Arrisku eta Larrialdien kudeaketari buruzko IX. Jardunaldiak
Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari Buruzko IX. Jardunaldiak, 2015ko maitzaren 25tik, 29ra ospatuko dira, arratsaldez, EHUk Donostian duen Joxe Mari Korta Zentroan. Egun horietan zehar, gai honetan diren adituek, hitzaldi eta erakustaldiak eskainiko dituzte, Arrisku eta Larrialdiei nola aurre egin eta jarraitu beharreko urratsei buruz.
Jardunaldien egitaraua oso oparoa da. Larrialdi egoeren ondorengo kalteen ebaluazioa, aseguru etxeen kalte-ordainak, suteen ondorioak eta beraien ikerketaren aspektuak, trafiko-istripuetan agertzen diren arozoak, hiriko izurriteekin erlazionatutako osasun-aspektuak eta beraien erlazioa larrialdieetan bezalako gaiak jorratuko dira bertan.
Ikerketa inguruko zentro teknologikoen partehartzea goraipatu behar da. Hauen partehartzeak, unibertsitateen partehartzearekin batera, arrisku eta larrialdien kudeaketaren mundua ikerketa zientifiko eta zehatzen gaia bilakatzen ari dela nahi du esan, eta horrek larrialdien munduko profesionalen lanari gain balio bat ematen dio, lan horretan jasaten diren, eta batzuetan mantsoak diren aldaketekin erakunde anitzen elkarlanean sinergia bat sortu nahian.
Ekitaldiaren programa
Erantsitako dokumentuak
Donostiako Joxe Mari Korta zentroko planoa (PDF, 141 KB) gaztelaniaz
Donostiako Joxe Mari Korta zentrora nola heldu (PDF, 588 KB) gaztelaniaz
Informazio gehiago: http://gerenciariesgosyemergencias.eu
Izena emateko: http://gerenciariesgosyemergencias.eu