Osasun Saila

2019-2020 Gripearen inguruko zainketa

Gripea arnasketa gaixotasuna da, goiko edo beheko arnas aparatuari erasotzen dion birus batek eragina. Sintoma ohikoenak hauek dira: sukarra, muskuluetako edota buruko mina eta ahulezia orokorra. Gaixotasun hau urtero agertzen da, batez ere neguan eta udaberrian. Gripeeak gehien erasaten dien pertsonak haurrak eta zaharrak dira, eta horiek dute konplikazioak jasateko arrisku larriena.

  

11 ASTEA (2020/03/09-2020/03/15) - 2019-2020 denboraldiaren laburpena
Gripe-jarduera, Sare Jagolean, 89,44 kasukoa izan da 100.000 biztanleko.
Laborategira bidalitako laginen % 34,6 baieztatu da, B motako 7 birus eta A motako 2 birus isolatu direlarik: A(H1N1)pdm09 eta A(H3N2) bana.
Orain arte, ospitaleratutako 1304 gripe kasu egiaztatu jakinarazi dira, eta horietatik 333k larritasun irizpideak betetzen dituzte.
Gripearen sindromeagatiko laguntza eskaerak behera egiten jarraitzen du.
Tasak eta intzidentzia
Kasu-kopurua 45
Intzidentzia-tasa, estandarizatua (100.000 biztanleko) 89,44
Zaintza birologikoa
Bidalitako laginak 26
Egiaztapen mikrobiologikoa %34,6
Virus A 2 (%22,2)
Virus B 7(%77,8)
  1. Grafikoa .- Gripea. Asteroko eboluzioa [2019-2020, EAE]

1.	Grafikoa .- Gripea. Asteroko eboluzioa [2019-2020, EAE]

Gripe-jardueraren intentsitatea maila baxuan mantendu da.

Tasa handiena 0-4 urtekoen taldean eman da, 229,3 kasurekin 100.000 biztanleko eta, ondoren, 5-14 urtekoen taldean, 123,5kasurekin 100.000 biztanleko.

Baieztatutako gripe kasu ospitaleratuen zaintza

Denboraldiaren hasieratik baieztatutako gripea zuten 1304 kasu ospitaleratu dira, jagoletzapeko EAEko zortzi ospitaleetan. 333 kasuk larritasun irizpideak bete dituzte. 1. taulan, ospitaleratutakoen kopurua deskribatzen da, adin-taldearen eta larritasunaren arabera, eta 2. taulan, berriz, birusen isolamenduak, horien mota/azpimotaren arabera.

1. Taula.- Gripe egiaztatuagatik ospitaleratutako kasuak, adin-taldearen arabera. [2019-2020, EAE]

1.	Taula .- Gripea. Asteroko eboluzioa [2019-2020, EAE]

2. Taula.- Gripe egiaztatuagatik ospitaleratutako kasuak, birusaren azpimotaren arabera. [2019-2020, EAE]

2.	Taula .- Gripea. Asteroko eboluzioa [2019-2020, EAE]

Ospitaleratutako gripe kasu baieztatu larrien (OGKBL) batez besteko adina 61 urtekoa da (heina 0-96) eta mediana, 64 urtekoa. Kasuen % 56,5 gizonak dira. OGKBLen % 68,5ek gripeagatik konplikazioak izateko arrisku-faktoreak dituzte edo 64 urtetik gorako adina dute.

  1. taulan arrisku-faktoreen banaketa eta erregistratutako kasu larrien konplikazioak ageri dira.
  1. Taula.- Gripe egiaztatuagatik ospitaleratutako kasu larriak. Arrisku faktoreak eta konplikazioak (%). [2019-2020, EAE]

 3.- taula.- Gripearen sindromeagatiko kontsultak ESIka (100.000 biztanleko tasak) [2019-2020 EAE]

Datuak eskurarri dituzten 332 OGKBLetatik 80 kasu (% 24,0) ZIUn sartu behar izan dituzte.

Denboraldiaren hasieratik, 45 heriotza izan dira gripe egiaztatuagatik ospitaleratutako kasu larrien artean (% 13,5). Horietatik % 93,3k arrisku-faktoreak edo 64 urte baino gehiago zituzten.

Gripe-sindromeari lotutako kontsultak lehen mailako arretan

Osakidetzako Lehen Mailako Arretako sarean, 2020ko 11. astean, gripearen sindromeari lotutako 460 kontsulta erregistratu dira. Tasa gordina 21,2/100.000koa izan da (aurreko astearekiko intzidentzia-arrazoia: 0,6). Lurralde historikoei dagokienez, hauek izan dira 100.000 biztanleko tasa gordinak: 18,7 Araban, 22,6 Bizkaian eta 19,6 Gipuzkoan (2. grafikoa)

2. Grafikoa.- Gripearen sindromeagatiko kontsultak LHen arabera (100.000 biztanleko tasak). [2019-2020, EAE]

2. Grafikoa.- Gripearen sindromeagatiko kontsultak LHen arabera (100.000 biztanleko tasak). [2019-2020, EAE]

Hurrengo taulan gripe-sindromearen maiztasun-tasa gordinak azaltzen dira, 100.000 biztanleko eta ESIka (2020/10. eta 2020/11. asteak).

4.taula.- Gripearen sindromeagatiko kontsultak ESIka (100.000 biztanleko tasak) [2019-2020 EAE]

 4.- taula.- Gripearen sindromeagatiko kontsultak ESIka (100.000 biztanleko tasak) [2019-2020 EAE]

Asistentzia-eskaera tasa handienak 5-14 eta 15-64 adin-taldeetan izan dira, 27,4 eta 25,3 kasurekin 100.000 biztanleko, hurrenez hurren (3. grafikoa).

3. Grafikoa.- Gripearen sindromeagatiko kontsultak adin-taldeen arabera (100.000 biztanleko tasak). [2019-2020, EAE]

 3. Grafikoa.- Gripearen sindromeagatiko kontsultak adin-taldeen arabera (100.000 biztanleko tasak). [2019-2020, EAE]

Agerraldiak

Denboraldia hasi zenetik, 2 agerraldi izan dira bata 2020/3 astean eta bestea 2020/4 astean. Biak Bizkaian izan dira, A (H1N1) pdm09 birusak sortutakoak eta amaituta daude.

ABSaren (arnas birus sintzitialaren) zaintza mikrobiologikoa

2019/40 astetik, 1563 ABS kasu jakinarazi dira. Hauen % 45,5 0-2 urteko haurren artean. Ez daude bilduta 11. asteko datu guztiak.

Espainiako Gripearen Zaintza Sistema (SVGE)

2020/10 astean, gripe-intzidentziaren tasa orokorra 68,6 kasukoa izan da 100.000 biztanleko (tasen arrazoia aurreko astearekiko: 0,88; % 95eko KT: 0,77-0,99). Estatuan, gripearen intentsitate maila baxua da, hedapena eskualde mailakoa izan da eta beheranzko bilakaera ikusten da. Gripearen jardueraren jeitsiera esangarria 5-14 urteko adin taldean bakarrik ikusi da.

Berrehun eta zortzi jagole-lagin bidali dira sistemako laborategietara. Horien % 31,7 (66) positiboak izan dira, % 64 (42) B motakoak izanik eta % 36a (24) A motakoak: % 38 A(H1N1) pdm09 eta % 62a A(H3N2) izan dira.

Denboraldiaren hasieratik, gripearen birusaren A motako 1459 (% 58,7) detekzio zentinela jakinarazi dira, B motako 1024 (% 41,2) eta C motako 3 (% 0,1). Azpimota ezaguna den A motako 1369 birusetatik, % 84 A(H1N1) pdm09 eta % 16a A(H3N2) izan dira.

OGKBLen tasa metatua 12,6/100.000 biztanlekoa da. OGKBL kasuen % 90,3an A birusa identifikatu da,% 9,6an B birusa eta % 0,1ean C birusa. Orain arte identifikatutako A birusen % 88 A(H1N1)pdm09 dira, eta beste % 12a, A(H3N2). Kasuen % 55 gizonezkoak izan dira. Informazioa eskuragarri zuten pazienteen % 79 gripearen konplikazioak izateko arrisku-faktoreak zituzten. Gaixoen % 78k pneumonia garatu zuten eta % 25 ZIUn sartu behar izan zuten. Denboraldiaren hasieratik % 12,6koa izan da OGKBLen hilkortasuna, % 55 gizonak izanda.

Denboraldia hasi zenetik bost agerraldi jakinarazi dira, 3 azpimota ezezaguneko A motako gripearen birusak eragindakoak eta 2 A (H1N1) pdm09 motakoak.

Nazioarteko egoera

2020/10 astean, zentinela sisteman aztertutako 1753 laginen % 38 (665) positiboak izan ziren. 273 laginetan B motako birusa isolatu zen eta 392etan A motakoa. Azken horien 313 azpimota ezaguna zen: % 56 A(H1N1)pdm09 eta % 44a A(H3N2). Leinua esleitu zaien B motako birus guztiak B/Victoria izan dira.

Denboraldiaren hasieratik, detektatutako birusen % 65 A motakoak izan dira eta % 35a B motakoak. A motako birusei dagokionez, 9772tan azpimota ezaguna izan da: 5863 (% 60) A(H1N1)pdm09 eta 3909 (% 40) A(H3N2). Leinua esleitu zaien B motako 2163 birusetatik % 99 B/Victoria izan dira.

Munduko gripe-jarduerari buruzko informazio xeheagoa, ondorengo esteka hauetan: Flu News, FluNet, OPS.

Zaintza Epidemiologikoa. Osasun Publikoko Zuzendaritza eta Adikzioen Zuzendaritza.

Azken aldaketako data: