Kanpo Harremanen Zuzendaritza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Lehendakaritza > Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia
ARLOAK / EGINKIZUNAK
Kanpo Harremanen Zuzendaritzak, dekretu honen 6. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez gain, bete behar ditu Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak jardun-eremuan esleituta dituen egitekoak, eta, bereziki, honako hauek:
- Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiari laguntzea kanpo-harremanen politika kudeatu eta gauzatzen.
- Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak definitzen duen kanpo-harremanen plan estrategikoko jardun- eta ekintza-lerroak prestatu, sustatu, koordinatu, gauzatu eta ebaluatzea.
- Jaurlaritzaren kanpo-harremanen estrategia politikoa eta instituzionala ziurtatzeko, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiak kanpoan gauzatutako jarduerak koordinatzeko tresnak proposatu eta kudeatzea.
- Eusko Jaurlaritzako sailek, organismo autonomoek eta sozietate publikoek Europar Batasunetik kanpo egiten dituzten ekintzak bultzatzea, jarraipena egitea eta koordinatzea, Euskadiko ekonomia-, enpresa- eta kultura-sustapenaren koherentzia eta eraginkortasuna bermatzeko.
- Euskadiren kanpoko ordezkaritzek egoki funtzionatzeko behar den jarduera oro proposatu eta sustatzea.
- Ordezkaritzei babesa eta laguntza teknikoa ematea txostenak eta memoriak prestatzeko, solaskide edo eragileak identifikatu eta aurkitzeko, eta, oro har, eguneroko funtzionamendurako.
- Eusko Jaurlaritzaren interesak koordinatzea Madrilen, Euskadiren Madrilgo Bulegoaren bidez.
- Eusko Jaurlaritzak nazioarteko erakundeekin eta erakunde aldeaniztunekin dituen harremanak sustatu eta erraztea.
- Izaera horizontaleko organismo eta sareetan parte hartzea, bai horiekiko harremanak sustatzeko, bai Eusko Jaurlaritzako sail, organismo autonomo eta sozietate publikoek organismo eta sare horiekin dituzten harremanen jarraipena egiteko.
- Euskadi kanpoan ezagutzera emateko jarduerak sustatzea, industria, jakintza, berezitasun instituzionalak, hizkuntza eta kultura oinarri hartuta.
- Euskadin nazioarteko organismoek euren egoitzak irekitzeko laguntza eta euskarria ematea.
- Kidego kontsularrarekiko harremanetan, komunikazio-kanala izatea Euskadin.
Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritzetako bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, egiteko orokor hauek betetzea:
- Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeen arabera kontratuak txikitzat jotzen badira.
- Indarrean dauden legeetan txikitzat tipifikatutako kontratuen gastu-baimenak ematea zuzendaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteetan.
- Zuzendaritzen eskumen-arloan, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburuok ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
- Zuzendaritzen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, bai eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea ere; eta, horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua egin, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearekiko lankidetzan.
Harremanetarako datuak
Helbidea
Telefonoa/k
Posta elektronikoa/k
KARGUAK
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
LOTUTAKO EKIPAMENDUAK