Osasun-karpeta
Zure Osasun-karpetara sartzera gonbidatzen zaitugu, informazio-, komunikazio- eta prestakuntza-tresna bezala erabili dezazun. Osasun-karpetaren bidez, hau guztia egin dezakezu:
- Zure txostenak kontsultatu eta deskargatu: ospitaleko altak, kirurgia, analitika, erradiologia eta anatomia patologikoa, baita lehen mailako arretako txostenak ere, zure sendagileari eskatu ostean eginak.
- Zure farmakologia-historia kontsultatu: preskripzioak eta tratamendu aktiboaren orria; baita zure txertaketa-historia eta proba medikoetako erradiazioarekiko esposizioa ere.
- Lehen mailako arretako sendagilearekin, erizainarekin, emaginarekin edo ospitaleko espezialistarekin zer hitzordu dituzun kontsultatu.
- Zure osasunerako eta zure familiaren osasunerako informazio eta esteka interesgarriak ikusi.
- Ohitura osasungarriei (dietari, jarduera fisikoari eta tabakoa erretzeari) buruzko galdera-sortak bete, eta, galdera-sorta amaitzean, aholkuak jaso. Ohiko patologiei eta osasun-arazoei buruzko informazioa ikusi.
- Osakidetzatik kanpoko zure txostenak sartu, pdf formatuan, Txostenak igo atalaren bidez.
- Zure historia klinikoan idatzi behar dela iruditzen zaizun informazioa idatzi, Nire egunerokoa atalean. Zure sendagileak ikusi ahalko du, kontsultara zoazenean.
- Zure familiako medikuari edo espezialistei zalantzak edo mezuak bidali, Nire medikuarentzako zalantzak atalaren bidez, medikuaren edo espezialisten onarpena jaso ostean. Zure sendagileak ere informazioa bidal diezazuke, Pazientearentzako mezuak atalaren bidez.
- Amaitzeko, autojarraipenerako programetan izena eman dezakezu, osasunaren parametro batzuk kontrolatzeko, hala nola arteria-tentsioa, pisua, eta tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa. Gero, zure osasun-profesionalak baliozkotu beharko ditu parametro horiek.
Azken aldaketako data: