Ingurumenean eragina duten jarduerak
Jarduera ekonomikoek ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eragin handiagoaren edo txikiagoaren arabera, ingurumenean esku hartzeko hainbat erregimen ezartzen dira, honako alderdi hauek kontuan hartuta:
- Instalazioaren dimentsioa eta ekoizpen-gaitasuna.
- Ur-kontsumoa, energia-kontsumoa eta beste baliabide batzuen kontsumoa.
- Sortutako hondakinen kopurua, pisua eta tipologia.
- Atmosferara eta uretara egin litezkeen isurpenak.
- Egin litezkeen soinu-igorpenak.
- Istripu-arriskua.
- Substantzia arriskutsuen erabilera.
- Lurzorua okupatzea.
Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I. eranskinean zerrendatutako jarduera eta instalazio publiko eta pribatuek ingurumenean esku hartzeko araubide hauek bete beharko dituzte:
- Ingurumen Baimen Bateratua: I.A. eranskineko jarduerak eta instalazioak.
- Ingurumen-baimen bakarra: I.B eranskineko jarduerak eta instalazioak.
- Jarduera sailkatuak: I.C eranskineko jarduerak eta instalazioak, jarduera sailkatuaren lizentziaren araubide juridikoa, I.D eranskineko instalazioak eta jarduerak, jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpenaren araubide juridikoa.
Azken aldaketako data: