Kostaldeko kalteengatik itsasertzeko fenomeno larrien abisu sistema berria
Datorren otsailaren 18an, kostaldeko kalteengatik itsasertzeko fenomeno larrien abisu sistema berria aurkeztuko da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, 18:00etan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak kostako fenomeno gogorrengatiko abisu meteorologikoen sistema zabaldu du, zeren itsasoak kostaldean duen inpaktuari buruzko aldagai berri bat ere kontuan hartuko du. Aldagai berri honek orain arteko galernei eta olatuei buruzko bi aldagaiak osatuko ditu eta azken hori itsas nabigaziora egokituko du.
Lotutako dokumentazioa
Kostaldeko kalteengatik itsasertzeko fenomeno larrien abisu sistema berriaren aurkezpena (PDF, 3 MB) (gaztelaniazko edukia)
Esteka interesgarriak
Meteorologia-fenomeno kaltegarriak iragartzeko, segimendua egiteko eta esku-hartzeko protokolo berria (gaztelaniazko edukia)
Ekitaldiaren argazkiak
Ekitaldiaren bideoa
Sarrera doan jarleku kopurua bete arte (180 pertsona inguru).
Etortzeko asmoa baduzu, abisatu:
Mila García Fernández
infor2-Meteo@euskadi.eus
Tel: 945.06.44.77