Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (IVAP) 2025

Helburuak

Ebazpena, IVAPeko zuzendariarena, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duena.

 

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluko 1. puntuko lehenengo paragrafoak ezartzen duenez, administrazio publikoetako organoek eta dirulaguntzak ematen dituen edozein erakundek Dirulaguntzen Plan Estrategiko bat egin beharko dute aurrez. Bertan, hura aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak zehaztuko dira, baita horiek lortzeko beharko diren epeak, kostuak eta finantzaketa-bitartekoak ere. Halaber, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak, 6. artikuluko 1. puntuan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala osatzen duten erakunde autonomoek garatzen duten dirulaguntza jarduera plan estrategiko baten bidez planifikatu beharko dute aldez aurretik, eta garatzen dituzten plan horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratu beharko dira.

IVAPen Plan Estrategikoa legegintzaldi osorako da, eta urteroko kudeaketa-planetan garatzen eta zehazten da. Plan Estrategikoak helburu eta ekintza batzuk ezartzen ditu, eta horietako batzuek dirulaguntza izaera daukate.

Hori dela eta, IVAPen Dirulaguntzen Plan Estrategikoa IVAPen Plan Estrategikoan jasotzea dirulaguntzaekintzak biltzea baino ezin da izan.

Horregatik guztiagatik, hau ebazten dut:

Artikulu bakarra.-  IVAPen 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratzea. Plan hori Ebazpen honen I. eranskinean (PDF, 102 KB) (leiho berri batean irekitzen da) dago jasota.

Vitoria-Gasteizen, sinadura elektronikoaren datan.

 

Nagore Alberdi Berasaluze

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Koordinazio eta Kudeaketako idazkaria

IVAPen Zuzendaritza hutsik dagoelako sinatzen du (maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuaren 6.3 art. eta 8.2.f) art.)

I. eranskina (PDF, 102 KB) (leiho berri batean irekitzen da): Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) 2024ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa

I.I eranskina (PDF, 71 KB) (leiho berri batean irekitzen da): Ardatz estrategikoak eta dirulaguntza ildoak: helburuak, ekintzak eta adierazleak

I.II eranskina (PDF, 52 KB) (leiho berri batean irekitzen da): Ardatz estrategikoak eta dirulaguntza ildoak: aurrekontu-konpromisoak eta finantzaketaren ehunekoa finantzaketa publikoa orotara hartuta

I.III eranskina (PDF, 66 KB) (leiho berri batean irekitzen da): Ardatz estrategikoak eta dirulaguntza ildoak: xede-sektoreak, eta dirulaguntzak emateko prozedura

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia