Gizarte Komunikazioko Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Lehendakaritza > Koordinazio eta Gizarte Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia
ARLOAK / EGINKIZUNAK
Gizarte Komunikazio Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez gain, egiteko hauek dagozkio:
- Jaurlaritzaren jardunaren berri behar bezala ematen dela ziurtatzea, bai eta lehendakariaren eta Jaurlaritzaren bozeramailearen jardunaren berri ere.
- Beharrezko irizpide eta baliabideak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sail eta organismo autonomoen prentsa-zerbitzuak eta erakunde-izaerako jarduerei loturiko zabalkunde- eta informazio-ekintzak koordinatuta egon daitezen bermatzeko.
- Jaurlaritzak komunikabideekin dituen harremanak zuzentzea.
- Gizartea sentsibilizatzeko publizitate-kanpainak eta neurriak koordinatzea, bai eta Eusko Jaurlaritzaren eta sailen jardueren zabalkundea egitea ere, Publizitate Instituzionalari buruzko Sailarteko Batzordearen bidez.
- Euskadiren irudi instituzionala kanpoan zabaltzeko informazio- eta publizitate-irizpideak eta -politikak ezartzea.
- Gobernuaren komunikatuak, erreferentziak eta prentsa-oharrak egitea.
- Euskadiko nahiz nazioarteko gaurkotasunak komunikabideetan duen islaz azterlanak eta txostenak burutzea, eta politikaren, ekonomiaren eta gizartearen egoera aztertzea, ikuspuntu informatiboa erabiliz.
- Herritarrei gobernu-ekintzaren berri informazioa zuzenean ematea, edukiak sortuz.
Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritzetako bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, egiteko orokor hauek betetzea:
- Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeen arabera kontratuak txikitzat jotzen badira.
- Indarrean dauden legeetan txikitzat tipifikatutako kontratuen gastu-baimenak ematea zuzendaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteetan.
- Zuzendaritzen eskumen-arloan, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburuok ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
- Zuzendaritzen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, bai eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea ere; eta, horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua egin, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearekiko lankidetzan.
KARGUAK
Mª Arantzazu Zugasti Arizmendi
(2023/04/15 - 2024/06/26) Gizarte komunikazioko zuzendaria
Iñaki Bernardo Urquijo
(2020/09/10 - 2023/01/27) Komunikazio zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak