Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza
- Titularra: Lucia Torrealday Berrueco
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Hezkuntza
ORGANIGRAMA
ARLOAK / EGINKIZUNAK
13. artikulua.– Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza.
Saleko sailburuordetzei dagozkien egiteko orokorrez gainera, Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzak honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu esleituak, goi-mailakoak ez diren irakaskuntzei dagokienez:
- Hezkuntza-sistema antolatu, eraldatu eta eraberritzeko ekintzak planifikatzea; goi-mailakoak ez diren irakaskuntzen arloko hezkuntza-politika eta hark curriculumaren eta arauen garapenean duen eragina definitu eta koordinatzea; irakasleen prestakuntza; hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak, eta hezkuntza-berrikuntzako programen garapena.
- Aurreko puntuan aipatutako irakaskuntzen programazioa bultzatu, koordinatu eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan abiaraztea.
- Ikaskuntza ebaluatzeko jarduerak ikuskatzea, hezkuntza hobetzeko planak ezartzeko behar diren neurriak hartzeko eta kontrolatzeko, hargatik eragotzi gabe Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI-IVEI) arlo horretan dituen eskumenak.
- Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren eskumen-eremuko irakaskuntzak antolatu, eraberritu eta ikertzeko ekintzak koordinatzea.
- Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzarekin koordinatuta, irakaskuntzako funtzio publikoan eta hezkuntza-ikuskaritzako eta -laguntzako zerbitzuetan sartzeko gaien edukiak nola ezartzen diren ikuskatzea, bai eta sarrera-proben oinarriak, programak eta edukiak prestatzen parte hartzea ere.
- Hezkuntza-sistemaren plangintza egitea, 18. artikuluaren lehenengo puntuan ezarritakoa eragotzi gabe, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzarekin koordinatuta; ildo horretatik, ikastetxeen tipologia eta kokapena zehazteko irizpideak finkatuko ditu, eta honako hauek aztertuko: langile-premiei erantzuteko proposamenak, giza baliabideak hobetzeko eta kualifikatzeko planak eta azpiegitura- eta ekipamendu-baliabideen zuzkidura berriei buruzko proposamenak.
- Hizkuntza-arloko helburuak hobetzeko proposamenen plangintza eta jarraipena egitea, hezkuntza-sistemaren barruan. Ildo horretan, helburu horiek erdiesteko proposamen pedagogiko berritzaileak diseinatu eta abiaraziko ditu.
- Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1998 Oinarrizko Legea garatzeko jarduerak zehaztu eta koordinatzea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin koordinatuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzaren abenduaren 21eko 17/2023 Legearen IV. tituluaren esparruan.
- Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako ikastetxeetan, euskara ardatz duen hizkuntza eta kultura anitzeko hezkuntza-eredua diseinatzea, planifikatzea, koordinatzea eta ebaluatzea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin koordinatuta.
- Digitalizazioa eta kultura digitala sustatzea, egungo hezkuntza-sistema eraldatzeko eragile gisa, dagozkion hezkuntza-etapa guztietan.
- Ikerketa-lana egitea hezkuntzaren eta hezkuntza-berrikuntzaren esparruan, betiere goi-mailakoak ez diren irakaskuntza-mailetan.
- Goi-mailakoak ez diren irakaskuntza-mailetako irakasleei prestakuntza eta aholkuak ematea, hezkuntza-ikerketaren eta -berrikuntzaren ondorioz sortzen diren metodologia eta teknologiei buruz.
- Ikaskuntza-prozesuak hobetuko dituzten ingurune digital eta presentzial berrietan aurrera egitea, irakasleen eta ikasle guztien prestakuntzan etengabeko hobekuntza garatuz.
- Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako ikastetxeen autonomia areagotzea eta haien lidergo pedagogikoa bultzatzea, bai eta zuzendarien jarduna koordinatzea ere, baliabideak, pertsonak, antolamendua eta autonomia pedagogikoa hobetzeko.
- Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin koordinatzea Euskadiko Steam Estrategiaren garapena eta ezarpena.
- Aniztasunaren tratamendua bultzatzea esparru inklusibo baten barruan, bere eskumen-eremuko hezkuntza-etapetan.
- Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren eskumen-eremuan, ikastetxe eta unitate publikoak sortu, eraldatu eta kentzeko proposamenak egitea, bai eta goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako ikastetxe eta unitate publikoei baimenak eman, aldatu eta azkentzeko proposamenak ere.
- Haurreskolak Partzuergoarekiko eta Bizkaiko Osabidezko Hezkuntza Partzuergoarekiko harremanak bultzatu eta koordinatzea.
- Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako ikastetxe publikoetan jantoki- eta garraio-politika sustatu eta bultzatzea.
- Beka eta laguntzen politika sustatu eta bultzatzea, honako eremu hauetan: Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-mailetarako bekak, izaera orokorrekoak.
- Unibertsitateen eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren arteko lankidetza sustatu, bultzatu eta ezartzea prestakuntzaren eta ikerketa eta berrikuntza aplikatuen esparruan, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin lankidetzan eta hargatik eragotzi gabe hari esleitutako eskumenak.
KARGUAK
Lucia Torrealday Berrueco
(2024/12/04 - ) Hezkuntza Politiketako sailburuordea

Organigrama
Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak