Euskadiko Adikzioen VIII. Plana
Drogamendekotasunaren arloan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak baditu hiru ardura hemen aipatu beharrekoak: jarduera batzuk bultzatzea, haien bidez prebentzioa, laguntza, gizarteratzea, ikerketa eta prestakuntza garatzeko eta sustatzeko; gai honi buruzko euskal politika osoa definitzea; eta arlo honetan egin beharrekoa sail eta erakunde guztien artean bultzatzea, tartean diren beste sektore guztien lankidetzarekin.
Adikzioen VIII. Plana Euskadin adikzioen arloan garatzen diren estrategiak eta esku-hartzeak planifikatu, antolatu eta koordinatzeko tresna da, eta euskal biztanleriaren ongizate-maila handitzera bideratutako politika batzuk biltzen ditu, horiei helduz. Duela lau hamarkada hasitako plangintza-lana eguneratu nahi da, eta hura egiteko, ikerketa zientifikoaren aurrerapenak hartu dira oinarri, adikzioen azpian dauden faktore-sorta zabala ulertzen laguntzeko. Azterlanari esker eta beren esperientziak partekatu dituzten gizarte-eragileen parte-hartze zabal eta askotarikoari esker, arlo horretako plan integral hau garatzeko jarduerarik egokienak identifikatu ahal izan dira.
- Hitzaurrea - Euskadiko Adikzioen VIII. Plana 2023-2027 (PDF, 42 KB)
- Aurkezpena
- Adikzioen egoera Euskadin
- Oinarri estrategikoak
- Jarduketa-ildoak eta ekintzak
- Gobernantza eta kudeaketa
- Eranskinak
- Testuinguru instituzionala eta arauemailea (PDF, 51 KB)
- Hedapena eta garapena. Eragile garrantzitsuak eta haiekin erlazionatutako estrategiak, planak edo programak (PDF, 62 KB)
- Prozesuan parte hartu duten erakunde eta entitateen zerrenda (PDF, 40 KB)
- Euskadiko adikzioen egoeraren diagnostikoaren xehetasuna (PDF, 134 KB)
- “Adikzioen prebentzioa:esku-hartzeen eraginkortasunaren inguruko ebidentziaren berrikuspena” txostenaren laburpena (PDF, 58 KB)
- Informazio-iturri nagusiak (PDF, 39 KB)
- Glosarioa (PDF, 43 KB)
Azken aldaketako data: