Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategia
Euskadik irisgarritasun unibertsala bultzatzeko konpromisoa hartu du, Irisgarritasunaren Euskal Kontseiluan lehendakariak egindako adierazpenaren bidez. Adierazpen hori Irisgarritasuna Sustatzeko Legea (2017ko abendua) onartu zeneko 20. urteurrena gogoratzeko egin zen:
"Legegintzaldi honetan Irisgarritasun Unibertsalerako Estrategia baten oinarriak ezarri behar ditugu gure erkidegoan"
"Irisgarritasun Unibertsalerako Euskal Estrategia zeharka, diziplina anitzez eta sektore anitzez garatu behar da"
Dokumentu honetan, EAEko Irisgarritasun Unibertsalaren Estrategia (PDF, 573 KB) ren definizioa gauzatzen da. Dokumentu hori EAEko Irisgarritasun Unibertsalaren arloko Lehen Ekintza Plana (PDF, 1 MB) formulatzeko oinarri gisa erabili da. Plan hau ISEK-Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluaren ohiko bilkuran onartu zen 2021eko ekainaren 24an eta Gobernu Kontseiluak 2021eko azaroaren 2an onartu zuen.
Dokumentuak bost kapitulu ditu.
Lehendabizikoan, aurrekari modura, adierazpen instituzional bat dago jasota, eta, bertan, Euskal Atonomia Erkidegoak irisgarritasun unibertsaleko estrategia propio bat izateak dakarren konpromisoa nabarmentzen da.
Bigarren kapituluan, Espainiako eta nazioarteko arau-testuingurua aurkezten da: Nazio Batuen Erakundearen desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko konbentzioa, Europar Batasuneko oinarrizko eskubideen Gutuna, eta Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea, besteak beste. Era berean, irisgarritasunaren esparruan erreferente diren estrategia eta plan nagusiak aztertzen dira.
Hirugarren kapituluan, irisgarritasun unibertsalak Euskal Autonomia Erkidegoan duen egoera aztertzen da, irisgarritasunaren esparruan populaziorik hauskorrenaren – desgaitasuna duten pertsonak, adinekoak eta abar – zenbatespenari eta bilakaerari arreta ipiniz. Egoera gaika aztertzen da, bai eta irisgarritasuna hobetzeko gauzatu diren jarduketa publikoen arabera ere. Kapitulu nonetan, ISEKek 2018an egindako aurre-diagnostikoaren emaitza nagusiak ere aurkezten dira, eta gerturatze kualitatibo bat egiten zaio egungo egoeraren balioespenari hainbat eragileren ikusmoldetik.
Laugarren kapituluan, Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategia aurkezten da: inspiratu duten printzipioak, egitekoa, etorkizuneko ikuspegia, ardatz estrategikoak eta jarduketa-ildoak.
Bostgarren kapituluan, berriz, estrategia nola ezarriko den xehatuko da, bai eta jarraipena eta ebaluazioa nola egingo diren ere.