Zentroen baimentzea
Indarrean dagoen araudiaren arabera, osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduek aldez aurreko administrazio- eta osasun-baimenaren printzipioa bete behar dute beren jarduera gauzatzeko. Osasun-baimenak hiru motatakoak dira: instalazioa, funtsezko aldaketak eta funtzionamendua.
Osasun Zentro, Zerbitzu eta Establezimenduen Erregistroa Osasun Sailaren baimena duten Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro guztien bilduma da. Izaera publikoa du, eta inskripzioa edo erregistro-oharra herritar guztien eskura daude. Bakarra da Euskal Autonomia Erkidego osorako, Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan modu deszentralizatuan kudeatzeari kalterik egin gabe, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzaren zuzendaritzapean, kontrolpean eta koordinaziopean.
Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioak, bere webgune ofizialaren bidez, osasun-zentroen, -zerbitzuen eta -establezimenduen Erregistro Orokorrerako (REGCESS) sarbidea eskaintzen die herritarrei.
- Ospitaleak
- Kontsulta medikoak/Beste profesional sanitario batzuk/Balioaniztunak/Egoitzak
- Anbulantziak
- Kirurgia Handi Anbulatorioko Zentroak
- Hortz-klinikak
- Laborategi klinikoak
- Ortopediak
- Audioprotesi-establezimenduak
- Optikak
- Osasun-laguntzako zentro mugikorrak
- Mutualitateen mendeko osasun-zentro, zerbitzu eta establezimenduak
- Kanpoko zerbitzuak
Azken aldaketako data: