Koiuntura DI-DA batean

2025eko martxoa
Gizarte Segurantzako afiliazioa %1,0 hazi zen otsailean
Gizarte Segurantzako afiliazioa %1,0 hazi zen otsailean urte arteko tasan, eta erritmoa zertxobait moteldu zen aurreko hilabeteetan erregistratutako tasekin alderatuta. Guztira, 1.017.897 afiliazio izan ziren, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 10.330 gehiago. Azken hamazazpi hilabeteetan, 2024ko abuztuan izan ezik, milioi bat afiliazio baino gehiago erregistratu dira beti.
Gizarte Segurantzako afiliazioa. Guztira
Urte arteko aldakuntza tasa
%1,0
Inflazioa %3,5ean kokatu da urte hasieran
Urtarrileko KPIak %3,5eko balioa izan zuen, aurreko urteko azken hileko erregistrotik hamarren bat beherago. Horrela, urrian hasitako goranzko joera gelditu egin zen. Aurreko aldietan bezala, bilakaera hori batez ere erregaien garestitzeak eragin zuen, eta, neurri txikiagoan, elektrizitatearen prezioen igoerak ere.
KPI Indize orokorra
Urte arteko aldakuntza tasa
%3,5
EAEtik atzerrira bidalitako esportazioak %5,1 jaitsi ziren 2024an
Eustatek argitaratutako informazioaren arabera, 2024an atzerrira esportatutako ondasunen kopurua %5,1 murriztu zen aurreko urtearekin alderatuta. Guztira, salmentak 31.000 milioi eurora hurbildu ziren, serie historikoko hirugarren baliorik handiena, aurreko bi ekitaldien emaitzek bakarrik gainditu dutena. Analisi zehatzak agerian uzten du salmenten murrizketa produktu energetikoen salmentan zein gainerako produktuetan gertatu zela. Lehenengo kasuan, jaitsiera %1,4koa izan zen, eta bigarrenean, berriz, %5,4koa.
Esportazioak guztira
Milioi euro
-%5,1
Euroguneko PMI konposatuak adierazten du hazkundea oso txikia dela
Otsailean, euroaren eremuko PMI konposatua 50,2an kokatu zen. Beraz, aurreko hilabetearekin alderatuta ez da aldaketarik egon. 50 puntuko langa gainditzen duenez, euroguneko ekonomia hedatzen ari da, nahiz eta hazkunde erritmoa oso txikia izan. Eskaera berrien sarrerak behera egin zuen berriro, langileen mailak eta enpresen konfiantzak bezala. Gainera, kostuek eta salmenta prezioek gora egin zuten
PMI konposatua
Eurogunea
50,2
Euroguneko sentimendu ekonomikoak ezkortasun txiki bat erakusten jarraitzen du
Otsailean, Europako Batzordeak argitaratzen duen sentimendu ekonomikoak hobekuntza txiki bat izan zuen aurreko hilabeteekin alderatuta. Hain zuzen ere, euroguneko indizea 96,3raino igo zen, eta indize hori oraindik ere batezbesteko historikoaren (100) azpitik dago. Atalkako analisiak adierazten du industria dela batez bestekotik gehien urruntzen dena, azken bi hilabeteetan norabide onean urratsak eman dituen arren.
Sentimendu ekonomikoa
Eurogunea
96,3
Munduko ekonomiarako aurreikuspenak egonkor mantendu dira
Otsailean, Consensus Forecastseko panelak munduko ekonomiarako aurreikusitako hazkundea %2,6an mantendu zuen, aurreko hilabeteetako tasa bera. 2025az galdetzen hasi zenetik, 2024ko urtarrilean, panelaren emaitza hamarren bat baino ez da mugitu. Hala ere, hazkunde horren osaera aldatu egin da lurralde bakoitzaren arabera.
Munduko ekonomiarentzako aurreikuspenak
%2,6
Taula makroekonomikoa. Eustat
Urte arteko aldakuntza tasa
2023 | 2024 | 2023 | 2024 | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
III | IV | I | II | III | IV | |||
PIB | 2,7 | 2,1 | 2,5 | 2,3 | 2,2 | 2,0 | 2,0 | 1,9 |
Consumo final interior | 1,7 | -- | 1,1 | 1,8 | -- | -- | -- | -- |
Gasto en consumo de los hogares | 1,9 | -- | 1,2 | 1,9 | -- | -- | -- | -- |
Gasto consumo de las AA. PP. | 1,3 | -- | 0,8 | 1,8 | -- | -- | -- | -- |
Formación bruta capital | 1,8 | -- | 1,5 | 2,0 | -- | -- | -- | -- |
Demanda interna | 3,1 | -- | 2,6 | 3,1 | -- | -- | -- | -- |
Exportaciones | 1,0 | -- | 0,7 | 1,3 | -- | -- | -- | -- |
Importaciones | 1,8 | -- | 1,2 | 1,9 | -- | -- | -- | -- |
Sector primario | 1,0 | -- | 0,3 | -1,6 | -- | -- | -- | -- |
Industria y energía | -0,2 | -- | -1,3 | -2,0 | -- | -- | -- | -- |
Construcción | 2,6 | -- | 2,3 | 1,8 | -- | -- | -- | -- |
Servicios | 3,0 | -- | 2,7 | 2,3 | -- | -- | -- | -- |
Valor añadido bruto | 2,8 | -- | 2,6 | 2,3 | -- | -- | -- | -- |
Impuestos netos sobre productos | 1,7 | -- | 2,0 | 2,2 | -- | -- | -- | -- |
Empleo | 1,8 | 1,8 | 1,8 | 1,9 | 2,0 | 1,9 | 1,6 | 1,6 |
Oharra: Hiruhilekoko desagregazioa eguneratu gabe dago Eustaten aldetik.
2023ko aurrerapena eta 2024ko behin-behineko datuak.
- Otsaila 2024 (PDF, 1MB)
- Urtarrila 2024 (PDF, 1MB)
- Abendua 2024 (PDF, 1MB)
- Azaroa 2024 (PDF, 1MB)
- Urria 2024 (PDF, 1MB)
- Iraila 2024 (PDF, 1MB)
- Uztaila 2024 (PDF, 1MB)
- Ekaina 2024 (PDF, 1MB)
- Maiatza 2024 (PDF, 1MB)
- Apirila 2024 (PDF, 1MB)
- Martxoa 2024 (PDF, 1MB)
- Otsaila 2024 (PDF, 1MB)