Emakumeak euskal landa eremuan 2020
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren saileko Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordetza Estatistika Organuak 4 urtero Landa Eremuko Emakumeen ikerketa kuantitatiboa egiten du. Euskal Estatistika Planak ikerketa hau barne hartzen du.
Eragiketa estatistika honen helburua euskal landa eremuko emakumeen bizimodua aztertzea da, emakume nekazarien behaketa berezi jartzen; nahiz eta landa eremuko emakume askok ez du nekazaritzarekin zerikusirik izaten.
Landa-inguruneko emakumeei buruzko inkestak metodologia aldatu du 2020ko edizio honetan. Horren arrazoia, batez ere, COVID izan da, eta horrek inkesta atzeratzea eta aurrez aurre ez egitea eragin du, prebentzio-neurriak direla eta. Hori dela eta, 2020ko Emakumeak landa-ingurunean inkestaren edizio hau datu administratiboekin egin da, Eustatek emandako datuekin, sexuaren eta bizitoki-ingurunearen arabera bereizita (landakoa/hirikoa).
Metodologia aldatzeak esan nahi du aurreko inkestetan landu diren alderdi batzuk ezin izan direla aztertu inkesta honetan, datu horiek falta direlako. Hurrengo ediziorako, aurrez aurreko inkestara itzuliko gara, datu administratiboekin egindakoa baino egokiagoa eta aberasgarriagoa delakoan.
Nekazaritzari buruzko atala ez da edizio honetan egin; izan ere, 2020rako Nekazaritza Zentsua, laster argitaratuko dena, izango da emakume nekazariei buruzko informazioa lantzeko iturri. Eskuragarri dagoenean, txosten honen eranskin bat argitaratuko da informazio horrekin.