Ezagutu administrazio-prozeduraren arloa
Osasun Sailaren zereginetako bat, osasun-arloko agintaritza den aldetik, arauz eskatutako betekizunak betetzen diren egiaztatzea da, hala osasuneko produktuei dagokienez nola osasun-zentroei, -zerbitzuei eta -establezimendu dagokienez, eta osasun-arloko kalitate- eta segurtasun-estandarrak bermatzea.
Arlo hauetan lan egiten dugu
- Babes erradiologikoa
Osasun zentroetako erradiodiagnostikoko, erradioterapiako eta medikuntza nuklearreko unitateetako kalitate-irizpideak betetzen direla zaintzea.
- Egiaztapen sanitarioak
Arau-konplexutasuna dela eta administrazio-tratamendu jakin bat behar duten osasun-jardueren kontrola.
- Etengabeko Prestakuntzaren Kreditazioa
Formakuntza etengabeko jardueren kreditazio sistema boluntarioa
- Historia Klinikoa
Historia klinikoa paziente bakoitzaren asistentzia prozesuei dagozkien dokumentu guztiek osatzen dute.
- Kanpo-desfibriladore automatikoak
Desfibriladoreen erregistroa kudeatzea (ekipamenduen altak eta bajak, etab.), kanpo-desfibriladore automatikoak zein zentrori dagozkion, zein ezaugarri dituzten eta non dauden adierazita.
- Neurrira eginiko produktu sanitarioak
Neurrira egindako osasun-produktuak ekoizteko, egokitzeko eta saltzeko baimena ematea eta, bestetik, Osasun-produktuen Erregistroa kudeatzea.
- Osasun publizitate baimena
Osasun-arriskuak eragin ditzaketen osasun-produktuak edo -jarduerak nahiz osasun-zerbitzuak kontratatzea sustatzeko komunikazioak kontrolatzea.
- Pazientearen segurtasuna
Segurtasun-planak osasun-zentroetan eta -zerbitzuetan ezartzearen segimendua eta ebaluazioa egitea, eta, horretaz gain, kalterik gabeko gertaerak jakinarazteko sistemak kudeatzea.
- Profesional Sanitarioen Euskal Erregistroa
Erregistro horretan profesional sanitarioen datuak jakinaraziko dira.
- Tasak
Osasun-zentro/-zerbitzu/-establezimendu motaren araberako baimenen prezio publikoak barne hartzen ditu, hala nola neurrira egindako osasun-produktuak ekoizteko eta osasun-arloko publizitatea kontrolatzeko baimenak.
- Zentroak Baimentzea
Zerbitzu, zentro eta establezimendu sanitario publiko zein pribatuen antolamendu teknikoa, ikuskapena, erregistroa eta homologazioa. Instalatzeko eta jardunean hasteko baimena ematen dugu.