Osasun Saila

Ortopedia-kabineteen edo ortopedien baimen sanitarioak

Deskribapena

Ortopedia-kabineteak edo ortopediak establezimendu sanitarioak dira, eta haietan, indarrean dagoen legediaren arabera eskatutako titulazio ofiziala, lanbide-kualifikazioa edo esperientzia duten langileen zuzendaritza teknikoaren pean, protesi edo ortesitzat hartzen diren ortopedia-produktuak ematen dituzte, pazienteari egokituta, bai eta erabiltzaileen autonomia, funtzionalitate edo gaitasun fisikoaren galera arintzeko laguntza teknikoak ere.

Hiru baimen sanitario araututa daude: instalazioa, funtsezko aldaketak eta funtzionamendua. Funtzionamenduarenak du garrantzirik handiena, establezimendu sanitarioa jendearentzat irekitzeko aukera ematen baitu. Beste biak, hasi baino lehen, pertsona titularrari sortzeko edo aldaketak egiteko proiektua indarrean dagoen arautegiarekin bat datorrela bermatzeko dira. Hala ere, baimen sanitarioek ez dute salbuesten indarreko legeriaren arabera egokiak diren administrazio-baimenak betetzetik.

Aurretik aipatutako baimen sanitarioak kasuan kasuko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzetako Antolamendu Sanitarioko Unitateetan izapidetzen dira. Aitzitik, ortesiak eta protesi ortopedikoak neurrira fabrikatzeko egiaztagiriak Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzako Antolamendu eta Egiaztapen Sanitarioko Zerbitzuak (Lakua) izapidetzen ditu.

Instalatzeko baimena: sortu berriko Ortopedia Kabinete edo Ortopedientzat eskatzen da.

Funtzionamendu-baimen sanitarioa: instalazioaren baimenaren ondoren edo aldi berean izapidetzen da, eta horrelako establezimendu sanitarioei jarduera gauzatzeko ahalmena ematen die, eta nahitaezkoa da jarduera hasi aurretik. Ortopedia Kabineteen eta Ortopedien funtsezko aldaketak egin eta gero eta dagozkien jardunak hasi baino lehen behar da, orobat. Funtzionamendurako baimena establezimendu bakoitzerako ematen da, eta bost urtean behin berritu behar da.

Ortopedia Kabinete batean funtsezko aldaketak egiteko, aldez aurretik, dagokion aldatzeko baimena lortu behar da.

Funtzionatzeko baimena duen Ortopedia Kabinete baten funtsezko aldaketatzat honako hauek hartuko dira:

  • a) Higiezinaren banaketa edo egitura aldatzea.
  • d) Titularra aldatzea.

Lurralde-ordezkaritzek honako hauek ere izapidetzen dituzte:

  • Funtsezkoak ez diren aldaketak. (gehienez ere hilabeteren buruan jakinarazi behar dituzte, egiten dituztenetik zenbatzen hasita)
    • o Jarduera asistentzialaren zuzendari teknikoa edo arduraduna aldatzea.
    • o Pertsonal sanitarioa edo haren dedikazio-araubidea aldatzea.
    • o Jarduera, erabat edo zati batean, aldi baterako etetea.
  • Itxiera jakinaraztea: gutxienez hiru hilabete lehenago.

Nori dago zuzenduta

  • Ortopedia Kabineteak edo Ortopediak sortu nahi dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztientzat. Horiek establezimendu sanitarioak dira, eta, lokal jakin batean, gaixo bakoitzari egokitutako produktu sanitarioak eskaintzen dituzte ortesien eta protesi ortopedikoen kategorietan, bai eta erabiltzaileen autonomiaren edo gaitasun fisikoaren galerak arintzeko laguntza teknikoak ere.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Arabako Lurralde-Ordezkaritza
  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritza
  • Osasuna / Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak > Gipuzkoako Lurralde-Ordezkaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Arabako Lurralde Ordezkaritza 

  • Olagibel, 38 - 01004 Vitoria-Gasteiz

  • Telefonoa: 945 017180 / 945 017144

  • Posta elektronikoa: ordenazioaaraba@euskadi.eus

Delegación Territorial de Salud de Bizkaia

  • Recalde zumarkalea, 39 A - 48008 Bilbao

  • Telefonoa: 944 031558

  • Posta elektronikoa: ordenazioabizkaia@euskadi.eus

Delegación Territorial de Salud de Gipuzkoa

  • Nafarroa hiribidea, 4, behea  - 0013 Donostia- San Sebastián 
  • Telefonoa: 943 022740

  • Posta elektronikoa: ordenazioagipuzkoa@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Instalatzeko baimena: 0103101
  • Funtzionatzeko baimena: 0103102
  • Instalatzeko eta funtzionatzeko baimena: 0103102
  • Funtzionatzeko baimena berritzea: 0103102
  • Funtsezko aldaketarako baimena: 0103105
  • Funtsezkoa ez den aldaketaren jakinarazpena: 0103106
  • Itxieraren jakinarazpena: 0103108

Instalatzeko baimena

Instalazio-baimena Ortopedia Kabinete edo Ortopedia baten funtzionamenduaren aurretik eskatu behar da, eta arauan aurreikusitakoa betetzen duten guztietan emango da.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionatzeko baimena

Sortu berriko eta instalazio-baimena duen Ortopedia Kabinete edo Ortopedia baten funtzionamendu-baimena jarduerari ekin aurretik lortu behar da, eta hori eskatu behar da:

  • a) Instalazio-baimena jakinarazten denetik urtebete bete aurretik, hura sortzeak obra berria edo dagoeneko badagoen higiezin baten egitura edo banaketa aldatzea ez badakar.
  • b) Instalazio-baimena jakinarazten denetik bi urte bete aurretik, gainontzeko kasuetan obrak hasi ez badira edo haiek gelditu badira.

Era berean, Ortopedia Kabineteen edo Ortopedien funtsezko aldaketak egin eta gero eta dagozkien jardunak hasi baino lehen lortu behar da.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Instalatzeko eta funtzionatzeko baimena

Ortoprotesia Kabinete edo Ortopedia baten instalazio eta funtzionamendu-baimenak batera eskatu daitezke, betiere haren sorrerak obra berri bat edo jada badagoen higiezin baten banaketa edo egitura aldatzea ez badakar.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtzionatzeko baimena berritzea

Funtzionamendurako baimenak bost urterako balio du, eta, baimenaren indarraldia amaitu baino hiru hilabete lehenago, baimenaren titularrak baimena berritzea eskatu behar du.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezko aldaketarako baimena

Ortopedia Kabinete edo Ortopedia batean honako hauetakoren bat eginez gero:

  • Higiezinaren egitura edo banaketa aldatzea edo haren zerbitzu-zorroa aldatzea, horrek eremu funtzional berriak bereizteko beharra badakar
  • Baimenaren titularra aldatzea

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Funtsezkoa ez den aldaketaren jakinarazpena

Establezimendu sanitario baten funtsezkoak ez diren aldaketak hilabeteko epean jakinarazi behar dira gehienez, aldaketa horiek egiten dituztenetik hasita, eta halakotzat honako hauek hartzen dira:

  • a) Jarduera asistentzialaren zuzendari teknikoa edo arduraduna aldatzea
  • b) Pertsonal sanitarioa edo bere dedikazio-araubidea aldatzea
  • c) Haren jarduera, erabat edo zati batean, aldi baterako etetea

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

INSTRUKZIOAK

  1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  2. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Beste tramite batzuk

Itxieraren jakinarazpena

Ortopedia Kabinete edo Ortopedia bat itxi nahi izanez gero, titularrak Osasun Saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio, hiru hilabete lehenago gutxienez.