Txertoen arloari buruz
Txertoak prebentzio-neurririk onenetakoak dira eta Osasun Publikoko funtsezko tresna bat. Gainera, txertoak seguruak dira eta populazioa infekzio ohikoenetako eta larrienetako batzuen aurrean modu indibidual eta kolektiboan babesteko eraginkorrak.
Txertaketa-programak aldizka eguneratu behar dira, populazioaren immunitate-egoera aldakorrera, patogeno berrien edo horien aldaeren agerpenera eta garapen teknologikoaren eta aurrerapen zientifikoaren ondorioz sortzen diren txerto berrietara egokitzeko.