Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Lehendakaritza
LABURPENA
Objektua
Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia lehendakariaren mende egongo da zuzenean eta hierarkikoki, eta laguntza emango dio lehendakariari Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpo-harremanetarako estrategia politiko eta instituzionala zehaztu eta zuzentzeko.
ORGANIGRAMA
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia lehendakariaren mende egongo da zuzenean eta hierarkikoki, eta laguntza emango dio lehendakariari Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpo-harremanetarako estrategia politiko eta instituzionala zehaztu eta zuzentzeko.
- Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak, dekretu honen 5. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez gain, honako egiteko hauek ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen esparruan:
- Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremana programatu, sustatu eta koordinatzea.
- Euskadi nazioartekotzeko esparru-estrategia zehaztu eta abian jartzeko ekintzak bultzatu eta koordinatzea, bai eta kanpo-harremanen plan estrategikoa ere.
- Jaurlaritzari kanpo-harremanen arloan lagundu eta aholku ematea, eta lehendakariaren jarraibideak betearaztea esparru horretan. Ildo horretan, Lehendakaritzari laguntzea, Eskualdeetako Lantaldean eta beste eskualde-organo edo -erakunde batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari instituzionala den heinean dituen egitekoetan. Horrez gain, lehendakariaren ordezkoa izango da Eskualdeetako Lantaldean eta beste eskualde-organo edo -erakunde batzuetan.
- Kanpoko pertsona ospetsuen presentzia planifikatu, sustatu eta koordinatzea Euskadin.
- Europako erakundeei buruzko jardun-politika definitzea, batez ere Europar Batasunari eta Europako Kontseiluari buruzkoa.
- Eusko Jaurlaritzak Europako eskualde-mugimenduan duen ekimena zuzentzea, batez ere Eskualdeetako Lantaldean eta Euskadik parte hartzen duen eskualdearteko erakundeetan.
- Mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza-harremanak zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, eta, bereziki, lurralde-artikulaziorako harremanetan sakontzea Nafarroako Foru Komunitatearekin eta «Euskal Hirigune Elkargoa–Communauté d'agglomération du Pays basque»arekin, oinarri hartuta Euskal Autonomia Erkidegoarekin dituzten harreman-lotura bereziak.
- Kanpoan diren euskal gizataldeekiko harreman-politika planifikatu, gauzatu eta kudeatzea.
- Eusko Jaurlaritzak beste herri, eskualde edo erakunde azpiestatal batzuekin edo nazioarteko antolakundeekin dituzten aldebiko harremanak eta aldeaniztunak sustatu, garatu eta koordinatzea. Estatuko Administrazioarekiko koordinazio instituzionalean aritzea, Europako politikaren, Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanen eta Estatuaren nazioarteko politikaren jarraipena egitea Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei eragiten dieten gaietan, ahalik eta kanpo-harreman hoberena bermatzeko.
- Nazioarteko tratatuak egin eta negoziatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoak izan behar duen parte-hartzea zuzendu eta koordinatzea, Estatuko Administrazioarekin adostutako bideetatik.
- Gai horietan Estatuaren borondatea zehazteko eratzen diren konferentzia, batzorde edo organoetan Euskal Autonomia Erkidegoaren presentzia eta parte-hartzea koordinatzea.
- Kanpo-harremanetan eragina duten jarduerak gauzatzen dituzten erakunde publikoekiko edo pribatuekiko harremanak izatea.
- Euskal erakundeen arteko kooperazioa eta lankidetza sustatzea, Kanpo Harremanetarako Erakundearteko Batzordearen eremuan, kanpo-harremanen eremuko proiektuak bateratzeko.
- Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren Estatuko Ordezkaritzarekiko harremanak garatzea.
- Jaurlaritzaren kanpo-harreman bateratua izan dadin, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia eta organoak elkarlanean arituko dira Eusko Jaurlaritzako sailekin, organismo autonomoekin, sozietate publikoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko ente publikoekin, lehen aipatutako egiteko horietarako. Kanpo-harremanen esparruan arau eta xedapenak eman behar direnean, Kanpo Harremanen Idazkaritza Nagusiak arau eta xedapen horien proiektuen gaineko txostena emango du.
- Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiari eta organoei esleitutako egitekoek lurralde historikoen eta lurralde-erakundeen jardunari eragiten badiote, lankidetza- eta elkarlan-bitarteko egokiak ezarriz gauzatuko dira.
5. artikulua.- Idazkaritza nagusiak.
- Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio, dekretu honetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, kontratazioaren arloko egiteko orokor hauek betetzea:
- Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, baldin eta indarreko legeen arabera kontratu txikitzat hartzen ez badira. Hala ere, kontratu txikietan ere kontratazio-organo gisa jardungo dute, baldin eta zuzenean mendean dituzten zuzendaritzen jardun-arloa gainditzen badute eta idazkaritzen jardun-arloei dagozkien gaiak badira.
- Idazkaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteak izapidetzeko behar diren gastu-baimenak ematea, 8.2.f) artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.
- Idazkaritzen jardun-arloetako berezko gaien esparruan, baliabide propio pertsonifikatuei egindako enkarguak egitea.
- Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, dirulaguntzen arloko egiteko orokor hauek betetzea:
- Dirulaguntzetarako deialdia egitea eta dirulaguntzok ematea idazkaritza bakoitzaren jardun-arloei dagozkien gaietan, salbu eta indarrean dagoen xedapen orokorren batek kontrakoa ezartzen badu.
- Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea, idazkaritza bakoitzaren jardun-arloei dagozkien gaietan.
- Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio Lehendakaritzaren hizkuntza-normalizazioaren erantzukizuna bere gain hartzea, eskumeneko arloetan, eta euskararen erabilera sustatzea, bai zerbitzuak emateko, bai lan-hizkuntza gisa baliatzeko, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatze aldera, Jaurlaritzak onartutako euskarari buruzko agenda estrategikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
- Lehendakaritzaren egitura osatzen duen idazkaritza nagusi bakoitzari dagokio bere gain hartzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak berdintasun- printzipiorako ezartzen dituen aginduak betetzen direla zaintzeko erantzukizuna, bai eta Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasunerako-planetan ezarritako neurriak betetzen direla zaintzea ere.
- Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkari nagusiek beren jardun-arloetako organoek emandako egintzak ofizioz berrikusteko prozedurak hasi eta ebatziko dituzte.
Harremanetarako datuak
KARGUAK
Marian Elorza Zubiria
(2023/04/15 - 2024/06/26) Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusia
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
Mendeko erakundeak
- Kanpo Harremanen Zuzendaritza
- Europar Batasunerako Zuzendaritza
- Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza
- Euskadiren Argentinako Ordezkaritza (Mercosur)
- Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza
- Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritza
- Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza
- Euskadiren Mexikoko Ordezkaritza
- Euskadiren Frantziako Ordezkaritza

Laburpena
Organigrama
Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak