Jardunaldia Autobabes Planei Buruzkoa
Autobabes planak egoitzeko epea abenduaren 15ean bukatuko da.
Ekitaldi-deskribapena
277/2010 Dekretuak, Autobabeserako Euskal Araua ezartzen duenak, arautzen du zer autobabes-betebehar eskatu ahal zaizkien zenbait jarduerari, zentrori edo establezimenduri, larrialdi-egoerei aurre egiteko.
Dekretu hori Euskadin da aplikatzekoa, eta Autobabeserako Oinarrizko Arauak (393/2007 Errege Dekretuak) aintzat hartzen ez dituen enpresa-jardueretara eta zentroetara hedatzen ditu autobabes-betebeharrak. Gainera, hauek ere hartzen ditu barne:
- Merkataritza- edo administrazio-eraikinak, 28 metroko edo gehiagoko ebakuazio-altuerakoak edo 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.
- Aisia-jardueretarako eraikin itxiak, 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.
- Hezkuntza-establezimenduak, 50 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.
- Egoitza-establezimendu publikoak.
- Ospitaleratzea edo tratamendu intentsiboak edo kirurgikoak ematen dituzten osasun-establezimenduak.
- Etab.
Hona hemen jardunaldiaren egitaraua:
- 9:30etan. Irekiera eta jardunaldiaren aurkezpena. Manuel Guerrero, Adegiko Prebentzioko eta Lan Osasuneko arduraduna.
- 9:40etan. EAEko Autobabeserako 277/2010 Dekretuak enpresentzat dituen irismena eta betebeharrak. Pedro Anitua, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaria.
- 10:30etan. Enpresa baten benetako ezarketaren esperientzia. Mario Barbarin, Administrazio eta Pertsonen zuzendaria, KROSAKI AMR REFRACTARIOS, S.A.U
- 11:00etan. 277/2010 Dekretuaren oinarrizko alderdiak ikuspuntu praktikotik: prestakuntzen eta simulakroen garrantzia. Ana Irastorza, Sueskola Fundazioko prestatzaile seniorra.
Jardunaldiaren txostenak esteka honetan dituzu.
Informazioa gehitzeko www.adegi.es
Informazio zehatza
Antolatzailea:
ADEGI
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
9:30etik 11:00etara
Izen-ematea
Jarraibideak :
Parte hartu nahi dutenek izena eman ahal dute http://www.adegi.es/adegi/evento-planes-autoproteccion-201410/index.php?nav=eu&PHPSESSID=02c65bcddcfe62b73ca0d21ea975a1c4