Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

14. artikulua.– Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza.

Saileko Zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritzari:

  1. Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren eskumen-eremuan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua planifikatu, bultzatu eta garatzea, bai eta hezkuntza berriztatu eta eraldatzeko programen jarraipena egitea ere.
  2. Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzen curriculuma garatzeko material didaktikoen prestaketa bultzatzea.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailakoak ez diren irakaskuntza-mailetan, hezkuntza-curriculuma egoki garatzera bideratutako arauak aplikatzeko proposamenak, ebaluazio-lanak eta azterlanak egitea. Esparru orokor horren barruan, arreta berezia eskainiko zaio euskal curriculuma hezkuntza-sistemaren eremu guztietan definitu, garatu eta ezartzeari.
  4. Irakasleen eta ikasleen gaitasun digitalak sustatzeko jarduketa- eta estrategia-planak bultzatzea, bikaintasunerako bidean didaktika eta irakasteko eta ikasteko prozesua hobetzen lagun dezaketen metodologia aktiboei eta tresna tekno-pedagogikoei buruzko prestakuntzaren bidez.
  5. Irakaskuntzaren ebaluazioa arautzeko proposamena egitea, ISEIrekin koordinatuta.
  6. Ebaluazioaren kultura sustatzea, eta irakasleen jarduna eta Zuzendaritza-lana ebaluatzeko prozesuak aplikatzea, Hezkuntza Ikuskaritzarekin koordinatuta.
  7. Ikastetxeetan, hezkuntza-sistemaren berrikuntzak identifikatzea esparru desberdinetan, bai curriculumean, bai metodologian, bai didaktikan eta bai antolamenduan, eta berrikuntza horiek emaitza akademikoetan duten eragina neurtzea.
  8. Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren eskumen-eremuan, irakaskuntzaren arloko Europako programetan eta Europar Batasuneko ekintzetan parte hartzeko beharrezkoak diren ekintzak sustatu eta bultzatzea.
  9. Irakasleen eta Zuzendaritza-taldeen etengabeko prestakuntza-plana diseinatu, aplikatu eta ebaluatzea, Hezkuntza Sailak ikastetxeen beharrak aintzat hartuta zehaztutako ildo estrategikoen arabera.
  10. Estrategiak diseinatzea irakasleei eta ikastetxeei laguntzeko irakasleen garapen profesionala eta haien arteko sare-lana bultzatzen, ikaskuntza arrakastatsua ahalbidetuko duten inguruneetan.
  11. STEAM kultura sustatzea, genero-ikuspegitik, irakaskuntza-etapa guztietan, ikasleen aukerak eta itxaropenak bateratzeko.
  12. Ikastetxeei laguntzeko programak garatzeko beharrezkoak diren ekintzak eta hitzarmenak kudeatzea.
  13. Unibertsitateekin koordinatzea Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen praktiken tutoretza.
  14. Euskal Autonomia Erkidegoan goi-mailakoak ez diren irakaskuntza-mailetan, lanbide-heziketako irakaskuntza-mailetan eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetan titulu akademikoak eta profesionalak ematea, atzerriko ikasketak homologatzea, agiri akademikoen sinadurak egiaztatzea ondoren legeztatzeko, eta EAEko tituluen eta homologazio-kredentzialen erregistroa egitea.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Aitor Nemesio Uriondo Usandizaga
(2024/12/04 - ) Ikaskuntza eta Berrikuntzako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK