko behar duen laguntza ematea. Horrez gain, aholkularitza ere eskainiko dio, hala eskatzen badu.
- Sektoreetako jarduera- eta ekimen-planei buruzko informazio-prozedura egokiak ezartzea eta horiek mantentzea, lehendakariari gobernu-lana koordinatzen laguntzeko.
- Jaurlaritzako sailei laguntza eskatzea, halakorik behar bada, lehendakariak erakundeetan parte hartu behar duenean.
- Sailen jardueren koordinazio orokorrerako eta sektorialerako prozedurak eta tresnak proposatzea, eta jarduera horiek nola gauzatzen diren gainbegiratzea.
- Gobernu-programari lotutako adierazle-sistemaren kudeaketa zuzendu eta koordinatzea, Ekonomia eta Ogasun Sailarekiko lankidetzan.
- Jaurlaritzaren informazio- eta komunikazio-politika ezarri, diseinatu eta zuzentzea, gizarte-komunikabideez baliatuz.
- Lehendakaritzari dagozkion eskumenen esparruan, Koordinazio eta Gizarte Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiak honako egiteko hauek izango ditu:
- Xedapen orokorren eta akordioen proiektuak egitea eta lehendakariari proposatzea, eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitekoen eta jardun-arloen esparruan behar diren zirkularrak, jarraibideak eta egintzak ematea.
- Lehendakariari laguntzea Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitutako jardun-arloetan, Gobernu Kontseiluak edo horren barnean sortutako batzorde eskuordetuek onartu behar dituzten gaiak aurkeztu, defendatu eta izapidetzen.
- Lehendakaritzaren dirulaguntzetarako deialdia egitea eta dirulaguntzok ematea, baldin eta Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren berezko gaiak badira edo gainerako idazkaritza nagusien jardun-arloak gainditzen badituzte.
- Idazkaritza nagusietako baten berezko eremua gainditzen duten eta indarrean dauden legeen arabera kontratu txikitzat hartzen ez diren gaietan, kontratazio-organoa izatea, eta, oro har, aurrekontu-araubidearen eta kontratazioaren arloan sailburuei esleitzen zaizkien ahalmenak baliatzea.
- Era berean, idazkaritza nagusitako baten eremua gainditzen duten gaietan, baliabide propio pertsonifikatuei egindako enkarguak izenpetzeko eskumena izango du.
- Dekretu honetan beste organo batzuei esleitu ez zaizkien Lehendakaritzaren eskumeneko espedienteak izapidetzeko behar diren gastu-baimenak ematea, hargatik eragotzi gabe zenbatekoa dela-eta Gobernu Kontseiluari dagozkionak.
- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak sail bakoitzari esleitzen dizkion eskumenak erabiltzea, Lehendakaritzari atxikitako behin-behineko langileak izendatzea barne.
- Ondare-erantzukizuneko espedienteak ebaztea, bai eta idazkaritza nagusi baten jardun-arloa gainditzen dutenak ere.
5. artikulua.- Idazkaritza nagusiak.
- Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio, dekretu honetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, kontratazioaren arloko egiteko orokor hauek betetzea:
- Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, baldin eta indarreko legeen arabera kontratu txikitzat hartzen ez badira. Hala ere, kontratu txikietan ere kontratazio-organo gisa jardungo dute, baldin eta zuzenean mendean dituzten zuzendaritzen jardun-arloa gainditzen badute eta idazkaritzen jardun-arloei dagozkien gaiak badira.
- Idazkaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteak izapidetzeko behar diren gastu-baimenak ematea, 8.2.f) artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.
- Idazkaritzen jardun-arloetako berezko gaien esparruan, baliabide propio pertsonifikatuei egindako enkarguak egitea.
- Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, dirulaguntzen arloko egiteko orokor hauek betetzea:
- Dirulaguntzetarako deialdia egitea eta dirulaguntzok ematea idazkaritza bakoitzaren jardun-arloei dagozkien gaietan, salbu eta indarrean dagoen xedapen orokorren batek kontrakoa ezartzen badu.
- Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea, idazkaritza bakoitzaren jardun-arloei dagozkien gaietan.
- Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio Lehendakaritzaren hizkuntza-normalizazioaren erantzukizuna bere gain hartzea, eskumeneko arloetan, eta euskararen erabilera sustatzea, bai zerbitzuak emateko, bai lan-hizkuntza gisa baliatzeko, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatze aldera, Jaurlaritzak onartutako euskarari buruzko agenda estrategikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
- Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio bere gain hartzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak berdintasun- printzipiorako ezartzen dituen aginduak betetzen direla zaintzeko erantzukizuna, bai eta Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasunerako-planetan ezarritako neurriak betetzen direla zaintzea ere.
- Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkari nagusiek beren jardun-arloetako organoek emandako egintzak ofizioz berrikusteko prozedurak hasi eta ebatziko dituzte.
Harremanetarako datuak
KARGUAK
Manu Castilla Albisu
(2023/04/15 - 2024/07/05) Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusia
Jesús Peña Martinez
(2020/09/10 - 2023/01/20) Lehendakaritzako idazkari nagusia
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
Mendeko erakundeak
Koordinazio eta Gizarte Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Lehendakaritza
Organigrama
Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak