Meteorologiaren Mundu Eguna: gazteak eguraldiaz eta klimaz kezkarazi nahian
Datorren igandean, martxoaren 23an, Meteorologiaren Munduko Erakundeak bultzatuta, Meteorologiaren Munduko Eguna ospatzen da herriak klimaz kezkarazi nahian. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia, oroitzapenezko ekitaldiaren buru izango da Euskalmeten egoitzan.
Gazteak eta Meteorologia
Aurten, ekitaldiak Gazteak eta Meteorologia dauka goiburua eta, besteak beste, Sailburuaren adierazpenak, Euskalmeten App berriaren aurkezpena eta euskal kostaldeak jasandako azken ekaitzei buruzko bideo bat izango ditu.
Lehiaketa fotografikoa
Ekimenaren zabaltzeari laguntzeko, Euskalmetek lehiaketa fotografiko bat antolatu du. Hamalau eta hamazortzi urte (biak barne) bitarteko gazteek parte har dezaketen lehiaketan. Parte hartu nahi dutenek beraien meteorologiari buruzko argazkia bidali behar dute Twitterren @Euskalmet kontura. #GazteMet-etan parte-hartzeko oinarriak kontsulta daitezke. Epea datorren larunbateko, 22ko, gauerdian itxiko da , eta irabazlea datorren astelehenean, 24an, Twitterren kontu berean jakinaraziko da.
Argazki-lehiaketaren irabazlea
"Zer dakarte hodei horiek?" @enekozubero-k bidalita
2. postua
"El mar busca lo que un día le quitaron" @Raciinom-ek bidalita
3. postua
"Pintzelkada gorriz betetako zeruak eguzkiari agur esaten dio" @OGaRaZii-k bidalita