ISEK - Irisgarritasun Unibertsaleko Planak Euskadin
Dokumentu hau irisgarritasun unibertsaleko estrategiak garatzeko laguntza eta erreferentzia gisa sortu da, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta erakunde publikoei zuzenduta; hala ere, beste erakunde batzuentzat edo horien unitate sektorialentzat ere baliagarria izan daiteke.
Irisgarritasun unibertsaleko estrategia horiek Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralen (PIAU) bidez ezartzen dira. Euskadi erabat irisgarria lortzeko. Eta irisgarria diogunean ez gara ari hiriespazioei, eraikin publikoei, lantokiei eta etxebizitzei buruz bakarrik; horiez gain, komunikazio digitalaren horizonte berriak irekitzen dituzten ingurune ez-fisikoak eta herritarren eskubide guztiak ere hartzen ditugu kontuan, Euskadiko Irisgarritasun Unibertsalaren Estrategian jasotzen den bezala.
Testuinguru horretan, eta Euskadiko hainbat erakunde publikorekin harremanetan jarri ondoren, beharrezkotzat jo da irisgarritasun unibertsaleko lau urteko estrategia horien garapena eta inplementazioa bultzatzea erakunde publikoetan, toki-erakundeak zein organismo publikoak izan, eta baita erakunde pribatuen artean ere, guztiak EAEko Estrategiarekin bat etorriz
Esteka honen bidez deskarga dezakezu dokumentua